Termometroa


2002ko maiatzaren 19an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

EGOERA NAHASPILATSUA

EUDEL-EK azkenean gauzatu zuen idazkian funtsezko zeregina izan zuten Ibarretxe lehendakariak eta Patxi Lopez PSE-EEko buruzagiak. Baina, Ajuria Eneko otsailaren 22ko bileran moduan, interpretazioen dantza berehalakoan hasi da: idazkiak ‘pluralitateari’ buruz egindako aipamena eta PPk eta PSOEk Alderdi Politikoen Legea bultzatzea nola ezkon daitezke? PPk, halaber, ezezkoa eman dio PSE-EEk eta hirukoak Arkauten sinatutakoari. Horrez gain, Ibarretxe lehendakariak berriz ekingo dio alderdi guztiekiko -Batasuna ezik- elkarrizketa errondari, kontraesan bat gainditu barik: nola den posible desblokeorik bilatzea ‘etengabe hitz eginez» eta «goizaldera arte behar izanez gero» arazoaren alde garrantzitsu bat alboratuz.


AZNARREN KEINUA

2002-KO Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateak, datozen hilabeteetan Jose Maria Aznarrek erabiliko duen moldea erakusten du. Eragin praktikoduna baino eremu sinbolikoan egindako keinu gogorra izan da, eta hala interpretatu dute euskal politikako eragile gehienek, botere agerpen gisa. Gaur egun dauden bideetatik ateratzeko edozelako asmorik erakutsi dezakeen edonori utzitako ohar itxura izan du.


BATASUNA ATXILOKETA GEHIAGOREN ZAIN

BERE egitura politikoaren beste eraso baten zain dago Batasuna. ETAren eremu ekonomikoarekin lotuz duela bi aste atxilotutako Batasuneko kideez gain, atxiloketa gehiago espero zituen Batasunak -30etik gora- horien artean egungo buruzagitzan ardura kargu garrantzitsuak dituzten batzuk eta agian parlamentarioren batzuk. Oraindik ere, Baltasar Garzonek agindua noiz emango duen zain daude. Garzonek erronka garrantzitsuak omen ditu Europan uztailera begira eta horiei heldu aurretik Batasunaren bere azken operazio hau ondo borobildu nahiko luke.


GARAIPENAREN ITZALAK

Iazko maiatzaren 13ko EAEko hauteskundeetako emaitzek mapa politikoa astoratu zuten denbora batez. Emaitza haiek han dira, betirako, baina hilabeteetan aurrera egin ahala, egoera ezer gutxi aldatu dela da esanguratsuena. Areago, aurrera begira ere, laino beltzek ekaitza iragartzen dute. Bakegintzan oinarritu zuten mezua irabazleek, eta urtebetera, itzalak argiak baino ugariagoak dira. Erasoan oinarritu zuen Madrilek kanpaina -PPk eta PSOEk-, eta eraso doinutan darraite udal hauteskundeei begira. Eta porrot mingotsa ezagutu zuen EHren oinordekoak, Batasunak, bere urteurrena ospatzeko aukerarik ere ez du izango akaso.


KONTSULTA GERTUAGO

EUSKAL Herriko biztanleei datozen urteetan aurkez dakiekeen kontsulta bere lekua hartzen ari da apurka euskal politikagintzan. Ezker abertzaletik behin baino gehiagotan atera da autodeterminazioaren inguruan egin beharreko kontsulta hori; EAJk eta EAk 2001eko hauteskundeetan aipatu zuten eta Ibarretxe lehendakariak aipamen ugari egin dizkio harrezkero. ELAk burujabetzaren inguruan oraintsu egindako proposamen zehatzean bi kontsulta motaren aipamen zehatza egiten du eta galdetu beharrekoei ere modu argian heltzen die. Garai bateko etorkizun urrutiko gauza baino, epe labur edo ertainean gertatzeko moduko gertakizuna izan daiteke kontsultarena.


ARALARREK EKAINEAN EGINGO DU BERE I. KONGRESUA

ARALAR alderdiak ekainaren 22 eta 23an egingo du bere kongresu eratzailea. Bertan, hiru ponentzia jorratuko dira: barne antolaketa, ideologia, eta ildo politikoa. Aralar 2000.ean sortu zen EH bideratzen ari zen Batasuna prozesuaren barruan eta 2001eko irailean alderdi gisa eratu zen.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude