«ERREALITATEAN GAUZAK EZ DIRA ERABAT TRAGIKOAK IZATEN»

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Ongi etorria hi pobreen paradisura, ogi gogorraren herrira...". Irakurlea Marokon dago, oporretan joana-edo. Bertako gazte bat gerturatu zaio eta bere istorioa kontatzen hasi da. Gazteak euskaraz ederki egiten du ordea, bere familia jatorriz magrebiarra bada ere, Andoaingo euskaldun zaharra baita Tximi. Egun batez Tximi Saki lagunaren kamioira igo zen, honek negozio borobila proposatu ondoren: Marokoraino etorriko ziren biak hainbat afrikar ezkutuan Europara eramateko asmoz.

Istorio tragikoa kontatu duzu "Leuropa"n. Hala ere, irakurleak ez du dramatismorik topatzen zure testuan eta barre ere eragiten du askotan.
Hori ez da hausnarketa sakon baten ondorioa izan. Nik neuzkan bizipenengatik-eta, banekien herriko jendeak izan behar zuela nobelako protagonista, familiarteko pertsonaiak izango zirela, gertukoak. Herritik tratatu nahi nuen gai hori, errealitatean herrian gauzak nola izaten diren azaldu. Eta gauzak ez dira erabat tragikoak izaten, errealitateak konplexutasuna, gorabeherak ditu, eta tartean beti edo askotan izaten da umorea. Hautatu nituen bi pertsonaia nagusiek izaera hori dute; biak oso ezberdinak izanda ere, eta beraiek ez dakitela beharbada, biek dute umore puntu hori.

Istorioa Tximi protagonistetako batek kontatzen digu. Bere kontatzeko era bereziak eragin handia dauka umore puntu horretan. Nolakoa da Tximi zuretzat?
Andoain bezalako herri batean geratzen diren erabateko euskaldun bakarrenetakoa. Ez da ikastolatik pasea. Berez da euskalduna, baina ez du horren inguruan hausnarketa handiegirik egin. Horrela datorkio eta gutxi gorabehera gustura dago inguruan duen jendearekin.
Sinplea da, une jakin batean edozertaz aritzeko gai dena, beti ere ikuspuntu sinple horretatik, ez aldez aurretik gogoeta eginda. Baina ez du lotsarik bere iritzia agertzeko. Ez da asko enteratzen munduan zer pasatzen den, baina badaki bere gauza txikiak defendatzen.

Badirudi inuzente samarra dela Tximi, baina "Leuropa"ri egindako kritika batean, azkenean, hain inuzentea ez ote den eta gu engainatzen ari ote den irakurri dut.
Ez dakit ongi kritiko horrek zer esan nahi zuen. Nik dakidala Tximi ez dabil inor engainatu nahian. Gertaera arrunt baina tragikoen barruan dago bera, eta ikusten dituen bezala adierazten ditu, besterik gabe.

Aldamenean Saki du, kamioilaria, inguruan dugun edozein kamioilari izan daitekeena.
Lagunek hori esan didate, horrelako bat baino gehiago badela herrian. Beste gauza batzuk ere baditu buruan, politika pixka bat, diruzaletasun handiagoa, Tximik bere sinpletasun horretan ez duena. Saki sisteman sartuagoa dago.

Sussu ere hor da, erdi eroa eta herrena, baina bereziki bukaeran gauzak garbi esaten dituena. Ez al da zuk inmigrazioaren gaiaz pentsatzen duzuna garbien adierazten duena?
Besteak beste, funtzio hori betetzen du. Ero dagoenez, besteek esaten ez dituzten gauzak esaten ditu berak. Marokora bazoaz negozio bat egitera seguru aski ez duzu horrelakorik topatuko, bertako jendeak dirua nola atera eta horrelakoak izango ditu buruan. Sussu bat batean agertzen da, ez da fundamentala negozioa burutzeko. Baina erotasun horretan besteek ez dituzten argi batzuk baditu.

Beraz, zuk hona etorri nahi duten afrikarrei ez etortzeko, han geratzeko aholkua emango zenieke.
Atrebentzia izango da igual, baina horrelako zerbait esango nieke. Marokora joan izan naizenean Sussuk bezala pentsatzen duen jendea topatu izan dut. Agian pentsaera primitiboa da, baina beste elementu batzuk ere badituena. Euren tradizioak dituzte, euren kultura, islamismoarekin lotutakoa eta haientzat Europa oso atzerria da. Ez da noski hango gazte gehienen gogoeta.

"Leuropa" esaten du Sussuk, eta titulu hori ipini diozu nobelari, Gianni Amelioren "Lamerica" filmetik hartuta. Zerbait gehiago hartu al duzu film horretatik?
Filman Italiako pertsonaia batzuk Albaniara doaz, sozialismoa bukatzen ari den giro nahasi horretan negozioa egitera. Oinarrizko ideia hori da eta titulua ere hortik hartu nuen. Baina beste erreferentzien artean bat besterik ez da.

Bitxia da erreferentziena. Ez da sarritan ikusten zuk egin duzuna, nobela idatzi zenuen bitartean zuk irakurri eta nobelan eragina izan zuten lanen erreferentziak ipintzea.
Lan horietatik, batzuetan esaldi bat, hitz batzuk... hartu ditut. Esaterako, Tahar Ben Jellounen "Moha le fou" eta "Moha le sage"eko ero jakintsua garrantzitsua izan da Sussu sortu eta garatzeko. Egia da ez dela ohikoa erreferentzia horiek ipintzea, baina interesantea da, ezta? Eta, gehiago jakin nahi duenak, hor ditu liburu batzuk.

Bestelako "dokumentazio" lana ere egingo zenuen. Liburuan bertan Marokoko lagunei, Donostiako SOS Arrazakeriakoei... eskerrak ematen dizkiezu.
Ez nuen aldez aurretik pentsatu liburua egiteko Marokora joan behar nunik eta bertako jendea elkarrizketatu behar nuenik. Denera zazpi-zortzi aldiz joan naiz hara, eta lehen bidaiak nobela idatziko nuela pentsatu baino lehen egin nituen. Bidean hitz egiten diren gauzak, mugako kontuak, hango jendeak esaten dizkizunak... ezagutzen dituzu. Liburua egingo nuela banekiela azkeneko bi bidaiak egin nituen. Bereziki azkenekora detaileen bila, elementu konkretuen bila joan nintzen. Bizitakotik hartu dut libururako materiala, baina ez aldez aurretik horretara propio joanda.

Nobela ez dago euskara batuan idatzia. Editore eta zuzentzaileekin arazorik izan al duzu?
Egia esateko, ez. Garbi esan nien "hau horrela da". Hasierako orrietan pixka bat harritu ziren, baina gero ikusi zuten badela batasun bat. Argi utzi nien liburua idazteko arauak zeintzuk ziren: «Bat, -ea guztiak -ia egiten dira, bi...». Horiek txukun bete ditut eta ez didate eragozpenik jarri. Komentarioak, bai, entzun ditut: batzuen ustez hobe zen batuan egitea, beste batzuentzat ederki dago horrela...

Sintaxi aldetik ere libre jokatu duzu eta erdarakada dezente sartuta gainera.
Erdarakadek ez naute inoiz gehiegi kezkatu, eta kasu honetan narratzailea Tximi denez, haren hizkera errespetatu behar da. Joskerarena, ahozko hizkuntzara hurbiltzeko saio bat da. Nik pertsonaia hori hizketan imajinatu dut eta hark esanak bere horretan jaso ditut.

Eta irakurleari ez al zaio arraro egiten gipuzkeraz irakurtzea?
Agian jende ez hain alfabetatuak irakurriko balu... Baina gauzak hala dira, jende oso alfabetatuak irakurtzen du. Deformatuta gaude, beti gauzak era batera irakurtzen baititugu. Horregatik jaso nuen batuan idazteko gomendioa, irakurtzeko errazagoa izango zelakoan. Arau horiek oso ondo datoz oro har, prentsan eta beste hainbat alorretan. Baina literaturan badugu libreago jokatzea. Nire saioa arau ofizialei ihes egitea da, baina ez besterik gabe kontra egiteagatik, batzuetan ihes egitea ondo datorkidalako baizik. Kasu honetan oso garbi nuen hala behar zuela.
Nobelako protagonistek hainbestetan egin bezala, guk ere tea hartuz luzaroan jardun dugu hizketan, Marokoz, Leuropaz... galtza zikinak eta hautsez betetako txankletak jantzita erreka bazterrean txoritxo erreak jaten lasai ederrean egongo den Tximiren inbidiatan. Teaz gain, faltan dugun denbora oparitu digu Pablo Sastrek. Sussuk bezala


Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

Jaizkibel konpainia berdinzaleak bi ekintza berezi egin ditu Hondarribiko alardearen egun honetan. Batetik, urte luzez ukatu zaion eta Alarde Tradizionalak baino erabili ez duen espazio oso sinbolikoa bere egin du; bestetik, gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako... [+]


Gida bat Donostiako Zinemaldiaren atarian

Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]


Euskarazko ekoizpen ugari, Zinemaldian

Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.

Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]


ANALISIA
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


Tunisian dira, abiatu eta astebetera
“Flotillaren aurkako eraso bat Palestinaren aldeko greben pizgarri balitz, ongi etorria izan dadila”

Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek ARGIAren galderak, igande arratsaldean. Flotillako Tunisiako ontziekin... [+]


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


2025-09-08 | Nagore Zaldua
Itsas izar arantzaduna
Izarren hautsa

Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Eguneraketa berriak daude