EUSKARAREN ORDENA ANTIINFORMATIBOARI AURRE


2002ko maiatzaren 19an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Arazo franko ezagutzea egokitu zaio euskarari, baina horiez guztiez gainera, Europako hizkuntza bizi zaharrenak ba omen du arazo intralinguistiko komunikatibo garrantzitsu bat. Eta horixe mahaigaineratzera datorkigu Jesus Rubio, irtenbide eta guzti, "Euskararen Garabideak" liburuan, ea eztabaida pizten den, eta Euskaltzaindiak, filologoek edo beste profesionalek ahaleginik egiten duten eragozpen hori behintzat euskararen gainetik kentzeko.

Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultateko irakasle honek argudiatzen duenaren arabera, lanabes prepositiboez baliatzen den joskera eraginkorragoa da, orokorrean, euskaraz nagusiki erabiltzen den hizkera pospositiboa baino, eta hori, esango duzuna aurretik aurkezten duzulako, eta orduan besteak badakielako zeri buruz hitz egingo duzun. Nagusiki tresna pospositiboez baliatzea, ordea, arazo bat da ikuspuntu komunikatibo batetik, konponbidean jarri beharko litzatekeen arazoa. Baina horrez gain, euskal gizartean arazo konparatibo bat ere ba ei dugu, gaztelania eta frantsesa bezalako hizkuntza oso ondo garatuak dauzkagulako gure esku.
Honaino, Jesus Rubiok azaltzen duen problema larriaren laburpena. Gaitz erdi, irtenbidea ere badu, antza. "Nire ustez, soluzioa, euskarari baliabide prepositiboak ematea da. Baizik eta, zeren eta, salbu-eta… euskararen barruan dauden lanabes prepositiboak dira, eta eraginkorragoak, ikuspuntu komunikatibo batetik". Haatik, horiez gain, gu bezalako euskaldun xehe batentzat nahikoa txundigarri diren beste irtenbide batzuk ere eskaintzen ditu: ingelesezko "in" eta "on" preposizioak erabiltzea, kasu, edota "ordez (-eta)", "buruz (-eta)", "bitartean (-eta)" preposizio moduan erabiltzea, besteak beste.
Hona hemen liburuan agertzen duen adibideetako bat: "Irakaslea ikasgelan egongo da bitartean-eta klaseko delegatua edo azpidelegatua aukeratzeko bozketa garatzen den".

ARAZOA PARTEKATZEKO BEHARRA.

"Euskararen Garabideak" idazteko beharra doktore tesia idaztean sortu zitzaion. Honoko izenburua du 1997an aurkeztu zuen tesi horrek: "Industri Ekonomia. Lehia endogenoaren eredugintzan barrena: denbora, kapital humano eta kooperatibak / Negoziazio Teoria. Denborarekin aldatzen ahal den kanpo-aukera in Rubinsteinen eskaintza alternatiboen negoziazio-jokoa".
Gauza da, tesia euskaraz egiten, bereak eta bost pasa behar izan zituela. "Idazten nituen kapituluak, baina berrirakurtzean ez nintzen gustura gelditzen. Beste era batera idatzi, eta oraindik ere: ez da oso ondo ulertzen! Oso lan neketsua egin eta gero, sekula ez nintzen erabat konforme". Eta hori gutxi balitz, tesiaren epaimahaian ingelesez bakarrik zekien bat zegoenez, ingelesezko laburpen zabal bat prestatu behar izan zuen harentzat. Baina huraxe prestatzerakoan konturatu zen definizioak, eta tesian zituen bestelako xehetasunak, euskaraz hainbeste buruhauste eman zizkioten haiexek, ingelesez oso erraz ateratzen zitzaizkiola. Eta honoko ondoriora iritsi zen: gauza guztiak esan daitezke euskaraz, baina batzutan ez dauzka ingelesak eskaintzen dituen baliabide landuak.
Eta oharmen hura partekatu beharra sentitu zuenez, bost urte eramango zizkion "Euskararen Garabideak" prestatzeari ekin zion: "Liburuaren aurrebertsioak aspalditik izan ditut, baina publikatzea zaila izan da: esate baterako, EHUko argitalpen zentroan ezetza eman zidaten. Azkenean, Joxerra Garziari eta Alberdaniari esker, nire lanak argia ikusi du eta pozik nago horregatik".

BALIZKO DESADOSTASUNA.

Beharbada jende asko bat etorriko da Jesus Rubiok mahaigaineratzen duen arazoarekin, baina baliteke ere eskaintzen dituen irtenbideekin hain ados ez egotea. Jakitun da horretaz, baina zer egin? Arazoaren aurrean gauza bi egin daitezkeela dio: gauzak dauden bezala uztea, baina orduan euskararen zeregin soziala apala izango omen da, edota hizkuntza esparru guztietan era normalizatu batean erabilia izatea nahi baldin bada, ezinbestean eta lehenbailehen berak proposatzen duen norabidetik abiatu beharra dago.
Beste hizkuntzetan ere prozesu bera gertatu omen da. "Adibidez, gaztelaniak gaur egun dituen preposizio asko, lehengo latinean posposizioak ziren", dio Jesus Rubiok. Munduko hizkuntza guztietan gertatu diren eboluzioetan eman bide da hori, eta ez alferrik, horren atzean logika komunikatibo orokor bat omen dagoelako baizik, gauzak era komunikatiboagoan emateko gogoa; jadanik Axularrek, eta gerora Aita Villasantek, azaldutako gogoa."Lan hau egiterakoan, oinarrizko erreferentzia gisa izan dut Villasante. Berak iradoki egin zituen bideak. Ni aurrerago joan naiz", adierazi du Rubiok.
Bere teoriaren inguruko komentario esanguratsu batzuk jasoak ditu jadanik Jesus Rubiok. Badirudi, beraz, kezka, egon, badagoela. Arazo hau euskalgintzak duen arazorik garrantzitsuena da, bere ustean, eta oso serio eta era sistematiko batean hartu beharra dago. "Azter dezagun, eztabaidatu, eta irits gaitezen ondorio batzuetara, jakinez ondorio horiekin doala euskararen zeregin soziala. Oso inportantea izango litzateke Euskaltzaindiak honen gainean duen ikuspegia azaltzea»


Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude