CHICAGOKO AZOKAREN ZAIN


2002ko irailaren 15ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Hil honetan bertan, 4tik 11 bitartean hain zuzen, makina-tresnen nazioarteko feria egin da Chicagon, eta sektoreko arduradunak munduko azoka garrantzizkoen hori noiz iritsiko egon dira. Izan ere, gaur egun, Chicagokoa da Euskal Herriko makina-tresnaren sektorean itxaropenaren azoka, zeren, aurreko urte batzuetan salmentetan gora egin ondoren, iaz geroztik murrizten ari zaizkie etengabe, eta, beheranzko joera hori aldatu ezean, arazo larriak gerta daitezke enpleguaren alorrean. Makina-tresnaren sektore garrantzizko horretan, lehendik ere ondo dakite krisia zer den, eta, horrenbestez, larri eta erne dabiltza guztiak.

Euskal Herriko makina-tresnaren sektoreko arduradunen ustez, nazioarteko feria horretan azaldu behar dute Amerikako Estatu Batuetako eta gainerako merkatuak berriro onera datozen seinaleak, zein, bestalde, behar-beharrezko baitituzte, neurri handi batean munduko herrialdeetara produktuak esportatzetik bizi direnez gero. Alde horretatik, nahiz eta iazkoan salmentak barruko merkatuan jaitsi gehien, egia da, halaber, kanpoko hiru MAKINA-TRESNAK

bezero ardurakoenek ere gutxitu egin zituztela inbertsioak, hau da, Estatu Batuek, Alemaniak eta Frantziak ere eskari gutxiago egin zutela. Diru ezartzea, gainera, 2001eko irailaren 11z geroztik atzeratu zen bereziki; Estatu Batuen habe ekonomiko, politiko eta militarra eraso zuten egunetik aurrera, alegia. Orduko gertaerek erabateko duda-muda sortu zuten ekonomian, eta oraindik ere ezagun da eragina. Horrez gainera, mundu guztiko burtsen krisiak eta hainbat enpresaren eskandalu finantzarioek galgatu dituzte inbertsioak. Hortaz, feria heldu baino lehen zalantza horiek argituko ote diren da kontua, eta erantzuna Chicagoko makina-tresnaren nazioarteko feriako emaitzek emango dute. Azoka horretan izan dira Euskal Herriko enpresek kontrolatzen duten Makina Tresnaren Fabrikatzaileen Elkarteko (MFE) arduradunak, eta neurtuko dute itxaropena zertan geratu den.

SALMENTETAN, %20TIK GORAKO JAITSIERA.

Horrela adierazi zuten iazko urtearen amaieran, bai eta joan den martxoan ere, Bilboko Nazioarteko Erakustazokan egin zen bi urtez behingo makina-tresnen ferian. Bestalde, geroko hilabeteetan ere beherantz egin dute salmentek. Iazko urtearen bukaeran, Rafael Barrenetxeak, MFEko lehendakariak, oso zehatz azaldu zuen makina-tresnaren sektorea zertan zen Estatu Batuetan irailaren 11koak gertatu eta gero. Arduradun horrek zioen 2001eko ekitaldia eskari ugarirekin hasi zutela, horrela segitu zutela uztailaren amaiera arte, baina azken hiru hilabeteetan erruz gutxitu zitzaizkiela eta aurreko hainbat ezeztatu ere egin zizkietela. Horrenbestez, 2002ko ekitaldirako ez zuten hobekuntzarik ikusten, eta irizten zioten produkzioa %10 eta %20 bitartean jaitsiko zitzaiela. Aurreikuspen hori hasia zen egiaztatzen joan den martxorako, Bilboko bi urtez behingo feria heldu zenerako.
Egun horietan bertan, argi azaltzen zuten eskaerak murriztu izanaren arrazoia edo funtsa. Alde batetik, ekonomian eta nazioartean, zalantza eta duda-muda etengabea; beste aldetik, ekonomiaren beraren galgatzea edo atzeraldia. Ordurako aurreikusia zuten Estatu Batuek, hemengo enpresen bezero garrantzitsuenetakoak, %32 gutxiago kontsumituko zuela 2002. urtean, eta egitate horrek gogor erasango ziela. Orain, denboraren joanean, frogatzen ari dira orduko aurreikuspenak, hau da, askoz gutxiago ari dira saltzen hango merkatuan (hemengo sektoreko esportazioen %9 egiten zuten oraintsu arte).
Kalkuluetan, bada, ez ziren erratu, baina, dena dela, uste baino handiagoa gertatzen ari da krisia. MFEko arduradunek ofizialki adierazi dutenaren arabera, %20 eta %30 bitartean jaitsi dira sektoreko salmentak, eta egoerak 2001eko uztailaz geroztik dirau horrela. Ordea, lehen jaso dugun bezala, %10 eta %20 bitarteko murrizketa aurreikusten zuten iazko urtearen amaieran. Kontuak horrela, MFEko Alberto Ortueta zuzendari nagusiak berak aitortu du honako hau: "Zoritxarrez, ez dakigu aurrerabidea noiz etorriko zaigun. Dezentez eskari gutxiago izan dugu urtearen lehen sei hilabeteetan, baina egoera ez da izan guztiz larritzekoa. Egia da, hala ere, oraingo hau ez dela garai ona eta urte gogorra egokitu zaigula, hainbat urte onen ondoren".
Elkarte horretako arduradunek diote eskaerak ez zaizkiela berdin murriztu enpresa guztiei, produktuak berak ere baduela zerikusia eta, horregatik, kasu batzuetan bakarrik jaitsi dela salmenta %30. Horrenbestez, nahiz eta datozen hilabeteetan Estatu Batuek, Alemaniak eta antzeko herrialde handiek gehiago kontsumitzea espero duten, kezkati dabiltza, zeren eskaeren gutxitze horrek bere horretan iraunez gero, sektoreak egun latzak ezagutuko ditu berriz ere. Dena dela, aditu batzuen iritziz, litekeena da, irailaren 11ko gertaeren urteburua igaro eta gero, 2002ko azken hiru hilabeteetan inbertsioak indartzea.
Hala gertatuko ez balitz, hau da, urtearen hondarrean joera aldatuko ez balitz, lanpostuen galera etorriko litzateke, batik bat sektoreko enpresa lagungarri txikietan, zein dagoeneko ari baitira nozitzen azken hilabeteetako egoera. Jakina, inork ez du gogoratu ere egin nahi antzina ez dela jasandako krisia: orduko haren ondorioz, enpresa ugari itxi ziren, beste hainbatek batu egin behar izan zuten... eta, guztiaren buruan, ehunka lanpostu galdu ziren. Denek nahi eta desira dute hura behialako historia izatea; berriro ez errepikatzea. Ordea, egoera den bezalakoa da, eta kezkaren harra barruan darabilte

Iaz, %6an igo zitzaizkien produkzioa eta esportazioa
Iazko urtea aurtengoa baino hobea izan zen Espainiako makina-tresnaren sektorean. Gaur egun, 120 enpresak osatzen du arlo hori, eta gehienek (%68) Hego Euskal Herrian dute egonlekua. Zuzeneko lanpostuei dagokienez, 6.000 langile enplegatzen dira guztira sektorean, eta 4.500ek dihardute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lantokietan.

Aurtengo ekitaldira arte, beti haziz joan da sektorea azken sei urteetan. Horrela, 2001ean ere gora egin zuten %6an, hala produkzioak, nola esportazioak. Duela 2 urte, 2000n alegia, 932 milioi euro produzitu zituzten makina-tresnetan; hurrengo urtean, 2001ean, 1.000 milioi euroko mugara iritsi ziren. Produkzioaren balio totala kontuan harturik, kontrol numerikoko teknologia duten makinek egiten dute guztiaren %76.
Esportazioek produkzioaren balio totalaren %52 hartzen dute. Iaz, 2001ean, 517 milioi eurotik gora geratu zen zenbateko osoa; bestela esan, %7 hazi ziren. Herrialde bezeroetan, ondoko bost hauek ageri dira gailurrean: Alemania, Frantzia, Italia, Estatu Batuak eta Portugal (denak teknologian maila handia dutenak). Bada, hain zuzen, merkatu horiek erosi zuten esportazioen %51. Barruko merkatuari gagozkiola, 2001ean 500 milioi euro inguru saldu ziren makina-tresnetan.

SUSPERRALDIA.

Hegoaldean, bolada txarra igaro zuten makina-tresnaren sektoreko enpresek 1991 eta 1994 bitartean. Hala, gerora ahalegin handia egin zuten beren produktuak berriro merkaturatzen eta kontsolidatzen, baita enpresak errentagarri egiten ere. Eginahal horien ondorioz, finkatu egin ziren nazioarteko merkatuetan, eta erreferentziazko konkurritzaile bilakatu ziren. Bestalde, kontuek ere erakutsi zuten hobekuntza: joan den hamarkadaren bukaeran, 1990ean baino handiagoa zen irabazien eta salmenten arteko zatiduraren emaitza.
Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) emandako datu ofizialen arabera, Euskadiko makina-tresnaren sektorean, beti gora egin zuen joan den hamarkadan pertsona enplegatuaren eta salmenta garbien arteko errentagarritasunak. Organismo horrek, 1990. urteari buruzko zifretan, 75.417 euroko salmenta garbiak izendatzen dizkio langile bakoitzari; 1999. urtean, aldiz, 178.483 eurokoak. 1997. urtera arte, gorantz joan zen beti pertsona enplegatuaren eta salmenta garbien arteko ehunekoa (ekitaldi horretan, 170.104 eurora iritsi zen langile bakoitzeko), baina jaitsi egin zen 1998an (161.397 euro enplegatu bakoitzeko).
Joera hori ez zen guztiz berdina izan, enpresen "cash-flow-aren" sorreraren (irabaziak gehi amortizazioak) eta pertsona enplegatuaren erlazioan. Arlo horretan, eta hamarkadako lehen ekitaldian, langile bakoitzak 7.250 euro jarri zituen sektoreko "cash-flow-ean" urtekoan. Kantitate hori 18.030 eurokoa izan zen 1998. urtean eta 17.120 eurokoa 1999an, EUSTATek oraingoz erroldatu duen azken urtean.
Bestalde, kontuan izan behar da lanpostuak %38an murriztu zirela 1990 eta 1995 bitartean, eta, ondoren, gehitu egin zirela pixkanaka 1999 arte. Urte horretan, aurreko ekitaldian baino gutxiago ugaritu zen enplegua (%5,16 1998an; %3,77 1999an). Horrela, 6.579 lanpostu zeuden 1990. urtean, 4.082 1995ean, 4.235 1996an, 4.664 1998an eta 4.840 1999an.
Azkenik, eta zergak ordaindu osteko emaitza garbiei gagozkiela, bi aldi oso ezberdin nabarmendu behar dira hemengo makina-tresnaren sektorean. Lehena 1991 eta 1993 bitartekoa da, zeinetan galerak izan baitziren nagusi eta salmentak 1990eko fakturazioaren erdira jaitsi baitziren. Bigarrenak sektorearen susperraldia ispilatzen du: irabazien aldia da, ezbairik gabe; esate baterako, 57,53 milioi euro 1999. urtean


Azkenak
Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Talde ekologistak:
“Auditoretza ekonomiko bat nahikoa izan da inbertitzaileak Muga meatze proiektuan atzera egiteko”

Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]


Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Eguneraketa berriak daude