NEGURIKOEK BOTEREA GALTZEA EKARRI DU LISKARRAK


2002ko maiatzaren 05ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Banco Bilbao (BB) eta Banco Vizcaya (BV) bankuak, ehun urtetik gorako historia izan eta gero, BBV bankuan elkartu ziren lehenik, eta Argentariarekin azkenik, BBVA bankuan bat eginda. Neguriko oligarkia finantzarioko familien arteko borroka fratizidak, ordea, beren bankuaren gaineko kontrola eta orain arte zeuzkaten pribilegioak kolpe batez suntsitzea lortu du. Neguriko oligarkiako familia haiek (Ybarra, Churruca, Zubiria, Ampuero, Lezama Leguizamon, Muguruza, Aresti, Liperheide, Vilariño, Icaza Zabalburu, Aguirre Alonso, Collar, Urrutia eta abar), asko eta asko BB edo BV bankuak betidanik kontrolatu izan zituzten guraso eta aiton-amonen ondorengoak, eta gero BBV eta azkenik BBVA kontrolatu zutenak, barne borroka askotako protagonista izan dira, halako punturaino non gaur egun ia erabat galdu baitituzte kontrola eta pribilegioak betidanik haiena izan zen bankuaren gainean: Neguriko oligarkia finantzarioaren bankua edo bankuak. BBVA, gaur egun, Ratoren eta Aznarren adiskideek eta BB, BV edo BBV izandakoen sustraiekin batere zerikusirik ez duten enpresaburuen talde batek kontrolatzen dute.

BBVAk paradisu fiskaletan zeuzkan kontu sekretuen eskandalua plazaratu eta gero, Neguriko familia horietako gehienek utzi egin diote administrazioko kontseiluko kide izateari. Eta, hain zuzen ere, eskandalu hori iritzi publikora azaldu bada, Neguriko BBko eta BVko familien arteko gatazka fratizida horrengatik izan da, lehenbizikoz BBVn bat egin zutenetik datorren zauria baita, inoiz ondo osatua gelditu ez zena. Ybarrak, Uriartek, Gonzálezek eta Espainiako Bankuak beren artean zeukaten isiltasunezko ituna beretakoren batek hautsi zuen, Neguriko horietakoren batek. Ondoren, Neguritik lehen filtrazioa gertatu eta gero, beste batzuk atera ziren botere politiko eta ekonomikoaren orbitatik, Espainiako Bankutik bertatik eta Francisco González BBVAko egungo presidente bakarraren ingurunetik bertatik. Eta, orain, eskandalu hori dela medio, Audientzia Nazionalean desfilatu beharko dute, Garzón epailearen aurrean, Neguriko familia handi horietako askok. Ustez bidegabeki beretzeaz, iruzur egiteaz eta dokumentuak faltsutzeaz akusa ditzakete, bai eta ustezko delitu fiskalaz ere.
Ez hori bakarrik. Gainera, beren bankuaren gaineko kontrola eta pribilegioak galduko dituzte, BBVAko administrazioko kontseiluko kide izateari uzten ari baitzaie. Aski da aditzera ematea, azken hamar urte hauetan, dieta eta soldata hutsean, bankuko eta haren enpresetakoren bateko kontseilari izateagatik, litekeena dela Neguriko kontseilari bakoitzak sei milioi euro inguru kobratu izana. Luxuzko pentsio planez eta bestelako prebendez gozatzeaz gain! Eta hori hilean behin bankuko eta haren enpresa partizipatuetako bakoitzeko administrazioko kontseilura joate hutsagatik.


643.000 EUROTIK GORA BAKOITZAK.

BBVAk paradisu fiskaletan zeuzkan kontu sekretuak ezagutzera emandakoan sortu den eskandaluak jakiteko bidea eman du, besteak beste, zenbatekoak ziren BBVko nahiz BBVAko kontseilarien ordainsari galantak eta haien pentsio fondoetara eta aseguruetara esleitutako dirutzak, bai eta zenbatekoak ziren ere lehengo BBVko kontseilarien pentsio-fondoak, Jersey uharteko paradisu fiskalaren bitartez kontu sekretu batean ezarriak. Orain arte bankua kontrolatzen zutenen pribilegioen parte bat dira. Dieta eta soldata moduan, 643.000 eurotik gora kobratu zituen 2001. urtean BBVAko 32 kontseilarietako bakoitzak. Haien lana: bankuko administrazioko kontseilura joatea hilean behin, edo, orobat dena, urtean hamabitan. Gainera, urte horretan bertan, BBVAk beste 8,73 milioi euro esleitu zituen kontseilari horien berorien pentsio fondo eta aseguruetarako. Hori da, behintzat, orain bat egindako bi banku horien memorietatik ondorioztatzen dena.

1998an, Argentariako 13 kontseilariek, dieta eta soldata moduan, 2,86 milioi euroko ordainsari globala jasotzen zuen; hortaz, kontseilari bakoitzaren urteko batez besteko ordainsaria 220.271 eurokoa zen. Haien pentsio fondo eta aseguruetarako, beste 1,32 milioi euro esleitu zituzten. BBVko 20 kontseilariek, 1998. urte horretan berean, soldaten eta estatutuetako atentzioen kontzeptuan, 9,87 milioi euro jaso zituzten guztira. Hortaz, kontseilari bakoitzaren batez besteko ordainsaria 493.431 eurokoa izan zen. Haien pentsio fondo eta aseguruetarako, beste 9,18 milioi euro esleitu zituzten.
1999. urtean, Argentariako 13 kontseilariek 3,50 milioi euro jaso zituzten guztira. Hortaz, urteko ordainsari batez bestekoa 270.455 eurokoa izan zen. Haien pentsio fondo eta aseguruetarako, beste 2 milioi euro esleitu zituzten. BBVko 20 kontseilariek 10,12 milioi euroko ordainsari globala jaso zuten. Hortaz, urteko ordainsari batez bestekoa 505.451 eurokoa izan zen. Haien pentsio fondo eta aseguruetarako, beste 11,92 milioi euro esleitu zituzten.
2000. urtean, BBVAko 33 kontseilariek, dieta eta soldata moduan, 15,47 milioi euro jaso zituzten guztira. Hortaz, kontseilari bakoitzaren urteko ordainsari batez bestekoa 468.789 eurokoa izan zen. Haien pentsio fondo eta aseguruetarako, beste 19,20 milioi euro esleitu zituzten.
Azkenik, 2001. urtean, BBVAko 32 kontseilariek 20,66 milioi euroko ordainsaria jaso zuten orotara. Hortaz, kontseilari bakoitzaren urteko ordainsari batez bestekoa 643.083 eurokoa izan zen. Pentsio fondo eta aseguruengatik, beste 8,73 milioi euro jaso zituzten guztira.
BBVAko kontseilari horietako asko, orain beste exekutibo batzuekin batera espedientatu dituztenak, gainera, BBVAk partizipatutako beste enpresa garrantzitsu batzuetako administrazioko kontseiluetako kide izan dira. Beraz, hortik ere milioi askoko ordainsariak jaso dituzte. Kasu batzuetan, litekeena da urtean 180.304-300.506 euroko batez bestekoa iritsi izana postu horietako bakoitzeko. Horrela, Emilio Ybarra orobat zen administrazioko kontseiluetako kidea beste enpresa hauetan: Repsol -orain dimititu du-, Corporación Financiera, Tubos Reunidos eta Grupo Correo-Prensa Española. Juan Urrutia, gainera, Corporación Financiera-ko kidea da. Luis Lezama Leguizamón halaber Metrovacesa eta Recoletos enpresetako kidea da. Juan Entrecanales kontseilaria berebat da Corporación Financiera, Acciona eta Grupo Correo-Prensa Española enpresetako kidea. Ramón de Icaza halaber da Participación Industrial 2000 enpresako presidenteordea.
Era berean, José Angel Sánchez Asiáin orobat da Instituto Valenciano de Investigaciones Económicas erakundeko kidea. Eduardo Aguirre berebat da BBVA-Privanza, Axa Aurora Ibérica eta Berge y Cia entitateetako presidentea. Luis Maria Ybarra halaber da Corporación Financiera eta Grupo Correo-Prensa Española korporazioetako kidea. José Luis Segimon orobat da Corporación Financiera eta Financiera Gran Vía korporazioetako ahalduna. Javier Aresti berebat da Iberdrolako kidea. José María Concejo, kontseiluko idazkari ohia, NH Hoteles kateko kidea ere bada. Plácido Arango halaber da Corporación Financiera entitateko kidea. José Lladó berebat da Técnicas Reunidas enpresako presidentea, bai eta Sevillana de Electricidad eta Acerinox enpresetako kidea ere. Oscar Fanjul berebat da Acerinox, Técnicas Reunidas eta Gas Natural enpresetako kidea. José Domingo Ampuero orobat zen Iberdrolako presidenteordea (orain dimititu du)

Luxuzko pentsioak paradisu fiskalean
Haien ordainsariak eta dietak gutxi ez direla, 20,25 milioi eurokoa da, guztira, BBVAk lehengo BBVko kontseiluko 22 kiderentzat esleitutako pentsio fondoa, Jersey uharteko paradisu fiskalaren bitartez Alico aseguru-etxean sortua. Fondo horren bidez, bankuen bat-egitearen ondoren BBVko kontseilariek Argentariakoen aldean zuten ordainsariko diferentzia konpentsatu nahi zen. Bat-egitearen une horretan, urteko 450.759 euroko kopuru batez bestekoa finkatu zuten, BBVko kontseilariek jasotzen zutena baino txikiagoa. 2001. urtean batez besteko ordainsaria handiagoa izan bazen, mozkinen gehitzeagatik izan zen.

Fondo opaku horien onuradunak (dolarretan kuantifikatuak eta hemen eurotan bihurtuak), Espainiako Bankuko ikuskatzaileen txostenaren arabera, BBVko Administrazioko Kontseiluko kide hauek izan ziren (horietatik zortzik, apirilean, BBVAko kontseiluaren barruan segitzen zuten, baina, egun hauetan, karguak utziz joango ziren): Emilio Ybarra, presidentekide ohia (3,13 milioi euro); German Collar, presidenteorde ohia (2,26 milioi euro); José Domingo Ampuero, presidenteorde ohia (2,16 milioi euro); Eduardo Aguirre, kontseilari ohia (1,57 milioi euro); Pedro Luis Uriarte, kontseilari delegatu ohia (1,40 milioi euro); Juan Urrutia, kontseilari ohia (1,27 milioi euro); Luis Lezama Leguizamón, kontseilari ohia (905.124 euro); Luis Maria de Ybarra y Zubiría, BBVAko kontseilaria (825.190 euro); Andrés Vilariño, kontseilari ohia (776.508 euro); José Angel Sánchez Asiain, presidente ohia (770.498).
Luxuzko pentsio fondo horien onuradun izan ziren, halaber, kontseilari hauek: Ricardo Muguruza, kontseilari ohia (721.214 euro); Ramón de Icaza, BBVAko kontseilaria (71.520 euro); Oscar Fanjul, BBVAko kontseilaria (611.229 euro); José María Concejo, kontseiluko idazkari ohia (489.223 euro); Juan Entrecanales, BBVAko kontseilaria (452.562 euro); Javier Aresti, BBVAko kontseilaria (433.931 euro); Fernando de Ybarra, kontseilari ohia, zendua (421.911 euro); Alfonso Cortina, BBVAko kontseilaria (360.607 euro); Jose Lladó, kontseilari ohia (360.607 euro); Juan Manuel de Zubiría, kontseilari ohia (311.324 euro); Federico Liperheide, kontseilari ohia, zendua (238.001 euro); eta Plácido Arango, kontseilari ohia (122.005 euro).
Ybarrak Espainiako Bankuari adierazitakoaren arabera, fondo horiek zer gerta ere sortu zituzten, Mexikoko Bancomer bankuaren aurrean posizionamenduren bat hartu beharko balitz ere, gerora BBVAk bereganatzekoa baitzuen. Nola azkenean ez baitzen zertzelada hori gertatu, kopuru horiek eta haien interesak bankura bihurtu omen ziren eta haien egoera fiskala 2001eko urtarrilaren 23an erregularizatu omen zuten. Bertsio horrek, ordea, ez bide ditu gogobete agintariak, ez monetarioak, ez judizialak, eta horregatik dira, halaber, ikerketa judizial baten xede

Prentsaren portaera
BBVAk paradisu fiskaletan zeuzkan kontu ezkutuen eskandaluak orobat balio izan du prentsaren portaera erretratatzeko ere. Gauza jakina da talde mediatiko handiek oso interes ekonomiko eta politiko jakin batzuei bakarrik erantzuten dietela. Gauza jakina da, halaber, komunikabide handi horietako administrazioko kontseiluak oso ideologia jakineko enpresa taldeek kontrolatzen dituztela. Horrela, Espainiako Estatuan, prentsaren espektro orokorraren barruan, hiru talde dira funtsean: Grupo Prisa, ontzi intsignia moduan «El País», Cadena Ser eta Canal Plus dituena eta joeraz PSOEtik hurbilekoa; Grupo Correo Español-Prensa Española, «El Correo Español», «ABC» eta Telecinco dauzkana eta, gainera, bere ontzi intsignia moduan, prentsa erregionalaren parte handi bat kontrolatzen duena; Grupo El Mundo, oso interes bariatuak dituena eta, kasu batzuetan, PPko gobernuaren tesietatik hurbil dabilena. Horietaz gain, hor daude TVE eta Antena 3, gaur egun PPren Gobernuaren interesei erantzuten dietenak.

Grupo El Mundo eta TVE eta Antena 3 telebistak, batik bat, PPren Gobernuaren interesei ari zaie erantzuten, eta, ondorioz, Espainiako Bankuaren filtrazio ofizialak ari dira jasotzen, bai eta BBVAko kupularenak ere, orain Francisco Gonzálezen eta haren Argentariako ekipoaren esku bakarretan baitago. Haien informazioetatik ondoriozta litekeenez, BBVAn paraxutatu zen Argentariako kupulak batere zerikusirik ez bide du eskandalu horrekin, eta lehengo BBVko kontseilariak izan zirenak bakarrik ukitzen bide ditu. Horrela, saiatzen ari dira eskandaluak Francisco González ez zipriztintzen, ez eta, ondorioz, PPren Gobernua ere, hark aupatu baitzuen Argentariako presidentetzara lehenik eta BBVAkora gero.
Grupo Prisa, bestalde, PSOEren tesietatik hurbilago bide dago, eskandalu hori ikertzeko batzorde bat eratzearen aldekoa baita. Izan ere, eskandalu ekonomikoa eta finantzarioa ez ezik, politikoa ere bada -beste bat, Gescarterakoaren ondotik-, zeren, haiek diotenez, eskandalu berri honek Rato eta Aznar ere zipriztintzen omen ditu: PPren Gobernua, alegia.

Grupo Correo-Prensa Españolak ezin du ahaztu Emilio Ybarra talde horretako akziodun handienetakoa dela, hango administrazioko kontseiluko kidea dela eta, gainera, haren anaia dela hango presidentea. Taldearen informazioa, funtsean, Ybarraren eta haren jirakoen bertsio ofiziala eta instituzioekin kolaboratzeko duten borondate ona ikusaraztera zuzendu dute. Mementoren batean, ordea, haren informazioak tirabirak sorrarazi zituen kontseilarien artean


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude