INTXAURRONDOAREN BUELTAN


2021eko uztailaren 28an
Intxaurrondoarena ez da, aspaldi honetan behintzat, oinarrizko langintza izan. Erromatarrek bere kroniketan ere gure elikadurako osagarri bezala aipatzen badute ere, ez da inoiz zorrotz landu den landarea izan. Bere zurak, aldiz, bai, garrantzi handia izan du eta zur hori belztua izan zitekeela ustel izan den arboletan izugarria! Hala ere, ematen duenean hartu eta bestela hor konpon izan da euskaldunon jarrera intxaurrondoarekiko.

Aurreko batean adar muturretako puja berriak arretu eta ihartzen ari ziren intxaurrondo batzuei buruz galdetu zidaten, bada, eta kalte hau zerk sortzen duenari buruz zerbait jakin nahian hor dantzatu naiz buru-belarri… Galdetu, irakurri eta… hona hemen topatu ditudan mutur ihartzaile diren gaitz eta izurriteen zerrenda: txankroa (Nectria galligena edo Phomopsis juglandica), dieback hiltzailea (Eutypa lata edo Melanconium juglandis), antraknosia (Gnomonia leptostyla edo Marssonina juglandis) eta zureko harra (Zeuzera pirina).
Beti bezala, zerbait jakin ahala gero eta ezjakinago naizela eta argitu beharreko zalantza gehiago ditudala jabetzen naiz


Azkenak
2024-05-23 | Elise Dilet | Enbata
Energia herritarrak

Gaur egun, etengailu bat sakatzea keinu hutsala da. Gehiengoak ez daki energia-ekoizpenaren gibelean zer dagoen, energia-ekoizpen orok eragina baduelarik. Erregai fosiletan eta nuklearrean oinarritutako energiaereduaren hauskortasunari buru egiteko, energia herritarren... [+]


Gazako sarraskia arbuiatzen ez duten unibertsitate israeldarrekin harremanak eten ditu NUPek

Gazako krimenak baztertzen ez dituen unibertsitate israeldarrekin harremanak eten eginen ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoak. Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aho batez hartu du erabakia, akordio bidez, eta ez du hartu emanik izanen. Harreman komertzialak eta akademikoak... [+]


Irati Mogollon
"Aurreikuspen onenetan, gazteen kopurua bikoiztuko dute nagusiek eta kasurik okerrenean boskoiztu. Zaintzari buruz hausnartu behar dugu"

Irati Mogollon soziologoak (Lezo, 1991) hausnarketa saioa bideratu du asteazkenean Laudioko Lezeaga Aretoan. Zaintzaren antolakuntzari buruz hausnartu eta etorkizunera begira jartzea proposatu du, bai jendarte moduan zein banaka.


2024-05-23 | Gedar
Palestinaren okupazioak eta Espainiako Estatuko finantza-sektoreak duten lotura seinalatu du ikerketa batek

Ikerketa batek Espainiako Estatuko banketxeen eta enpresen 'greenwashing' praktikak azaleratu ditu. Estatu sionistak lur okupatuetan eginiko eguzki-energia parkeen finantziazioan murgilduta dago estatuko finantza-sistema; BBVA eta Kutxabank ere tartean dira.


Palestinako Estatua errekonozituko dutela iragarri dute Espainiako Estatuak, Norvegiak eta Irlandak

Maiatzaren 28an hartuko dute neurria ofizialki. 1967 aurretiko mugak aitortu dizkiote Palestinari, eta bi estatuen konponbidearen alde lerratu dira. Israelek esan du erabakiak terrorismoa saritzen duela.


Eguneraketa berriak daude