Joseba Balerdik «Jakin»en honakoa idatzi zuen:
« (...) Ondo dago Gasteizko Artium hau zabaltzea, baina gero jendea bertara hurbiltzen ez bada? (...) Zaila da oso artearen gestioa, are zailagoa arte garaikidearen kasuan, eta oraindik askoz ere zailagoa arte garaikidea, a priori horretan interes gehiegirik ez duen gizartearekin uztartu behar denean gestio horren emaitza nagusia lortzeko. Azken Aste Santura begiratzea besterik ez dago: Baztan aldea jendez gainezka, nahiz eta museo handirik ez izan bertan; Bilbon, berriz, hotelak aurreko urteetan baino beteagoak -eguraldia ere hobea izan zen- baina Guggenheim museoak askoz ere bisitari gutxiago (...). Guggenheimen bilduma iraunkorra gutxi gorabehera lehengoa da (...) eta ezinezkoa da aldi baterako erakusketa espektakularrak egunero antolatzea. (...) Bilboko Guggenheim Museoari nekeza gertatzen ari zaio bisitariei nolabaiteko interes berezia sortuko dien zerbait topatu eta prestatzea (...). Eta Guggenheimi hori gertatzen bazaio, zer ez ote zaio gertatuko Artiumi? Nahiago nuke erabat erratua egotea, baina orain arte Gasteizkoek iragarri dituzten aldi baterako erakusketak ez dira etxafuegoak botatzeko modukoak, eta bilduma iraunkorra azken hamarkadetan Arabako Foru Aldundiak osatu duena da. Baliotsua, dudarik gabe, baina izango al da nahikoa Artium bezalako proiektu bati eutsi ahal izateko? (...)».
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!