SINDIKATUAK ETA GOBERNUAK


2007ko otsailaren 21an

Egin diren mobilizazio eta grebaren ostean, Espainiako Gobernuak "dekretazoa"ri, lan erreformari, aldaketak egiteko azaldutako asmoak hainbat kontu ipintzen ditu mahai gainean. Bata, euskal langileria lan marko arrotz bati makurtu behar zaiola, espainola zein frantsesa, nahiz eta lan harreman marko euskalduna egokitu beharko litzaieken. Bestea, gobernuek interes elektoralen menpe jokatzen dutela eta atzo aldaezina zena iritzi azterketa baten ondoren teknikoki aldagarri bilakatu daitekeela; ez ordea bere filosofia. Hala, nahiz eta CCOO eta UGT sindikatuek beren presioaren ondorioz lortutako garaipentzat hartu, ez da guztiz horrela. Izan ere, gobernuak langileen eskubideak egunetik egunera gehiago murrizteko filosofiarekin jarraitzen du: gizarte prestazioak izozten ditu, malgutasun geografikoa eta laborala areagotzen du, prekarietatea sustatzen du. Azken finean, CCOO eta UGT sindikatuek, gobernu eta patronalekin izandako paktu eta trikimailuengatik hain kritikatuak izan direnek, langileen presio kontrolatuaren "garaipenak" eszenaratu beharra sentitzen dute, nahiz eta hainbesterakoak ez izan. Gobernuek eta patronalek badakite hori eta hala izatea interesatzen zaie gainera, etxekotutako sindikatu batzuren laguntzaz euren filosofia progresiboki inposatzen jarraitzeko primeran baitatorkie


Azkenak
Zahartzaroak

Zahartzearekin aldaketa fisiologiko, emozional eta psikologikoak gertatzea unibertsala bada ere, horiek lurreratzeko modu materialak, sozialak eta pertsonalak ez. Maiz zahartzaroa singularrean deklinatzen da baina elikadura, energia, ura, hezkuntza edo osasun zerbitzuetara... [+]


Udan datorren buztingilea

Hego luze eta zorrotzak eta v formako urkila-itxuradun buztana duen hegazti hau ikustean badakigu Euskal Herrira uda heltzear dagoela. Bizkarraldea eta buztana beltzak ditu, distira urdinxkekin, papar gorria eta azpialdea, aldiz, zurixka. Euskaldunon sinesmenetan presentzia... [+]


2024-05-27 | Garazi Zabaleta
Arsue zerbitzua
Ardi suhiltzaileak Lizarran

Lehen begi kolpean, ohiko artaldea dirudi argazkikoak, ezta? Bada, ez… ardi horiek suhiltzaile ere badira eta. Nafarroako Zunbeltz Nekazaritzako Test Guneak zerbitzu berria eta berritzailea jarri du martxan Lizarraldean: Arsue, edo artalde suhiltzaile estentsiboa... [+]


Eguneraketa berriak daude