LANGABEAK ETA KALERATUAK ZIGORTUKO DITU ERREFORMAK


2002ko maiatzaren 26an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Milaka lagun hartzen ditu bete-betean Espainiako Gobernuak landu duen langabeziaren erreformak, baina, nolanahi ere, hiru giza talde hauek bereziki: diruren bat jasotzen duten langabeak, epaiz bidegabeko kaleratzea aitortu dieten kaleratuak eta Andaluziako nahiz Extremadurako laborantzako sailetan jornalean lan egiten dutenak, zeini, pixkanaka-pixkanaka, PER izeneko saria kentzea aurreikusten baita. Espainia guztian daude langabeak eta kaleratuak, hots, lehen bi giza taldeetako kideak; laborantzan jornalean dihardutenak, ordea, Andaluzian eta Extremaduran bakarrik ageri dira. Sindikatuek hiru giza talde horiei dagozkien neurriak arbuiatu dituzte gehien: kolektibo horien eskubideen murriztea ikusten dute erreformaren letran. Eta, funtsean, arrazoi horrexegatik deitu dute grebara Espainiako CCOO eta UGT sindikatuek. Sindikatu abertzaleak, bestalde, greba orokorra bultzatzeko prest agertu dira, baina betiere gehiengo sindikal abertzalea baldin bada Euskal Herrian, mobilizazio sendo eta orokor horren antolatzaile.

Espainiako Gobernuak "Langabeziako laguntzak aldatzeko neurriak eta Enpleguko Oinarrizko Legea" izeneko dokumentuaren barruan aurkeztu zituen sindikatuek arbuiatutako neurri horiek, eta, Gobernuak dioenez, lanpostu bila saiatzeko akuilu izateko balio dezakete. Testua bere horretan indarrean jarriz gero, ordea, langabeek baldintza zorrotzagoak izango dituzte diru saria kobratzeko; enpresek, aldiz, gutxiago ordainduko dute kaleratzeagatik. Sindikatuek sei neurri hauek baztertzen dituzte, bereziki: tramitazioko soldaten eta kaleratuentzako laguntzen deuseztatzea, laguntza emateko langabetuari eskatuko zaizkion kondizioak, laguntza kentzeko kontuan hartuko zaizkionak, PER sistemaren desagertze pixkanakakoa eta sistema kontributibo berria.

LAGUNTZA JASOTZEN SEGITZEKO BALDINTZAK.

Espainiako Gobernuak prestatu duen erreforman, aldatuta ageri dira langabeek laguntza jasotzeko bete beharreko baldintzak. Egungo egunean, langabeak erabakitzen du "enplegu eskaintza egokia" zer den. Testuaren arabera, enpleguko zerbitzu publikoek deliberatuko lukete alderdi hori, aurrerantzean. Bestela esanda, Espainiako Gobernuak berriro definitu du kontzeptu hori. Orain arte ez bezala, ohiko lanbidearekin ikuskizun duten eskaintzak ez ezik, egokiak izango dira, halaber, beste edozein ogibiderekin zerikusia dutenak, baldin langilearen formazioa eta gaitasun fisikoak bat badatoz eskakizunekin. Horrez gainera, langileak hartu egin beharko du lanpostua, nahiz eta jardun osokoa edo partzialekoa izan, kontratu mugagabekoa edo aldi batekoa eta langabe sariz beherako soldatakoa izan edo bizitokitik 50 km inguruko eremukoa izan (azken kasu honetan, gehienez hiru orduko desplazamendua eskatzen duena eta soldataren %20ko gastuan sartzen dena izan beharko du lanpostuak).
Hiru hilabeteko laguntza galduko luke langabeak "egokitzat" jotako eskaintzen lehen ukoaren ondorioz; sei hilabetekoa galduko luke bigarren ukoaren ondorioz; eta laguntza bera, hirugarrenaren ondorioz. Berez, langabeziako laguntzaren bat jasotzen duten 900.000 langaberi aplikatuko litzaizkieke neurri horiek, eta, hortaz, enpleguko zerbitzuek eskainitako ia edozer hartu beharko lukete, nahitaez. Administrazioak berak aitortzen duenez, oso enplegu eskaintza gutxi jasotzen omen du INEM erakundeak (%15 bakarrik), eta soldata eta baldintza kaskarrekoak izaten omen dira, gainera, zeren enpresek beste bide batzuk baliatzen omen dituzte langile berriak kontratatzeko.

TRAMITAZIOKO SOLDATEN DEUSEZTATZEA.

Behin enpresak kaleratuta, kontratuaren deuseztatzea bidegabea ote den jakiteko auzitegira jotzen duen langileak pairatuko du neurri hori, batik bat. Enpresaburuak aspaldian ari dira eskatzen tramitazioko soldatak kentzeko, epaia iritsi arte soldatak pagatzen jarduteak kostu handia suposatzen diela argudiatuz (gaur egun, hiruzpalau hilabeteren buruan ematen dute epaia). Egungo egunean, enpresak 60 egun pagatu behar izaten dizkio langileari, nahitaez. Epaia atzeratzen bada, estatuak ordaintzen du gainerako aldia, estatuak hartzen du bere gain epaileen jardunaren atzerapena.
Tramitazio garaiko ordainaldi horiek kenduz gero, dirua aurreztuko lukete, hala enpresek, nola administrazioak. Sindikatuen kalkuluen arabera, 480,81 milioi euroko gastua izan zuen alde horietako bakoitzak, 2001. urtean. Eta, zenbat lagunek pairatuko lukete neurri hori? Espainia osoari gagozkiola, batez beste 100.000 eta 200.000 lagun bitarteko giza taldeari erasan dio, azken bost urteetan, kaleratze bidegabeen gorabeherak. Gobernuaren erreformak aurreikusten duenez, kaleratu egunaren biharamunean hasiko lirateke langabe saria kobratzen hamabi hilabeteko kotizazioa froga dezaketen langileak (kotizazio epe laburragoa izanez gero, ez dago saria jasotzeko eskubiderik), eta horixe izango litzateke, nolabait, tramitazioko soldaten konpentsazioa.
PER SISTEMAREN DESAGERTZE PIXKANAKAKOA. Espainiako Gobernuaren erreforman, PER sistema edo Andaluziako eta Extremadurako nekazaritzako erregimen berezia pixkanaka desagertzea ere aurreikusten da. Horrela, oraingo erreforma indarrean jarriz gero, aurreko hiru urteetan onuradun izandako jornalariak bakarrik babestuko lituzke erregimen bereziak. Hau da, sistemaz kanpo geratuko lirateke, bai zigortuak, bai jornalari berriak, eta, jakina, hortik aurrera eginez gero PER sistema pixkanaka desagertuko litzateke. Sistema horretan, 230.000 onuradun daude gaur egun; urtearen buruan 35 gizalur egiaztatu ahal izan dituztenak, hain zuzen, eta sei hilabeteko laguntza jasotzen dute. Ondoz ondo, 4.724 euro eta 2.363 euro gordin daude izendaturik, 60 urtez gorakoentzat eta 52 urtez beherakoentzat.
Betiere Espainiako Gobernuaren oraingo erreformaren arabera, bada, PER sistema desagertu egingo litzateke pixkanaka. Alabaina, beste sistema kontributibo bat sortuko luke aldi berean, eta sistema horrek hartuko lituzke, denbora jakin batean, hala Andaluziako eta Extremadurako PER sistemaz kanpoko laborantzako langile behin-behinekoak, nola Espainiako Estatuko beste jornalari guztiak (200.000 lagun). Langile horiek langabeziaren partea kotizatzen hasiko lirateke, eta langabe-saria jasotzeko eskubidea izango lukete, aurreko sei urteetan urtebeteko kuota osatuz gero. Sindikatuen iritziz, oso zaila da baldintza horiek betetzera iristea.

LANGABEZIKO SUBSIDIO HOBEA eskakizun.

Langabeentzako prestazio sozialei dagokienez, sindikatuek behin eta berriro eskatu dute, lehengoan mantentzeko ez ezik, hobetuz joateko, baina, dena dela, orain arte ez dute ezer askorik egin eskabide horren alde. Kapitulu honetan sartzen dira, besteak beste, 52 urtez gorako milaka eta milaka langabe, zeinek, gutxienez 15 urtez kotizatu ondoren, langabeziako laguntza kobratzeko eskubidea baitute. Laguntza horren arrazoia? Adin horretan beste lanpostu bat eskuratzea ia ezinezkoa izatea. Enpresa publikoetan, herri guztiaren diruari esker, aurretiko erretiroa ematen diete langileei, bai adin horretan, bai gazteago direla ere, eta, gainera, soldata osoa ordaintzen diete, harik eta erretiratzeko adinera iritsi arte. Enpresa pribatuetako langileek, ordea, adin horretan langabe bihurtzen badira eta, betiere, gutxienez 15 urtez kotizatu badute, langabeziako laguntza horretxen eskubidea bakarrik dute.
Eta, zenbatekoa izaten da langabe sari hori? Herritar gehienok ez dakigu horren berri. Egoera horretara iritsi diren milaka lagunek bakarrik dakite kontu hori. Bada, oraingoz, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) baino apalagoa da 52 urtez gorakoentzako laguntza. Horrela, 442,40 eurokoa izango da hileko 2002ko LGS. 52 urtez gorakoentzako langabe saria, aldiz, 331,65 eurokoa; ez gehiago, ez gutxiago. Zer egin dezake guraso batek laguntza horrekin? Ezkongaiek ere zer egin dezakete hain laguntza kaskarrarekin? Sindikatuek ondo aprobetxatu beharko lituzkete oraingo egoera eta negoziazioak, baita iragarri greba orokorra ere, egungo prestazio sozialak mantentzeko ez ezik, hobekuntza nabarmenak lortzeko

Kaleratzea merkatu nahi dute eta langabeen lepotik aurreztu
Oraingo erreformaren bidez, zeinen alderdi nagusiak jaso baititugu jada hona arteko lerroetan, Espainiako Gobernuak, enpresaburuen eskabideei jarraiki, kaleratzea merkatu nahi du, eta, aldi berean, langabeen lepotik aurreztu, etengabe babes soziala kenduz. Esan dezagun, bestalde, Europako babes sozial apalena dela gurea, izatez. Erreforma berriaren jomuga ez da langabeen babes soziala hobetzea, okertzea baizik.

Oraingo erreformak enpresaburuak asebeteko ditu, zeren kaleratze bidegabeen kasuko "tramitazioko soldatak" kenduta, merkeagoa izango da kaleratzea. Hau da, enpresaburuek gutxiago pagatu beharko dute kaleratzeagatik eta orain baino are aiseago kaleratzeko modua izango dute. Erreformak, gainera, itxuragabetu egiten ditu kaleratzeagatiko kalte-ordain laboralak: langilearen irabaziei metatuta geratzen dira, langabe saria eskuratzeko bidea are gehiago murrizteko.
Langabeentzako prestazio sozialak ondo apalak dira orain ere, baina gutxi horren kontura aurreztu nahi du estatuak, hala ere. Alde horretatik, gogoan izatekoa da INEM erakundeak superabita daukala, gaur egun. Esate baterako, 3.000 milioi euroko superabita zeukan 2001eko urtarrila eta azaroa bitartean. Espainiako Gobernuak beste partida batzuetara nahi bezala aldatzen duen dirutza itzela, bien bitartean babes sozialeko zulo nabarmenak estali gabe utzita.
Europako babes sozialak alderatuz gero, Espainiako Gobernuarena da apalenetakoa. Oro har, laburragoak dira prestazio aldiak, eta prestazioak berak eskasagoak. Horrez gainera, ez datoz batere bat lan merkatuko baldintzak eta prestazioak lortzeko eskatzen direnak. Horregatik, sindikatuek uste dute, behin behar eta, erreformak oraingoan ere lanik gabe dauden pertsonak erasotzen dituela (1.649.046 lagun martxoan), horrek dakartzan ondorio guztiekin


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude