Lapurdiko Artzamenditik itsasaldeko lautadari so

  • Lapurdiko megalitoak ez dira nabarmentzen sekulakoak izateagatik, mota sinplekoak baitira. Hala ere, kokatuta dauden muino erakargarrien testuinguruak xarma berezia ematen die. Zenbaitzutan gainera, megalito mota ia guztiak biltzen dituzten multzoak osatuz elkartuta agertzen dira, Artzamendi inguruko lepo eta mazeletan daudenak kasu. Bertan trikuharriak, harrespilak, zutarriak eta tumuluak topatuko ditugu, paisaje zoragarri batean bildurik, bai inguruko mendiek sorturik eta baita hain hurbil nabaritzen den itsasoaren agertzearengatik ere. Hainbat megalitoren kokapenak itsasalde horri begira eraiki zirenaren irudia sorrarazten digu, hain zuzen ere.

2002ko maiatzaren 26an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Artzamendi, Lapurdiko mendirik garaiena izanik ere, bisitatuena da, bere tontorreraino iristen den pistari esker. Urrunetik begiratuta, gainaldean telefono parabolek bereizturik, itxura leun eta errazekoa iduri du. Aitzitik, Artzamendik bi alde guztiz ezberdinak dauzka; mendebaldekoa, bortitza eta malkartsua, Laxiako errekara jausten den pendoitza eta ekialdekoa, haatik, Bidarrai eta Errobi haranen aldera luzatzen diren alaleku lasai eta leunen mazelena. Gure ibilbideak azken alaleku hauek helburu gisa izanen ditu, bertan dauden megalitoak Artzamendi, Lapurdiko mendirik garaiena izanik ere, bisitatuena da, bere tontorreraino iristen den pistari esker. Urrunetik begiratuta, gainaldean telefono parabolek bereizturik, itxura leun eta errazekoa iduri du. Aitzitik, Artzamendik bi alde guztiz ezberdinak dauzka; mendebaldekoa, bortitza eta malkartsua, Laxiako errekara jausten den pendoitza eta ekialdekoa, haatik, Bidarrai eta Errobi haranen aldera luzatzen diren alaleku lasai eta leunen mazelena. Gure ibilbideak azken alaleku hauek helburu gisa izanen ditu, bertan dauden megalitoak bisitatzeko xedez.

Hortarako, Itsasu herritik ongi seinalizatuta dagoen Laxia eta Artzamendirako bidea hartuko dugu. Errobi ibai ondotik joaki den bide hertsi honetatik eta amu turistiko gisa aurkezten zaigun Atekagaitza iragan ondoren, Laxia auzora iritsiko gara. Bertako jatetxe ugariak gibelean utzirik, bide estuak Laxiako errekaren paretik eramanen gaitu, xarmaz beteriko paisaje erakargarrian. Gorako bidean, Pedroenea paretik ezkerreko bidea hartuko dugu, beti Artzamendirako seinaleei jarraikiz, eta Sabukadoi (Col des Veaux) hegira arribatu aitzin, ezkerraldera desbideratuko gara, Mehatseko leporako azken patarra igoz. Guztira, Laxiatik Mehatseko leporaino 9 kilometro zeharkatuko ditugu.
MEHATSEKO LEPOKO NEKROPOLISA
Artzamendi eta Iguzkimendiren arteko lepoan antolatutako parkinean utziko dugu kotxea, hots, bidearen ezkerraldean. Eskuinaldean utziz gero, bertan dauden 13 oroitgarriren bat oharkabean zapaldu eta kaltetu dezakegu, gehienak lurraren galgaren parean baitaude.
Ikusgarriena, lepoaren erdian ganbarako iparreko harlauza zutarri baten gisan azaltzen duen trikuharria da. 1943ean Joxe Migel Barandiaranek hatzeman eta hegoaldean dagoen mendiaren izena hartuta, Iuzkadi bezala ezagutzera eman zuen. Egun aski funditua agertzen zaigu, pistak berak tumuluaren iparreko zatia pikatu diolarik. Trikuharriaren ganbara 3, 70 metro luze eta 1,70 metro zabalekoa da.
Honen inguruan eta lepo osoa nekropolisa bilakatuz, beste 12 hilobi txiki daude, ia lurrean nabarmentzen ez direnak. Hilobi gehienak industu dira, baina lepora iristen den jendetzak kalte egin ez diezaien, berriro lurrez estali dira. Banan-bana bereizteko, argitaratzen dugun planoa lagungarri izan dakizueke.
Bestalde, lepoaren hegoaldean, Iguzkimendiren ipar mazelan kokatuta, lau harrespil ikus ditzakezue maldaren hastapenean.
Lepotik iparrekialderantz ateratzen den pistatik 250 metro oinez ibili ondoren Mehatseko bizkarreko zutarriraino iritsiko gara. Lurrrean etzanik den 4,20 metroko harribakarrak 4 tona inguruko pisua dauka. Honen gainean, ehun metro ingurura iparmendebalderantz, Mehatseko bizkarreko harrespil ederra kokatzen da, megalitotegi honetako monumenturik ikusgarriena dena. Hamaika harrik osatzen duten 5,50 metro diametroko zirkuluaren erdia 81. mugarriaren kokapena ere bada, gizakiaren astakeriaren lekuko. Antzinako espiritu bateratzailearen eta gaur egungo zatiketaren arteko borrokan, paisajearen logika garaile ilki da. Harrespila inguratzen duen panorama zoragarriaz gozatzen, nork pentsa lezake bi herri ezberdinez mintzo garela? Harrespil ederraren alboan beste bost harrespil txiki agertzen dira ere.


ARTZAMENDIKO BESTE MEGALITO EZEZAGUNAK
Orain arte aipatutako megalitoak nahiko ezagunak dira mendi literaturan eta ohiko mapetan. Baina Artzamendin badira arkeologiari buruzko liburu espezializatuetan soilik agertzen diren beste megalitoak, bisita merezi dutenak.

Mehatseko bizkarreko harrespilen gaineko aldetik iragaten den pista zeharkatu eta mendiaren ekialdeko mazelatik doan bidexidorretik ipar-ekialderako norabidea harturik, sobera urrun ageri ez zaigun muinorat buruz abiatuko gara.
Artzamendiren hegomendebaldeko zatia den Mendittipia eta Zelaiako bizkarra izeneko muinoaren arteko lepora arribatuz, lehenbizi Zelaiako bizkarreko trikuharriaren aurriak topatuko ditugu. Zelaiako bizkarraren gainaldean gelditzen dira bi harrespil, haietako bat tumularra eta lurrean etzanda dagoen zutarri txikia. Lepotik 100 metro Artzamendi aldera, hots, mendebalderantz, Mendittipiko bizkarra izeneko harrespila dago. Harrespilak eta trikuharria Joxe Migel Barandiaranek aurkitu zituen 1943.eko txango hartan.
Zelaiako lepotik Artzamendiko ekialdeko mazela osoa zeharkatzera abiatuko gara, Zelai Berde izeneko alalekura iristeko asmoz.
Lepotik hasten den bidezidor garbi batek hurbil dauden borda eta harresi batera eramaki gaitu. Bideari jarraiki ipar-ekialderantz eta harrizko kaosa gainetik iragan ondoren, Artzamendiko tontorretik ekialdera jausten den bizkarrari bira emanen diogu eta Aneko lepo zabalaren gainean agertuko gara. Lepora jautsi ordez, Artzamendiren iparrekialdeko mazela zeharkatzen segituko dugu. Altuera galdu gabe, 657. kota aldera hurranduko gara, Arluxetako harrespilak kokatzen diren tokira, hain zuzen ere.
Barandiaranek aurkituta 1938an, Arluxetako taldean 3 harrespil biltzen dira. Egoera hoberenean kontserbatzen ez badira ere, kokatzen diren tokian eta menperatzen duten ikusmiragatik bisita merezi dute. Inguruko mendiak (Ursuia, Baigura, Arrokagarai...) begiztatzeaz gain, itsasoan bururatzen den Lapurdiko lautadaren behatoki bikainean gaude, gure azpian Atekagaitza eta Errobiren ur emariak igarri ditzakegularik.
2000. urtean ohartu ginen bigarren harrespilaren harri antropomorfiko batek grabatu laukizuzena bazeukala, 5 x 7 zentimetroko neurrikoa. Ikerketa arkeologikoak argitu beharko luke grabatu gizakiaren lana eta harrespilaren garaikidea den.
Artzamendiko megalitoen bisita biribiltzeko, Arluxetatik Aneko lepoko mendebaldeko isuraldean kokatzen diren artzain bordetara abiatuko gara, bertatik Zelai Berdera igotzeko jarraian.
Zelai Berdea Aneko Lepotik iparraldean agertzen den alaleku zabala da, Errobiko bailara menperatzen duena. Bertan, 1999. urtean, Hilarriak taldeak 13 metro diametroko harrespil eskerga aurkitu zuen. Dena den, hemen ere indusketa arkeologikoa beharrezkoa jotzen dugu eraikuntza honen zinezko izaera argitzeko.
Zelai Berdeko goiko aldean beste harrespil txiki bat aurkitzen da, baina inguru honetako megalitorik nabarmena, Zelai Berdearen hegoaldeko lautadan kokatzen den trikuharria da. Bere ondotik pasatzen den bidetik Aneko lepora itzuliko gara eta hortik, Mehatseko lepotik etorri garen bidezidorretik, Artzamendiko ekialdeko mazela zeharkatu eta Zelaiako lepoa iragan ondoren, aparkalekura iritsiko gara
Iratzeak, saiak eta kotxe ilarak
Laxiako erreka inguruko parajea zinez ederra eta xarmaz beterik dago, baina udan eta opor garaietan turistak elemeniaka etortzen dira Sabukadoi inguruko bentetan bapo jartzeko asmoz eta hargatik garai haietan bide xume hau mendiaren lasaitasunaz gozatzera doan hankabikoak saihestu beharko luke. Ez da txantxa, aise pasa baitezakezue ordubete igoerako 9 kilometroetan sortzen diren kotxe ilara mantso eta luzeetan.

Udak daukan bigarren alde ezkorra iratzea da. Garai honetan ira bere gorenean dago eta aiseki estaltzen ditu altuera gutxiko mendialdeko megalito hauek. Beraz, garairik aproposena negua edo udaberria izango dira doikebe.
Bestalde, megalitoez gain, goiko zelai zabaletan edo haitz malkartsuen artean sai multzo itzela ikus dezakezue, bertakoa Lapurdiko saien koloniarik garrantzitsuena baita. Aunitzetan harrigarria da hegazti erraldoi hauek tarrapataka eta saia piloa basatia sortuz abere baten gorpua jaten ari direlarik ikustea.
Bukatzeko, jateko lekua aurkitzeko ez duzue arazorik izanen, bai Laxia eta bai muga egiten duten goiko lepoen inguru guztia otorduak pronto eskaintzeko prest diren jatetxe, benta eta ostatuez beteta baitaude.


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude