JUPP HEINCKES


2002ko urriaren 13an
Luxuzko Alemaniako alemaniarra Bilbon. Athleticentzat. Bere hitzetan noski. Entrenatzaile arduradunak, bere taldearen plakia jokalariengan eta bereziki zuzendaritzarengan lerratu du, bere eragina taldearen arrakastari soilik legokiokeena balitz bezala. Taldeak irabaztean bera izar. Galtzean berriz, taldeak merezi ez duen ondasuna. Ejertzitoetako soldaduak bailiren, jokalariek hautatu ez duten agintaria onartu behar izaten dute nahi edo ez. Gutxitan lortzen du entrenatzaileak liderra izatea, arrakastaren oinarria den lidergotza eskuratzea. Jokalariekiko harremanak zuzendaritzak doan emandako hierarkian gauzatuta, nekez bereganatzen du entrenatzaileak jokalarien konfidantza, talde lana egituratzeko ezinbestekoa duen hori. Ezagutu nuen nik bat, «zuek etxeko partidak irabazi eta kanpokoak nire gain» esan ziguna. Etxeko denak irabazi genituen bitartean, kanpokoetan bakar bat eta hiru berdinketa. Etxekoetan bildu txaloak eta gainsariak ez zituen taldearentzat utzi, kanpoko porrotak bai. Halere demokratatzat zuen bere burua. Izarren kontratua duen Heinckesek, jokalari gazteei bereziki egotzi die taldearen orain arteko frakasoa, itsasontzi zulatua onartu eta bere sosak lehorrean, eskifaia abandonatu duen kapitain koldar miserablearen antzera


Eguneraketa berriak daude