Hitz Bitan


2002ko irailaren 08an
- Javi p3z-en hitzak dira hauek «The balde» aldizkarian jasoak: «Euskarak daukan soinua ona da musikatzeko. Ingelesak bezain besteko malgutasuna dauka. Gainera, bertso tradizioak asko lagundu beharko luke. Inon ez dauden hitzak asmatzea metrikarekin eta musikarekin bat etortzeko... hori oso gauza handia da eta gainera gurea».
- Blanca Urgell EHUko irakasleak honakoa adierazi zuen Udako Ikastaroetan: «Hiztegiak zorioneko baina behin-behineko edukitzaileak baino ez dira, altxor hori gordetzen duten ontziak. (...) Hiztegigintzaren historian bi tradizio nagusi daude: ‘hiztegigile zintzoak’ deiturikoak, ahozko literaturatik abiatutako lana egin dutenak. Eta garbizalekeriarekin lotutako ‘hiztegigile arriskutsuak’, hiztegietan asmatutako hitzak sartu dituztenak».
- Karlos Aizpurua bertsolaritza ikasleak honakoa zioen «Euskaldunon Egunkaria»n udako bertso saioetako gaien inguruan: «Batasunarena eta munduko (euskal?) pilota txapelketari buruzko gaiak izan dira gai serios bakarrak. Gainerakoak gai arinak izan dira. (...) Iduri luke uda partean jendeak ez duela bestelako gairik aditu nahi».


ASTEKARIA
2002ko irailaren 08a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude