EPELEAN


2002ko uztailaren 14an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Gozatzen dira bakterio aluenak organismo sanoak ahultzean, gaixotzean. Eta gure plakia haien janari, gure eritasunaz hazi eta ugaltzen ditugu ikaragarri, gure osasuna geroz eta jasangaitzagoa bilakatzeraino. Sukarra gora indarrak behera eta norbera zulora. Irungo Alardea. Gehiengoaren epela mantentzean datzan estrategian elikatzen ari dira politiko profesionalak, gorputz sozialaren kaltetan eta etorkizun osasuntsuaren bideari izurritearen hesia kontrajarriz. Frankismoaren beroan hazitakoak ikusten ditut harro-harro bazterretan gutxiengoaren sukarraz gizen. Eta egun, euren joana ezkutatze aldera bera ukatzerainoko trabestismoan dihardutenen anparoan hezitako gazteen indarrak baliatuz ari zaizkigu oldartzen, zuzentasunaren aurka, giza oinarrizko eskubideen zapaltzearen alde lehen bezalatsu. Betikoak, betikoan eroso. Euren artean egun frankistarik ezagutzen ez dugun bezala, bihar ez dugu betikorik ezagutuko, eta emakumeekin batera lerrokatuta ikusiko ditugu bere iraganaz lotsaturik desfilatzen, bitartean egin minak gutxiengoarengan kabi egingo ez duenaren segurantzian. Izan ere, frogatua dute jada gutxiengo hori azkarra dela eta eskuzabala


Azkenak
Eguneraketa berriak daude