- Itxaro Bordak honakoa zioen «Euskaldunon Egunkaria»n jasotako sariaren inguruan: «Sariak erakusten du Iparraldeko idazleek badugula lekua euskarazko liburuen merkatu globalean».
- Jose Luis Zumetak «El Diario Vasco»n: «Euskal arteak etorkizuna du, orain kantitatea eta kalitatea dagoen heinean».
- Xabier Montoiaren ustez, «musikak ez du ikasketarik behar, kulturarik ez daukan jendeak musika ederrera heltzerik badauka. Musika oso zuzena da, ez dauka hizkuntza mugarik, literaturak ez bezala». Hitzok «Gara»k jasotakoak dira.
- Maialen Lujanbiok hauxe adierazi zuen Bertsolamintza jardunaldien baitan: «Bertso jaialdietan bertso-biñetak proposatzen zaizkio bertsolariari, osatutako komikiak, eta, berak zuriz dauden globoei hitzak jarri beste lanik ez dauka; gai-jartzaileak berak agintzen baitio gehiegitan bere pertsonaia nolakoa den, zer egiten duen eta nola. Bertsolariak erabaki behar du zertaz hitz egin, ez du aktore lana egin behar».
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!