GAUZAK IMAJINATZEKO PROPOSAMENA


2002ko azaroaren 03an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Honela mintzatu zitzaigun Unai Elorriaga bere lehen eleberriaz: «Jatorrizko liburuan, aipuak eta oharrak idatzi nituen, orrialdeen oinetan paratuak. Azkenean erabaki nuen kentzea. Halakoak ipiniz gero, agian, literatur asko irakurri dudala adieraziko nukeelako. Haien artean kantu batzuen izenak azaltzen ziren, hala nola Joaquin Sabinaren ‘Calle melancolía’ izenekoa».

Malenkonia sorraratzen ote du «SPrako tranbia» eleberriak?: «Ez dut uste halako sentsaziorik uzten duenik. Gauza ederrak esan dizkidate horren gainean. Adineko pertsonak agertzen diren nobelek halako kutsu tristea izaten dutela beti, eta hemen ez dela hori gertatzen. Lucas protagonistak, esaterako, mundua ikusteko ikuspegi guztiz umoretsua dauka. Alde horretatik nahi nuena lortu dudala uste dut».
Azaleko argazkia bitxia da: trenbide bat; hotza edo beroa sorraraz diezaiguke argazkiak. Badago beste bat barruan: Juan Rulfo idazlea agertzen da bertan, mendi baten tontorrean, pipa ahoan duela: «Oso erretratu ederra da. Hau ere azalerako pentsatu genuen, baina ez zen horren argia. Rulfo nobelan azaltzen da, bai estiloari nahiz pentsaerari dagokionean. Mendiak ere protagonistak dira eta Rulfo kasualitatez mendi puntan dago eta pipaz erretzen ari da. Lucas bera izan liteke».
Liburua kontakizun nagusi batez nahiz kontakizun solteez osatua da. Egilearen hitzetan, idazteko molde hau ez da berria, XX. mendeko literaturan agertzen da edonon. Kontakizun solteak lehen pertsonan eginak dira, hirugarren pertsonaren bitartez lortzen ez dena lortu aldera: «Gogoetekin beste ikuspuntu bat ematen da, hirugarren pertsonan kontatuta inondik inora egingo ez zenukeena. Guztia kontatzeko nahi horretan kokatuko nuke hori, ikuspuntu ezberdin guztiak emateko asmoan».
Julio Cortazar irakurri zuenean jabetu zen idatzi nahi zuenaz. Literaturaren maisuetako bat da berarentzat: «Cortazar irakurtzen hasi nintzenean zerbait berezia zegoela ohartu nintzen, eta uste dut, azpimarratu egiten dut, uste dut, ondo ulertu nuela berak zer egiten zuen. Nik ere idazteko tankera hau landu nahi nuke, ez dakit lortuko dudan edo ez, baina hor dago».
Harkaitz Canok Unai Elorriagak ‘ezarritako ordena hankaz gora jartzen duen era’ azpimarratu zuen liburuaren aurkezpen egunean: «Horrek ilusio handia egin zidan. Sarritan mundu honetan dagoena ez da niri gustatzen zaidana, orduan, zelan edo hala, aldatu ez -ni oso pasiboa naiz horretarako- baina munduaz beste ikuspegi bat eman behar dela uste dut, hori egin nahi izan dut liburu honetan, pertsonaiei hori egiteko agindua eman izan diet. Esan diet, ‘mundu hau irauli behar duzue’. Ez dakit lortu dudan, baina asmoa hori zen».
Utopiak bizitza mugitzen duela esan duzu inoiz: «Bai. Lucas utopikoa izanen da, baina bizitzen laguntzen du. Lucasek ez dauka mugikortasunik, baina, hala ere, inork baino gehiago bidaiatzen du, bere irudimenarekin inor baino leku askotara doa eta inor baino hobeto daramatza bere penak, eta hori da azken finean bizitza. Bizitza baikortasunez hartzeko eta munduko gauzak imajinatzeko proposamena da liburua


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude