Garunera odola eramaten duten sei arterietako bat buxatzen denean, arteria horrek garaztatzen duen garuneko zona hori oxigenorik gabe geratzen da, eta iskemia horrek odolik jasotzen ez duten zelula eta ehunen heriotza ekar dezake: horri esaten zaio garuneko infartua.
Garuneko infartua adinean aurrera doazen pertsonetan agertu ohi da, normalean hipertentsio arterial edo diabete arazoen eraginez. Baina gertakari horien % 5-10 artean heldu gazteetan agertzen da . Kasu hauetan, jatorria odol-hodiaren sortzetiko malformazio batean, edota koagulazio sistemaren akats batean egoten da.
Iskemia iragankorra izan daiteke, eta baita horrek dakartzan ondorio kaltegarriak ere, tronboa istripu baskularraren hurrengo 24 orduetan desagertzen baldin bada. Kasu horietan sekuelarik ez da apenas gelditzen. Baina garuneko arteriaren buxadurak 24 ordu baino gehiago irauten badu, iskemia behin betikoa izan daiteke. Horrek ondorio larriagoak ekarriko ditu: mintzairaren atzerapenak, mugikortasun-arazoak gorputz adarretan edota sentimenen pertzepzio akatsak. Hemiplejia erasandako garun zatiaren kontrako aldean gertatzen da. Eta kanpotik ikusita oso aparatosoa den arren, zirkulazioa bere onera etorriz gero ordu gutxitan, hemiplejia ere atzeragarria da.
Eta iktusa garuneko iskemiaren izen teknikoa) kontu larria den arren, bihotzekoari baino askoz ere garrantzi gutxiago ematen zaio. Espainian egindako inkesta batek adierazten duenez, biztanleen % 5ak bakarrik ulertzen du benetan garuneko infartua zer den
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.