Armand Minard, euskeraz ikasten ari den Sorbonako irakasleari elkarrizketa
Parisko Sorbonnekoa
Armand Minard irakaslea. Lekeition euskeraz ikasten
Euskaldunak, euren berbeteaz ain itxi ta ain zabar agertzen direan ordu onetan, beste Europar jakintsu bat, Euskerearen ederrak bir loratu dau, eta baste gizon argi askoren antzera, dakizan izkuntza guztiak jakin arren, gure Euskera zaarrak bere maite-sareetan arrapau dau.
Parisko La Sorbenne irakastoki entzutetsuan, indologo azkarra dogu Mr. Armand Minard, irakasle jatorra aspaldiko urteetan. Gizon apal eta ikastuna, or dabil ibili, gure erriko kale, bide ta ondartzetan.
Egunero ikusi daroe batzuek, bidez-bide, Gerrikaetxebarria jauna. gaz etenbako autu luze ta sakonetan, batean gaztelaniaz, urrengoan frantses, eta orain, baita euskeraz be, geroago ta ugariago.
Errnderiko seme dan euskalari goren batek adierazi euskun:
–Aizu, or, Leekitio aldean, Pariseko indologo irakaslea daukazue. Laguntasuna nai luke, eta, nola ukatu?...
Eta andik lasterrera, abitau giñean Minard jaunaren billa.
Aren itzak jakingarriago diran ezkero, berbaldi bateko gorabeerak azalduko ditugu emen.
–Minard jauna, eta Frantzeko Eskual-herria, ezagutzen al dozu?
–Ez ba. Ez naiz iñoiz egon, an geldirik beintzak. Zearrean noala bakarrik ikusi dot.
–Eta emengo Euskalerria, noiztik ezagutzen dezu?
–Esango deutsut: orain amabi urte zapaldu neban lenengoz Lekeitio, Nire emaztea, lau seme-alabok eta neure burua etorri giñean orduan. Eeta baita arrezkero beste bost urtean be. Gearoan zazpi urteetan, orraitio, beste erri batzuetara joan izan gara gure udaldia ematen: Italiara, Austriara, Alemaniara, Frantziako boste alderdi batzuetara. Eta aurten... Parisen gengozala, etxera bertara eldu yakun zabalkundeko paper bat, eta Lekeition etxe barriak egin zituela, ain zuzen Kurlutxu ganean, Karrazpiora begira, adierzten euskuen; eta salgei egozala. Orduan berpiztu yakun erritxu polit ona barriro etorteko su-garra.
–Zer yatzu atsegin Euskalerrian?
–Itsasoa, ondartzak, mendiak, izadia, zugatzak, aroa... Eta erria ta erritarrak zetan esan be ez. Itsasoa maite dot igari egiten zale-zalea naizelako. Aro onean, islatik Labaganera bitartean dagoan lekua, igarian egiten dot, 500-600 besokada egiñaz, eguzkia dagoanean eta itsaso ona.
–Erritarrak atsegin yatzuzala esan deustazu.
–Bai, erritxu onetan gizaseme ta gizalabak begiko yataz benetan. Alako demokrazia jatorra susmetan dot nik emen. Ez dago batzuen eta besteen artean, alato diferentzi nabarmenik. Guztiak ikusten ditut alkarrekin berbetan eta artuemonetan. Eta umeak ugari, eta ondo zainduta. Eta gazteak, eta baita zaarrak be, jente alaiapozez beterik bizi den erria, erri zindoa zuen Lekeitio.
–Eta, zer ez yatzu atsegin?
-Oh...! Ez dakIt.
–Zerbait, orraitio?
–Gabaz, goizetik afaldu eta ikasi eta lo egitea guztetan yat. Or Parke inguruko altabozak, ordu orretan zarata lar egiten dabela edo... iñoiz goizaldeko ordu biak arte eta...
–Zeintzuk dituzu lanbideak eta ikasteak?
–Aspaldi, Pariseto La Sorbonne Lettres alderdian nago irakasle.
Aintziñeko indio izkuntza da nik irakasten dadana; zera, Sanskrit.
–Izkuntza mordoaren jabe izango zara, kontixu?
–Indoeuropear izkuntza geienak ezagutzen ditut.
–Zeintzuk eta zeinbat?
–Goiko bertetan erantzunik geratu da.
–Noiz asi zara euskeraz ikasten? Eta nun?
–Aurten eta emen, Lekeition, Urte batzuk leenago izan neban alako gogotxua, baiña oraingoan izan da benetako garra ta gogo betea.
–Euskereari buruz, zure eritxia agertuko al deustazu, Minar jauna? Zein izkuntzaren antza dau Euskereak?
–Ez, ez dauka besteren antzik; berezia da, apartekoa. Indoeuropear euskereak, kaukasotar orrein zerbaít usain izan arren, antzik ez dau. Beste zerbait da. Beste sendi edo suster bateko izkumtzak ikasi bearra susmauten dogu izkuntzalariok eta ni be, orregaitik asi naiz euskera ikasten, aparteko izkuntzea dalako.
Orduan, jakingarria ta interes aundikoa dugu euskerea?
Bai, jauna. Euskerea esagutzeko ta jakiteko bearrizana ta premiñea filologoak argi ta garbi ikusi dabe arako austriar Hugo Schuchardt argiak dudarik baga, agertu eban arreskeroz.
–Zer egin leiteke euskerearen algaldu ez daitean?
–Ard dago ori: eskolak, eskolak eta eskolak, euskera ikasteko ta irakasteko ta jasoteko.
–Eta len esandakoetaz ganera, Lekeitio zergaitik gustetan vatzu?
–Ganza bat esango deutsut: Kantabriku itsasalde osoan dan erririk politena dalako, nire eretxiz. Ez dakizu zein zoragarria dan, an, goizetan, gure etxeko balkoitik, udan, eguzkia urteten ikustea. Ez dakiit geiago zergaitik, baiña ementxe erosi dogu etxebizitzea Karrazpio ganean, Kurlutxu tontorrean. Eta urtero, Jaungoikoa lagun, onaxe etorteko asmoa dogula esatea naikoa dezu.
Eta frantses irakaslearen emazte onak –gu be, irakaslea da- laster arin geitu deust:
–Emen il ba naite, ementxe lor emotea nai neuke. geroago, euskaldun baserritar bat egon da aoa zabalik, Minard jaunak euskeraz irakurten jardon dauan bitartean.
-Kontxa! Ni euskaldona nok, jaiotzetik; baiña ezin yuat nik orrelan euskeraz irakurri.
Ikasbide ederra, erbesteko gixon jakitunena.
E ERKIAGA
11