HOBETO IDAZTEKO LANTEGIAK


2002ko irailaren 22an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Azken urteotan gure hizkuntzak bilakaera handia izan du, bere inguruan egin ikerlanei esker, eta badira zenbait talde, erakunde eta enpresa arau-gogoeta berriak bildu eta euskara hobetzeko ikastaroetan eskaintzen dituztenak. Birziklatze ikastaro hauetan egunero euskara jatorra erabiltzeko beharra edo nahia dutenak matrikulatzen dira.

Itzulidatz enpresak, esate baterako, orain 12 urte euskaraz zuzen idazteko eta itzultzeko ikastaroak eskaintzeari ekin zion. Ildo horretan, urte dezente daramatza Idazkuntza eta Itzulpengintza ikastaroa eskaintzen, baina datorren urtean UEUrekin elkarlanean antolatzeko eta titulu ofiziala eskaintzeko asmoa agertu dute. Horrez gain, Itzulidatz Eusko Jaurlaritzarekin ere elkarlanean ari da, Irale eta Garatu programen bidez, urte luzetan euskararen arauak bereganatu ez dituzten irakasleei idazkera jatorra irakasten baitie. Udalekin ere zenbait ikastaro sinatu izan ditu Donostiako enpresak: deialdi zabalekoak eta tokian tokiko euskaltegietako irakasleak trebatzeko direnak. Halaber, hedabideetan eta unibertsitatean klaseak eman ohi dituzte, kazetari eta ikasleen beharretara egokituz.
Prezioari dagokionez, alde handiak izaten dira ikastaro batetik bestera, baina antolatzaileek diru laguntzak jasoz gero, irakasleari merkeago aterako zaio, noski.
Bestalde, irakasle, kazetari eta euskara lan tresna erabiltzen dugun zenbaitzuk gure hizkuntza hobeto erabiltzeko beharrean gara. Izan ere, Itzulidatzeko kide eta irakasle Julia Marinek dioenez, "ikastaroak martxan jarri genituenean, klaseetan euskaltegietako irakasleei eta Kazetaritza edo Filologia fakultateetatik etortzen zitzaizkigun ikasleei zuzenean idazteko eta itzultzeko eskatzen genien. Gabezia handiak zituztela ohartu ginen". Izan ere, ikasleek testu ulergarriak idazteko zailtasun handiak dituzte eta ez dituzte puntuazio zeinuak behar diren tokian jartzen. Ikastaro hauetan, gainera, ahoskera edo prosodia ere lantzen dute, eta irakurtzerakoan erabili beharreko musika naturala irakasten zaie.
Itzulidatzeko kideek, euskaldunen gramatika akats ohikoenak bildu eta sistematizatu ondoren, "Hizkuntz kalitatearen oinarriak" izeneko lana diseinatu dute. Behin lan horren mamia menderatuta, ikaslea idazkuntzari heltzeko prest dago, baita itzulpengintzaren teknika nagusienak bereganatzeko ere.

HABEren prestakuntza ekitaldiak.

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak ere bere sorreratik euskara ikastaroak eskaintzen ditu urteroko prestakuntza-ekitaldien baitan. Ikastaro hauek, batez ere, euskaltegietako irakasleei zuzendurik daude, klasean euskara zuzenean idatz eta hitz egin dezaten.
Halaber, talde bereziei zuzendutako ikastaroak direnez, talde bakoitzaren beharretara egokitzen ditu egitasmoak HABEk. Erakunde honetako teknikariak tokian tokiko euskaltegietara joaten dira, bertako irakasleei klaseak emate aldera. Ikastarook urritik maiatzera bitartean eskaintzen dira.
EHUrekin lankidetzan, esaterako, 1992tik 1997ra bitartean "Bigarren Hizkuntzen Irakaskuntzarako Irakasleen Formazioa: Euskara" izeneko ikastaroa paratu zuen, graduondoko Memoria prestatzen ari zirenei zuzendua, hain justu ere. Memoriako gaia jorratzeaz gain, unibertsitateko irakasleek beren idazmena garatzeko eta euskara teknikoa hobetzeko aukera izan zuten. Aurtengo udan, gainera, Juan Garzia Garmendiaren ardurapean "Itzulpengintza-Oinarrizko trebetasunak lantzen" ikastaroa egin dute, Gipuzkoako Udal Euskaltegiekin batera.
Ikasturte berriari dagokionez, HABEk euskaltegietako irakasleendako "Txukuntzen" mintegia aurreikusi du. Ikasturte berrian euskara hobetzeko ikastaroak on-line egiteko aukera ere izango da. Hiru ikastaro antolatu ditu: "Testuaren dimentsio didaktikoa", "Testuak ikasgelan ustiatzeko bideak" eta "Testuak eta kurrikulua". Honen inguruko informazio gehiago www.habe.org web gunean aurki daiteke.
Bestalde, euskara hobetzeko klaseetan frogatu denez, euskaltegietako irakasleek testu nahasiak idazteko joera dute. Gainera, eten gutxi jartzen dituzte, eta horrek testuen ulermena zailtzen du. Dena den, HABEko prestakuntza arduradun Joanba Bergarak dioenez, "ikastaroek harrera ona dute, eta euskaltegietako irakasleak oso ikasle onak dira, esker onekoak. 2001/2002 ikasturteko frogen emaitzak ikustea baino ez dago".

AHOSKERA ETA IRAKURKETA LANTZEKO.

AEKri dagokionez, urtero ikastetxeetako irakasleei zuzendutako ikastaroak eskaintzen ditu, eta euskaltegietan bertan deialdi irekikoak. Bizkaiera jator batean mintzatzeko klaseak ere izaten dira AEKn. Izan ere, euskara hobetzeko ikastarootan, batez ere, ahoskera eta irakurketa lantzen dira, betiere zuzentasun gramatikala aintzat hartuz. Iraupen oso ezberdineko ikastaroak daude, klaseetan jorratu beharreko gai guztiek ez baitute denbora kopuru bera eskatzen. Izan ere, badira 10 orduko ikastaroak, eta baita 100 ingurukoak ere. Oro har, talde txikiak osatzen dituzte ahoskera eta irakurketa lantzeko komenigarriak baitira


Azkenak
Uribarrin urperatutako herrietatik bota zituztenak omendu dituzte

Ur azpian utzitako herrietatik joan behar izan ziren 600 pertsonen omenez jarri dute oroigarria urtegiaren begiratokian, "ez ditugu inoiz ahaztuko urperatutako bizitzak", adierazi du Arabako ahaldun nagusiak.


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Álvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia errudun jo dute iruzurra eta eroskeriagatik

2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zenari gutxienez lau eta zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarri diezaiokete. Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen Uribe, Ivan Cepeda senatari ezkertiarrak jarritako salaketa batean lekuko ziren hainbat paramilitarri... [+]


Israeldar kolono batek ‘No Other Land’ dokumentala grabatzen lagundu zuen aktibista palestinar bat hil du Zisjordanian

Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]


2025-07-29 | Mikel Aramendi
Analisia
Kanbodia eta Thailandia, gerra-plantak egiten?

Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Eguneraketa berriak daude