LIBURURIK GABEKO KLASEAK


2002ko urriaren 20an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Hilabete baino gehiago da udako oporraldia amaitu dela eta lehenago edo geroago bakoitzak betiko abiada hartu du. Helduak lanera, gazteak unibertsitatera eta txikienak eskolara bueltatzeko ordua da, azkar baino azkarrago igarotzen den urteko sasoirik goxoenari agur esanez. Egunerokotasunera bueltatzea denoi kostatzen bazaigu ere, agian etxeko txikienak dira aldaketa gehien nabaritzen dutenak, hiru hilabetez jolaskide izan dituzten mendi, parke, hondartza eta itsasoa, ikastolako aulki, arbel, irakasle eta liburuengatik aldatzea oso gogorra egiten baita. Baina beharbada, gaur egungo ume eta gaztetxoei ez zaie ikasturte hasiera hain zorrotza egingo, ikasturtean zehar oso sarri bisitatuko baitituzte parke eta mendi maiteak. Izan ere, ikastola ororen hezkuntza programek klasetik kanpo burutzen diren ekintza anitz biltzen dute. Mendi irteerak, museoetara bisitaldiak, eskiatzera joateko txangoak... Hamaika dira ikasleek gelatik kanpo jolastuz ikasten dituzten gaiak.

Guk ikasgelatik at egiten diren aktibitate horien guztien filosofia eta helburua zein den jakin nahi izan dugu eta horretarako bi solaskide izan ditugu: Donostiako Axular Lizeoa Ikastolako ikasketa burua eta Iruñeko Axular Udal Ikastolaren zuzendaria. Eurekin mintzatuz, bi ikastola hauek izenaz gain beste hainbat antzekotasun dutela jakin ahal izan dugu, gelatik kanpo burutzeko prestatzen dituzten ekintzen helburua, adibidez.

BALIABIDE PEDAGOGIKOEN FILOSOFIA.

Garai batean ikasleek eskola barruan ikasten zuten ikasi beharreko guztia eta noiz edo noiz, irteeratxoren bat egiten zuten. Egun, berriz, ikasgelatik kanpoko hezkuntza hori indartzen duten ekintzak anitzak dira eta helburu oso zehatzekin pentsatuak gainera. "Orokorrean, helburu ludikoa, hizkuntz normalkuntza, euskal kultura ezagutzea, ikasleen arteko elkarbizitza, kirola, baloreen lanketa eta ikasleen autonomia indartzea dira, prestatzen ditugun aktibitateek dituzten helburuak", adierazi digu Joxe Ramon Iturainek, Axular Lizeoa Ikastolako ikasketa buruak. Baliabide pedagogiko hauen artean, badaude batzuk oso finkatuak daudenak, hau da, urtero burutzen direnak eta beste batzuk, aldiz, gehitzen joaten dira urtero. Izan ere, egun ikasgelatik kanpo burutzeko existitzen diren ekintzen eskaintza izugarria dela ziurtatzen digu Iturainek, urtez urte hazten baitoa. Honela, duela hamabost urte hainbeste irteera eta ekintza osagarri burutzen ez baziren, aukerarik ez zegoelako zela dio Donostiako Axular Lizeoa Ikastolako ikasketa buruak, eta ez asmo edo nahirik ez zegoelako. Egun, beraz, eskaintza hain handiaren artean gustuko baliabideen aukeraketa egitea lan erraza da, baina baita zaila ere batzuetan, asko baitago.
Iñaki Berasaregi Zurutusa Iruñeko Axular Udal Ikastolako zuzendaria da. Eurek burutzen dituzten ekintzen helburua zein den galdetzen diogunean hala erantzuten digu: "Helburu nagusia, gela barneko hezkuntza osatzea litzateke. Ikastola barruan ordu asko igarotzen dituzte ikasleek, liburu eta mapa artean. Baina hori, gure iritziz, ez da nahikoa eta horretarako antolatzen dira jarduera osagarriak ikastetxetik kanpo. Askoz ere hobeto ikasten dira gauzak bertan bizitakoan edo haiekin harreman zuzena izandakoan". Horrexegatik, gauzak aldatzen joan badira ere, Iruñeko Axular Udal Ikastolan hasiera hasieratik, duela 25 urte, egin izan dira ekintza osagarri hauek.

IRAKASLEEN AUKERA, IKASLEEN ZORAMENA.

Gure solaskideei umeek ekintza osagarri hauei buruz zer dioten galdetzen diegunean, biak ados agertzen dira: umeen zoramena izan ohi dira. Izan ere, klaseko egunerokotasuna hautsi eta zerbait berria egiteko irrikaz egon ohi dira haurrak, eta are gehiago ikastolatik kanpo bada. Baina bera izango al da irakasleen iritzia? Biek baietz diote. Etxera egun arrunt batean baino askoz ere nekatuagoak iristen badira ere eta umeekin kalean zehar ibiltzearen ardurak eragiten duen tentsio puntua saihestea ezinezkoa bada ere, ekintza hauek oso onuragarriak direla irizten dute irakasleek eta oso gustura burutzen dituzte.
Eta zein ote da ateraldi hauei buruz gurasoek duten iritzia? Izan ere, gurasoak ekintza hauekin ados egotea oso garrantzitsua da. Joxe Ramon Iturainek adierazten digunez, arazoak bi izan daitezke: "Batetik, arazo ekonomikoa eduki dezake hainbat gurasok, zenbait irteerak gehigarrizko gastua eskatzen baitu eta guk horren aurrean ezin dugu ezer esan. Bestetik, beldurraren arazoa dago. Badago zenbait guraso, beldurra duena euren umeak kalean zehar ateratzen direnean, eta zer esanik ez gaua kanpoan pasatzera joaten direnean. Guk inoiz ezer ez dela gertatu esaten diegu eta ekintza horiek bete beharrezkoak direla gehitu ere, baina batzuetan ezinezkoa egiten zaie beldur horri aurre egitea eta noski, guk ezin dugu ezer egin egun horretan umea gelara etortzen ez bada". Iñaki Berasaregik esaten digunez, bere ikastolan antzeko egoera gertatzen da. Izan ere, ikasleek gurasoek ahal dutena baino gehiago eskatzen diete eta hauek ezezkoa eman behar izaten diete zenbaitzuetan. Hau da, gurasoak dira haurren nahiei mugak jartzen dizkietenak.

EKINTZEN TIPOLOGIA.

Ikasleen adinaren arabera, baliabide pedagogiko hauen izaera aldatzen joaten da. Donostiako Axular Lizeoa Ikastolan Haur Hezkuntzan dauden txikitxoek aurten burutuko dituzten ekintzen artean, adibidez, Txu-Txu trenean bidaia, hostoak jasotzeko helburuz ikastola ondoko parkera irteera, Txiki-Parkera irteera, ingeleseko antzerki bat eta euskarazko filmak ikusteko ateraldia edota Aquariumera bisitaldia aipatu dizkigu Iturainek. Ikasleak adinean aurrera doazen heinean, aktibitateak aldatzen doaz eta baita aktibitate horien helburua ere. Haur Hezkuntzak eta Lehen Hezkuntzak biltzen dituzten ekintzek, esaterako, gehienbat helburu ludikoa dute eta baita ikasleen autonomia pixkanaka garatzen joatea ere. Hizkuntz normalkuntzarekin lotuak burutzen diren ekintzek garrantzi handia dute baita ere eta ikasleen adinari egokitutako euskarazko filmak ikustera joatea edo Euskal Festak antolatzea dira horietako batzuk. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, berriz, irteera eta aktibitate osagarriek gelako gaiekin lotura zuzenagoa izan ohi dute eta baita kirolarekin eta euskal kulturarekin ere.
Iñaki Berasaregi esan digun bezala, Iruñeko Udal Ikastolako haurrek aurtengo ikasturtean ekintza asko egingo dute. Horien artean, azoka batera bisita, Urbasara bidaia, "Diario de Noticias" egunkarira bisitaldia, Donostia eta Gasteizera egun pasa, Hiper Iruñeara bisita, Sakana-Aralarrera irteera, Iruñeko Planetariora bisita eta Zestoa eta Lizarra herriak ezagutzera bidaia daude. Berasaregik adierazi digunez, irteera hauek guztiek teorian ikasitakoa praktikara eramateko edo praktikatik gero teoriara pasatzeko helburua dute, beste batzuen artean. Izan ere, ados ageri dira bi ikastola hauetako solaskideek, ekintza batek hainbat helburu izan ditzakeela esatean. Hau da, aktibitate baten helburu nagusia klaseko gaia praktikan ikustea izan daiteke, baina baita ikasleen arteko edo ikasle eta irakasleen arteko elkarbizitza garatu eta indartzea ere. Edo batetik kirolarekin lotua dagoen aktibitate bat, bestetik euskal kulturarekin eta helburu ludikoarekin batua egon daiteke. Asko dira eman daitezkeen nahasketak.

IKASTOLAREN ARDURA ETA ERABAKIA.

Kurtso bakoitzean burutuko dituzten ekintza osagarri hauen aukeraketa egiteko metodologian hainbat parekotasun eta ezberdintasun dira bi ikastola hauen artean. Izan ere, Donostiako Axular Lizeoa Ikastola, ikastetxe pribatua da, Ikastolen Elkartea-Partaideko kidea. Elkarte honen barnean biltzen diren ikastola guztiek autonomia osoa dute euren erabakiak hartzeko, arlo guztietan. Honela, baliabide pedagogiko hauen aukeraketa egiteko mementoan ere, erabakia ikastolarena da soilik.
Iruñeko Axular Udal Ikastola, aldiz, Nafarroako Sortzen elkarteko kide da. Sortzen elkartearen pean dauden ikastolek ere, bere kabuz hautatzen dituzte ekintza osagarri hauek, hau da, ez dira ikastola guztientzako komunak. Modu honetan ere, ikastola bakoitzak autonomia osoa du erabaki hauek hartzeko, baina ezberdintasun txiki bat dago: baliabide horiek zeintzuk izango diren erabaki ondoren, Eskola Batzordeak onartu behar ditu

«Euskal Herriko baliabide pedagogikoen Gida»ren eskaintza
Eskolek ikastetxetik kanpora egiten diren ekintza, bisita eta ibilaldien artean aukeratzeko erraztasun gehiago izan dezaten «Hik Hasi» euskal heziketarako aldizkariak "Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen Gida" kaleratzen du bi urtetik behin. Liburuxka honetan Euskal Herriko eskaintza oparoa jasotzen da. Lerrootan zerbitzu horietako batzuk ageri dira.

HISTORIA ETA ARTEA

- Euskal Museoa (Arkeologia, Etnografia, Kondaira)
Unamuno plaza, 4
48005 Bilbo (Bizkaia)
Tel.: 94 415 54 23
www.euskal-museoa.org
- San Telmo Museoa
Zuloaga Plaza, 1
20003 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 42 49 70
www.donostia.org/santelmo
- Ortillopitz Lapurdiko Euskal Etxea 1660
64310 Sara (Lapurdi)
Tel.: (0)5 59 85 91 92
www.ortillopitz.com
- Zubietako Errota. Ekomuseoa
Leitzako errepidea
31746 Zubieta (Nafarroa)
Tel.: 948 45 19 26

ZIENTZIA ETA INGURUMENA

- Aquariuma
Carlos Blasco de Imaz Plaza, z/g
20003 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 44 00 99
www.aquariumss.com
- Valderejo Parke Naturala
01424 Lalastra (Araba)
Tel.: 943 35 31 46
parquevalderejoparques.alava.net
- Arotz-Enea Ingurugirorako Hezkuntza Zentroa
31878 Etxarri-Larraun (Nafarroa)
Tel.: 943 41 11 72
- CEIDA
Ingurugiroarekiko Irakasbideen Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegiak
(Euskal Autonomia Erkidegoa)
Tel.: 943 32 18 59
www.euskadi.net/vima_ea_ceida

KIROLAK

- Kirik Monitoreak
J.B. Zabala, 3 - 1°ezk
48990 Getxo (Bizkaia)
Tel.: 94 491 17 46
www.kirik.com
- Ur Bizia
Route Dèpartamentale 918
64780 Bidarrai (Nafarroa Beherea)
Tel.: (0)5 59 37 72 37
www.ur-bizia.com
- Tura kirol abentura
01200 Agurain (Araba)
Tel.: 945 31 25 35
www.tura.org
- Erronkari Ibaxako Eski Eskola
Errepide Nagusia, z/g
31417 Izaba (Nafarroa)
Tel.: 948 89 32 66
www.roncaleski.com


NEKAZAL PROZESUAK ETA ATERPETXEAK

- Haritz Berri Etxalde Eskola
31192 Ilundain (Nafarroa)
Tel.: 948 39 03 76
www.granjaescuelailundain.com
- Arrokaundieta Piraten Etxea
20110 Pasai Donibane (Gipuzkoa)
Tel.: 943 58 09 29
- Auñamendi Etxeak
64780 Bidarrai (Nafarroa Beherea)
Tel.: (0)5 59 37 71 34
- Urduñako Aterpetxe Internazionala
Erreserbak: Kirola eta Gazteri Zuzendaritza Nagusia
Rekalde Zumardia, 30-1.
48009 Bilbo (Bizkaia)
Tel.: 94 420 80 00

ZERBITZUAK

- Elektro etxe (Teknologia eta imajinazioa)
Carlos I, 11 -behea
20011 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 47 21 28
comercialyagonet.com
- Tinko Euskara Elkartea
Portuene, 2 behea
20008 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 31 00 36
tinkoinfonegocio.com

Ingurumen Hezkuntza Zentroak kartara
Ingurumenaren ezagutzak, jakintza ugari eskain diezazkieke ikasleei. Hori dela eta, 1997az geroztik, Ingurumen Hezkuntzarako Ekipamenduen Elkarteak (HABEA) ingurumen hezkuntzako ekintzak koordinatzen dihardu. Elkarte honetan bazkide diren ekipamenduek, ikasleen eskarmentu pedagogikoa uztartzea dute helburu, hain zuzen ere, euren hezkuntzaren kalitatean aurrera egitea. Honela, eskola publiko nahiz pribatuak, sektore ezberdinetako ekipamendu hauen zerbitzuez baliatzen dira ikastetxearen programan sartzen diren irtenaldi ezberdinak antolatzeko. Gehien eskatzen diren irteerak bizpahiru egunetako egonaldiak izaten dira, eta hauek adin eta gustuen arabera antolatzen dira.

Ingurugiro Hezkuntza Zentro hauetan, ingurumenarekiko ezagutzak hedatzeaz gain, naturarekiko maitasuna, jokabidea eta kontzientzia irakasten dira. Halaber, ingurumenaren arazoak zeintzuk diren adierazi eta konponbideak zehazten dira. Naturarekiko maitasun igortze honek, badu zerikusirik ikuspegi ekologikoaz ikasleak kontzientziatzeko nahiarekin. Izan ere, ingurumenak bizi dituen arazoen aurka aritzeko aktiboki parte hartzeko aukera eskaintzen baitzaie bertan.
HABEAk hamabostetik gora ekipamendu biltzen ditu eta bakoitzak bere eskaintza dauka. Esate baterako, Gipuzkoako Getariako Askizu auzoan dagoen Ingurugiro Eskolak eta Zestoako Sastarrain Baserri Eskolak bost eguneko egonaldia gomendatzen dute. Lehena Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzakoei bideratua dago eta bigarrena berriz, ikasle zein helduei bideratua. Toki Alai, Urkiolako Parke Naturaleko Informazio eta Interpretazio Zentroak Lehen Hezkuntzako gaztetxoak hartzen ditu eta egun bateko bisita proposatzen du. Urtuellako Penas Negras Ingurugiro Interpretaziorako Zentroak ere egun bateko txangoak proposatzen ditu, baina Bigarren Hezkuntzakoei eta helduei zuzenduta


Azkenak
2025-07-23 | Euskal Irratiak
Battitta Boloki: «Kanakian deskolonizazio prozesu bat abiatu dute, eta bidean da»

Joan den astelehenean, Paris inguruko Bougival herrian izenpetu zen "oinarrizko akordioa", Kanakiaren etorkizun politikoari buruzko dokumentu garrantzitsua. Testuinguru honetan, Kanakiako Nazio Askapenerako Fronte Sozialistak bere lehen adierazpen ofiziala plazaratu... [+]


Pestizidak baimenduko lituzkeen legearen kontra 1,5 milioi sinadura batu dituzte Frantziako Estatuan

Duplomb Legeak hiru neonikotinoide baimenduko lituzkeela salatu du ELB sindikatuak. "Aberrazio zientifikoa, etikoa, ingurumenezkoa eta osasunekoa" dela salatu du legearen kontrako sinaduren biltzaileak. 


Sergio Ayucar: “BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea”

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Israel Gazan “inoiz ikusi ez den sufrimendua” eragiten ari dela salatu dute Mendebaldeko 28 estatuk, baina neurririk iragarri gabe

"Oinarrizko premiak bilatzen dituzten bitartean zibilak, haurrak barne, anker hiltzea" salatu dute. Gazan hamabost pertsona hil dira gosez azken 24 orduetan, eta AFP albiste agentziako kazetariek ohartarazi dute euren lankideak gosez hiltzen ari direla zerrendan,... [+]


Subflubiala Ez plataformak protesta zaratatsua egin du Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean

Subflubialaren behin betiko proiektua onartu zuenez Aldundiak pasa den astean, eta dozenaka pertsona batu dira proiektua gelditzea eskatzeko.


71 urteko espetxe zigorra ezarri diote Hondarribiko surf irakasle bati, 11 adin txikikori sexu abusuak egitea egotzita

2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]


Frankismoko dokumentu klasifikatuak argitaratuko dituen legea onartu du Espainiako Gobernuak

Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.


Espainiako Auzitegi Gorenak Loiolako kuartelari babes berezia ematen zion epaia bertan behera utzi du

2022an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen kuartela Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezian sartzea, Voxek jarritako helegite bat onartuta. Gorenak baliogabetu egin du epai hori, eta bidea ireki dio Donostiako Udalari eremu horretan 1.500-1.700 etxebizitza... [+]


Galizieraz egiteagatik eraso egin diote espainiar batzuek turismo-gida bati Galizian

Inguratu, iraindu eta besotik heldu eta bultzatu ere egin zutela salatu du Galiziako gida gazteak. Valladolidekoak dira sei pertsona galegofoboak.


Legazpiko Udala eta Sidenor kalte ordainak ordaintzera zigortu dituzte langile bat amiantoaren eraginpean jartzeagatik

Langileak amiantoak eragiten duen minbizi mota bat dauka eta 376.305 euroko kalte ordaina eman beharko diote, EAEko Auzitegi Gorenak zigorra berretsi baitu. 


Zabaltzen ari den morofobiaren azken adibidea, Gasteizen

Gasteizko hainbat auzotan ezarri dituzten “Moros fuera de España” kartel eta pegatinak ikertzen ari da Ertzaintza. Irun, Hernani, Barakaldo… Ez dira kasu isolatuak, eta “etorkinen kontura jarraitzaileak irabazi nahi dituen ideologia” ikusten du... [+]


Donostiako auzitegi batek ebatzi du zaharren egoitzako langile denek ez dutela euskarazko B2 maila eduki beharrik

Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


Eguneraketa berriak daude