Uriarte, Munibe eta Murga jauregiak


2002ko urriaren 27an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Eskualdeko jauregien arkitekturako panorama barrokoan (XVII-XVIII. mendeak) bi proposamen aurki ditzakegu. Bata luxuzkoa da, apaingarrirako joerekin eta Gipuzkoako harginen diseinu eta moldeak hartu dituena. Bestea, berriz, zentzu horretan urriagoa da, apaingarri urrikoa eta askoz ere oinarrizkoagoa. Jauregi gehienak, lehen zein bigarren motakoak, gehienetan handiak diren bloke trinkoetan definitutako oinarrien gainean daude, eta herrietan zein baserri inguruetan aurki ditzakegu.

URIARTE JAUREGIA. Erdi Aroaren amaierako dorretxe baten inguruan egituratuta dago Uriarte hiri jauregia, Lekeition. Eskualdeko bizitegien arkitektura mailarik onena duen adibidea dugu berau eta hori dela medio, Monumentu Nazional izendatu zuten. Puntu erdiko arkuak dituen egitura bikoitzarekin eraikia dago eta egundoko eskailera axiala ikusi diezaiokegu. Egun atzeko aldea aldatuta dauka eraikinak, beirazko leihokar batzuk jarri zirenean aldatu baitzuten. Eta bitxikeri gisa, bertan Berrizko Pedro Bernardo Villarreal bizi izan zela aipa dezakegu, XVIII. mendean euskal urtegi hidraulikoen iraultza egin zuen aristokrata eruditoa, hain zuzen ere. Lekeitiora gerturatuz gero, ibilbideko egitarauaren barnean sartzeko moduko bisita interesgarria izan liteke.

MUNIBE JAUREGIA. Bestelako egitura eta diseinu bateko landa jauregi eder bat Etxebarrian kokatua dago, Munibe jauregia, alegia. Estilo eklektikoa duen eraikin handi hau XX. mendean eraiki zuen Jose Maria Basterra arkitektoak, errementeriako eredu zorrotz bat jarraituz. Jauregia, zuhaitzez jositako orube eder batekin, eskualdean dagoen arkitektura eklektizistaren adibiderik onena da: bizimodu fin baten alde egindako azken apostu historikoa.
MURGA JAUREGIA. Markina-Xemeingo planta irregularra duen etxezar baten aurrean geundeke oraingoan. Jatorriko nukleoa XVI. mende erdialdekoa badu ere, XVIII. mende amaieran hau handitu eta etxebizitza bat gehitu zitzaion, alboan atxikitutako beste puska handi batekin. Eraikinaren fatxada harlanduzko fatxada erabat lisoa da eta etxebizitza altu eta berri hau oraindik ere edertasunaren adierazle da, tenplean egindako errokoko margoen dekorazio hondarrak geratzen baitira bertan. Etxearen jabetzaren barruan dago era berean, etxea goiko bidearekin lotzen duen ehun urteko zuhaitzekin itxitako orube ederra ere, zalantzarik gabe edertasuna areagotzen dion elementu ere badelarik


Azkenak
Eguneraketa berriak daude