LUIS


2002ko irailaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Garai bateko tailerreko aprendizak ginela arduraduna genuen. Nagusia bertan ez zegoelarik, haren aurka jesusenak botatzen jarduten zena gure aurrean plantak eginez, sekulan planto egin gabea. Nagusiak ederki bilduak, bazituen ofizialen artean eskupekoen bidez bere espantuen desmasien gauzatzeko prest zirenak. Guardia zibiletako tenientea izanak, nagusiaren ezikusiarena medio Frantziatik kontrabandoz ekarritako gaiak zuen botere, ofizial nazkagarrienak biltzeko bide. Eta bere bulegoko mahaiaren kaxoian atxikitzen zuen pistola berme. Señor Perez deitzen genuen bukaerako. Tailerra handitzen eta azkartzen joan zen heinean, ofizialak zahartu eta aprendiz gazteak ofizial egiten joan ginen. Kontrabandozkoak onartu ez eta lansari duinagoak xede, planto egin genuen herramienta kaxak aulki. Nagusiak Perez morroia erabili zuen tailerra guardia zibilez okupatzeko. Ez nagusiak, ez morroiak ez zuten laugarren sabotaia iraun. Eta norbaitek pentsatzen badu hau ipuina dela, galde biezaiote Juan Jose Alberdi jaunari, Donostiako garai bateko Renault etxeko jabeari. Portzierto PNVtik gertu ezagutu nuena geroago, Franco hil eta gero. Perez haren pistola bila omen dabiltza oraindik


Azkenak
Eguneraketa berriak daude