HARRIETEN HIZTEGIA: ARGITARATU GABEKO 3.500 ORRI


2002ko apirilaren 28an
Maurice Harriet (1814-1904) dugu 3.500 orriko hiztegiaren egilea. Lapurdiko Haltsun sortu zen apaiz honek bere bizitzako azken hogeita hamar urteak euskara-frantsesa hiztegia osatuz eman zituen, eta 3.500 orrialde dituen eskuizkribua utzi zigun ondare gisa. Ehun bat urte beranduago beste lapurtar batek, Arantxa Hirigoienek, Euskal Filologian doktore izateko Baionako Fakultatean aurkeztutako tesian ikertu du lana.


GIZON IKASI ETA JAKINTSUA.

Maurice Harriet apaiz egin, eta berehala Madrilera bidali zuten. Han 30 urte igaro zituen, institutu bateko zuzendari gisa. Eta jakina, bitarte horretan ondo baino hobeto ikasi zuen gaztelera. "Hirueledun perfektua zen. Eta esaten dutenez, biziki pertsona seriosa, XVII. mendeko estilo horretako gizon ikasi eta jakintsua", azaldu digu Arantxa Hirigoienek.
Bere bizitzako epealdi luze hori Madrilen pasa eta gero, Maurice Harriet berriz itzuli zen Haltsura, eta han ekin zion beste 30 urte eramango zizkion lanari, hau da, euskara-frantsesa hiztegia osatzeari. "Berant hasi zen hiztegia egiten, baina batzuek ezeztatzen badute ere, hiztegia oso-osorik egin zuen. Hala ere, ez zuen nahi izan bere hiztegi hori argitaratua izaterik. Bizpahiru proposamen izan omen zituen, baina beti uko egin bide zion".
Arantxa Hirigoienek dioenez, Maurice Harrietek liburutegi oso aberatsa zuen etxean, lau mendetako liburuak biltzen zituena: literatura, historia, erlijioa... denetarik zeukan; eskuizkribu anitz, gaur egun galduak direnak. Berrehun eta hogeita bost liburuen zerrenda atzeman du Hirigoienek Baionako Apezetxean. Eta liburutegi horretaz baliatu zen, besteak beste, bere euskara-frantsesa hiztegia osatzerakoan. A letratik Z letrara doa hiztegia. Hitzak euskaraz agertzen dira, eta azalpenak frantsesez. Gaur egun Baionako Apezetxean dago, hango apaiz batek du bere logelan. «Ez da oso ongi gordea. Dena den, mikrofilmatua izan da, eta ni mikrofilmaz baliatu naiz nire lanerako. Oso hiztegi aberatsa da. Euskalki guziak hartzen ditu kontuan, eta alde horretatik euskararen altxor handi bat gordetzen du hiztegi horrek. Entziklopedia kutsua ere badu, Harriet ez baitzen hizkuntzari buruzko xehetasun hutsean gelditu" dio filologoak.
Dirudienez, Maurice Harriet ez zen berrizalea. Larramendi eta beste hiztegigile batzuen hitzak ere sartu zituen. «Larramendirenak, kasu, berak ez zituen sobera onartzen. Ze sobera, batere ez! Hitz horien ondoan beti ematen du ohar bat, 'kasu egin nola erabili'. Baina nahiz berak ez ontzat eman, sartu egin zituen, eta horrek erakusten du Harrietek euskararen ikuspegi ahal bezain zabala eskaini nahi izan ziola irakurleari".
Zergatik uko egin ote zion lan eskerga hori argitaratzeari? Arantxa Hirigoienek ez dauka horren erantzun garbirik. "Beharbada den bezala ezin zelako argitaratu XIX. mende bukaeran, ez eta gaur egun ere, aurretik zuzenketa eta egokitze lan handia eskatzen duelako. Bestalde, pentsatu behar da Harriet hiztegia bukatzen ari zenean hasiko zela Azkue berea egiten, eta agian horrek beldurtu zuen…"
Nolanahi ere, Maurice Harrieten hiztegiaz baliatu izan dira hiztegigileak. Lhande zuberotarra, bereziki, eta horrela aitortu zuen 1926an euskara-frantsesa hiztegia argitaratu zuenean.

TESIAN AZTERTUTAKOAK.

Arantxa Hirigoienek Harrieten hiztegiko hiru letra aztertu ditu bere tesian. Aurrena, doktoretza prestatzeko urtean, erakusgai gisa T letra hautatu zuen, kontsonantea zelako eta ez zuelako orri gehiegirik (112). Eta jada tesirako, beste bi hautatu zituen: A letra, bokal lehena delako, eta Harrietek horren oso corpus handia eskaintzen duelako (kasik 200 orri), eta K letra, bereziki ortografia mailan Harrietek K aspiratua erabiltzen zuelako (K h-rekin).
Hiru letra horiek, hiztegi osoaren bilakaera aztertzeko aukera eman diote filologo lapurtarrari. Honen iritziz, Maurice Harrietek garai bertsuko eredu bat zuen, Littrè frantses hiztegigilea: "Hastapenean ez zen haren lanaz asko baliatu, baina K-tik aurrera bai".
Pasa den otsailean aurkeztu zuen Arantxa Hirigoienek honen guztiaren inguruko tesia Baionako fakultatean. Zuzendari Charles Bidegain izan zuen, eta epaimahaian, Andolin Eguzkitza, Gotzon Larrekoetxea eta Txomin Peillen. Denak interesatu ziren bere lanaz, baina mementoz behintzat tesia ez da argitaratuko.
"Nik hiru letra bakarrik landu ditut, eta hiztegi osoa aztertzeak lan handia eskatzen du. Urte asko eta sosa anitz. Nik nahiko nuke segitu ikerketa horrekin, baina bakarrik ezingo nuke hiztegi osoa landu. Hiztegiak merezi du, baina egitekotan orain egin beharko litzateke, ze orriak horituz doaz, eta interesgarria da euskararentzat hori lehenbailehen argitaratzea"


Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude