BULARREKO MINBIZIA DETEKTATU


2002ko maiatzaren 05ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Bularreko irudi bidezko diagnostikoan adituak ziren 200 espezialista baino gehiago bildu ziren Cordoban, Bularreko Irudi Bidezko Diagnostikoaren VI. Ikastaroan, alor horretako teknikarik eta aurrerapausorik berrienak aztertu eta eztabaidatzeko: mamografia, erresonantzia magnetiko nuklearra (EMN) ekografia edo hiru dimentsiotako (3D) ekografia, betiere bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarraren bidetik.

Bularreko minbizia ahalik eta bizkorren detektatzea ezinbestekoa da, ahal bada ukitzeko moduan egon baino lehenago. Gauzak ongi egiten direnean, diagnostiko edo detekzio goiztiar horrek mastektomia (edo bularraren erauzketa) ebitatzen baitu kasuen % 60an. Eta bide horretan, mamografia da bularreko minbiziari aurre egiteko arma nagusia. Oso gutxi dira, zorionez, mamografia bidez ikusten ez diren bularreko minbiziak, eta kasu hauetan, beste teknika batzuk erabili beharko dira, EMN esate baterako.
Behin mamografiak bularrean kozkor bat dagoela baieztatu duenean, badira gaur egun kirurgiarik gabe bularreko kozkor hori gaiztoa (kartzinoma bat, normalean) edota onairea ote den esaten diguten teknika ez hain agresiboak: bularreko ziztada edo puntzioak, adibidez, eta ondorengo biopsiak diagnostikoa ziurtatuko digu, eta ondoren, biopsiaren emaitza bat edo bestea izan, medikuak hurrengo probak programatuko ditu (diagnostikoaz gain, tratamendua zer-nolakoa izan behar duen erabakitzeko), gaixoarentzat onurarik gehien bilatu nahian. Azken finean, diagnostikoa eta tratamendua kasu bakoitzean modurik hoberenean diseinatzeko
JABIER AGIRRE


Azkenak
Eguneraketa berriak daude