ATUNA ETA PATATAK HENDAIAKO KAIAN


2002ko irailaren 15ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Hendaiarrak -eta Hendaiako Gure Ikastolako gurasoak partikularzki- Euskal Herriko XXV. Marmitako Txapelketa antolatzen ari dira aspaldi honetan. Hil honen laugarren igandearekin -irailaren 22an- jokatuko den txapelketa honek badu bere lekua gure historia berrian. Hendaia herriak berealdiko bi mugarri ipini ditu engoitik txapelketaren garapenean eta ibilbidean. Lehen ekitaldia Hendaian jokatu zen, 1978an; Hondarribiko Alaiki elkarteak irabazi zuen. Hamaika urte geroago Hendaian jokatu zen berriz ere, Irungo Irungo Motor elkarteak irabazi zuelarik. Txapelketa honen hogeita bost urte pasa diren honetan, Hendaiako inork irabaziko ote du inoiz? Irundarrek bost aldiz irabazi dute, hondarribitarrek bitan. Iparraldean irabazi duenik badago alabaina: baionesek, bi aldiz. Bizkaitarrak eta arabarrak ere irabazle izan dira. XXV. Marmitako Txapelketa Mugaz gaineko Eurohiriaren Hendaian jokatzea Iparra eta Hegoa hurbiltzeko beste parada bat da.


HENDAIAKO KAIAN.

Antolatzaileek Hendaiako kaia hautatu dute marmitakoa apailatzeko. 300 partehartzaile biltzea aurreikusia dago kaian bertan, haien artean 150 ‘txoko’ banatuak izanen direlarik. Bikote bakoitzak atun bat, hiru kilo patata eta olibarana olio litro bat jasoko ditu. Gainontzeko osagarriak beraien esku izanen dira. Alta bada, partaide guztiek antolakuntzak ezarritako oinarrien arauak bete beharko dituzte. Epaimahaia hogeita hamar lagunek -sukaldari ezagunak eta elkarte gastronomikoetako kideak, besteak beste- osatua izanen da. Herri bazkaria antolatuta dago, eta 1.500 pertsonek dastatuko dute marmitakoa.

HENDAIAKO MARMITAKOA?

Marmitakoa arrantzaleen janaria dela badakigu, jakina. Zein herrikoa ote da marmitakoa, ordea? Herri arrantzale bakoitzak bere herrikoa dela esaten du, bistan da. Aurten, berriz, hegaluzea edo atuna gero eta gutxiago izaki, bere salneurria ikusita, aurtengo txapelketako marmitakoa Bidasoako izokinaz prestatu beharko dela entzuna dugu han-hemenka.
Txantxak alde batera utziak, marmitakoa prestatzen duenak bere ukitua ematen dio plater preziatu honi, noski. Marmitakoa, baina, preziatua eta famatua, besteak beste, azken urteotako txapelketek egin dute. Garai bateko arrantzaleak marmitakoa jateaz aspertzen omen ziren eta, aukeran, izurdea ere estimatzen zutela dioena badago. Horrela kontatzen du behintzat Endaika arraun elkarteko lehendakariak. Andoni Etxarrik dioenez, ez dago errezeta zehatzik, sukaldari adinako errezeta baizik. Ordea, oinarrizko bat badago bere iritziz, eta berak asmaturiko Hendaiako Marmitakoaren errezeta eskaintzen digu: 3 kilo hegaluze eta 3 patata. 6 tipula, 8 baratxuri, 12 piper txiki. 6 dezilitro olibarana olioa eta 3 burruntzali tomate saltsa. Gatza eta Ezpeletako piper hautsa, azkenik. Osagaiak horiek izanik, nola prestatzen den ikasteko Hendaiara etortzeko gonbitea luzatzea eskatu digu gure irakurleen artean. Hori bai, Andonik berretsi digunez, txapelketak ezarritako arauen barnean betiere. Bestela zaila da txapela eramatea. Izan ere, badaude ardo zuria, porrua, piper txorizeroa edo piper gorria botatzen duenik ere, eta horrela ez omen dago irabazterik. Hona, bestela, adibide gisara Andoni Etxarrik kontaturiko pasadizoa: «Lehen txapelketan, Gerra Zibilaren denboran Hendaiara etorritako Domingo Uranga hondarribitarrari ez zioten txapela eman, marmitakoari ilarrak bota zizkiolako. Horra zergatik hendaiarrok ez dugun behin ere txapela irabazi!».

Hendaiako GURE IKASTOLA.

Hendaiako Gure Ikastola (Seaska) engaiatu da XXV. Marmitako Txapelketaren antolakuntzan, erran bezala. Gisa honetara, iaz 30 urte bete zituen ikastola honek erronka handi hau hartzeko prest dagoela agertu du. Jakina denez, Ikastolarentzat erdietsitako etekin guztiak -lanaren poderioz- ongi etorriak eta behar-beharrezkoak izaten dira euskarazko irakaskuntza aitzina eramateko. 1.500 lagunentzako herri bazkaria apailatzea ez da nolanahiko erronka. Ikastola honetako Mikel Larralde lehendakariak hitz hauekin agurtu ditu txapelketaren karietara Hendaiara hurbiduko diren partehartzaile eta laguntzaile guztiak: «Ez da bide erraza izan, baina merezi du!». Ikastola bereko ikasle izandako Amets Arzallus bertsolariak apaindu digu ongi etorria:
Marmitako Txapelketa
Hartu mantela eta marmita
beste guztia lagata.
Dena hasten da, tipula eta
olio pixkat botata,
gero piperra ta tomatea,
zaporea behar da ta.
Arrantzaleek gehitu atuna,
laborariek patata.
Ta guk gosea jarri ezkero
ez zaio deus ere falta.
Gure Hendaiak, sukaldariak
maite zaituzte hainbeste,
hamaika urte iragan ditu
zuek itzultzeko eske.
Mende laurden bat bete ondoren
berriro hemen zarete.
Ta txapelketa dela medio
gustura egin liteke
zuen marmitak beheraino hustuz,
gurea goraino bete

Hasier Etxeberria, gastronomian aditua: "Marmitakoa eta dogmak"
Sukaldari batzuentzat marmitakoa gauza sakratua izaten da eta horregatik era bakarra onartzen dute plater hori prestatzeko eta ulertzeko orduan. Ortodoxo ikaragarrien tartekoak izaten dira horrelakoak. Lepoa jokatuko lukete marmitakoak tomate pitin bat behar duela edo ez duela defendatzen, piper txorizerorik ez zaiola jarri behar, edo jarri behar zaiola, eta antzeko gauzak esaten. Dogma dute maite eta marmitakoa egiteko era bakarra onartzen dute: beraiena. Nire ustez, ordea, marmitakoaren handitasuna bere apaltasunean dago, egoeretara egokitzeko daukan gaitasunean, pobrearen sukaldaritza izan arren, aberats gertatze horretan. Jakina, nork bere gustukoena beharko du aurkitu.

Baina, baten bat hasten bada erraten berak bakarrik dakiela «benetako» marmitakoa egiten, lasai esan beharko zaio patata Ameriketatik etorri baino lehen, ogi gogorrez eta antzekoez egiten zela marmitakoa gure arrantzaleen ontzietan eta, otoi, kentzeko egin berri duen marmitako horretatik, patata eder hori guztia.
Orduan ikasiko du dogma ez dela lagun ona sukalde kontuetan eta tradizioa, zorionez, gauzak etengabe errepikatzea baino zerbait gehiago dela


Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude