Betokerrak, itsuak eta...


2002ko apirilaren 28an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Azkaraten, Garaziko bidearen azken zatian abiatzeko zain geundela, bolbora usaina bezala zabaldu zen berria ibiltarien artean: Adi, ETAk erantzun du: «bakea su-etenean oinarritzen dutenek begi bakar batez ikusten dute, eta gainera begi oker». «Guk ez dugu horrela planteatu gauza; begi okerrak izango gara, baina ez itsuak; itsu egon behar baita ez ikusteko, egun, ETAren proposamenek ez dutela inongo sinesgarritasunik, menia baten eskutik ez badatoz», izan zen alboan nuen aspaldiko errefuxiatu bati entzun nion erantzuna.

Su-etena, gatazkaren irtenbidea. Nola ordea? Gure artean, orain arte nagusiak izan diren estrategia nagusiak aldatu gabe?
ETA ezinbesteko erreferentzia izan zen diktaduran, eta abertzaletasunaren barnean erreferentzia nagusia; trantsizio garaian paper hori galdu zuen arren, eutsi egin zion disidentzia borrokalariaren eta erresistentzia politikoa eta sozialaren eragile izateari, Lemoizko gatazka lekuko. Hau da, iraganean askotariko arrazoiengatik egon zitekeen bat ETAren estrategiarekin ezkonforme (eta neuk askotan azaldu nituen desadostasunak, besteak beste arrazoi etikoengatik). Alabaina, indar politiko eta sozialak batzeko eta aktibatzeko ETAk zuen gaitasuna ez zen zalantzan jartzen ezker abertzalearen baitan, ezta ere gizartearen sektore askoren artean.
GARAI haiek joanak dira. Egun, gizartearen gehiengoak ez ezik ezker abertzalearen eta disidentziaren sektore oso zabalek ere uste dute helburu politikoek ez dutela borroka armatua justifikatzen (ez bederen, ETAk daraman borroka mota hori); areago, bere horretan irauteak kalte handia egiten diola. Eta horrek, etsipena ez ezik urruntzea dakar eta, azken denboran, zatiketa. Jakina, zatiketaren orduan, erantzukizuna, eragile bakoitzak berea izaten du. Alabaina, ETAk, beti, bestei leporatzen die erantzukizun guztia. Inoiz ez du aintzakotzat hartzen berea, bere praktikari dagokiona, hain zuzen.
Gaixotasuna eta terapia. Ezker abertzalearen ortodoxiatik, gurdia idien aurretik jartzen dugula erantzuten digute. Arazoa ez dela ETA, Estatu espainiarra baizik. Baina, irakurketa horrek bi gauza desberdin nahasten ditu. Bata, zein den etsaia (gaixotasunaren iturria); eta bestea, etsaia borrokatzeko estrategia, (sendatzeko terapia alegia). Nik garbi dut zein den etsaia, baina baita ere, egun, ETAren estrategia zein kaltegarria zaigun; gaixotasunari aurre egin al diezaiogun beharrezko anti-gorputzak sortu baino, gure gorputza sozial eta nazionalaren defentsa (etikoak eta politikoak) ahultzen baitu.
Ez dezagun ahaztu, askotan, gaixotasuna bera bezain hilgarria bihur daitekeela okerreko sendagaia. Sendagai egokiena aurkitzea da (izan beharko luke) egun, gure eztabaida nagusiena; baldin eta norbaitek kontrakoa pentsatzen ez badu behintzat: 79ko estatutuaren bideak ematen duena ikusita, askatasunaren berme bakarra ETA dela eta, gogorra izanik ere, hark irauten duen bitartean badelako egunen batean irabazteko esperantza, eta kitto.
Nik ordea, bistan da, alderantzizko iritzia dut. Abertzaletasunaren baitan, indarrean egon diren bi estrategi nagusiek, (Gernikako Estatutuarenak, alde batetik, eta borroka armatuenak, bestetik) kasu bakoitzean arrazoi desberdinengatik, jakina, porrot egin dute. Garaia da bide berri bati hasiera emateko -ez hirugarrena, laugarrena edo bosgarrena; «aterabidea» izango dena, Ttotte Etxebesteren hitzetan-, egun zatikaturiko indarrak batuko duena (ezker abertzalearenak, hasteko), autodeterminazioa eta normalkuntza demokratikoa uztartuz, baina, gai bakoitza molde propioaz jorratuz.

AURRERA begira, XXI. mendeko ezker abertzaleak ezin du jarraitu gehiegi zamatzen duen iraganaren zordun izaten. Bere gain hartu behar ditu, dudarik gabe, historia eta presoekin dituen konpromisoak, eta gatazkatik irteteko soluzioak proposatu behar ditu, baina orain arte ez bezala, borroka armatua alboratuz, eta metaketa politikoaren oinarriaren gainean eraikiz. Aldaketa hau ez da (niretzako behintzat) gauzatu behar egungo sistema demokratikoa delako, hartzen dugun aldetik hartzen dugula, borroka armatuak gero eta eragin negatiboagoa duelako baizik: aipaturiko arazoaz gain, leku gehiegi betetzen du gure zereginetan, ia-ia gure indar intelektualak eta politiko guztiak xahutuz; dogmatismoa eta sektakeria ernarazten du, praktikan oskol-kultura bat elikatuz eta erdietsi nahi ditugun helburu politikoak usteltzen ditu okerreko bitartekoen bidez.

Ezker abertzaleren inguruan metatzen den indar soziala, bere potentzial epiko, erromantiko eta idealista, ezin da hain era tamalgarrian galtzen utzi


Azkenak
Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Zangozako Muga meategia finantzaketarik gabe geratu da, txinatar inbertitzaileek atzera egin ostean

Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]


2025-08-20 | Ahotsa.info
Ibaitik itsasoraino, Tuteratik Hendaiara, Palestinaren aldeko ibilaldia irailaren 10etik 20ra

Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-20 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


Zizur Nagusian emaztea hil zuen gizonak behin-behineko espetxealdia etxean beteko du

85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.


Europak Israeli masiboki armak erosten jarraitzen du: Elbit taldeak 1.600 milioi euroko kontratua sinatu du Serbiarekin

Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


Jordaniak derrigorrezko soldadutza ezarri du “Israelgo eskuin muturraren mehatxuaren” aurrean

Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.


Bi langile hil dira lan istripuetan pasa den astean

Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.


Portugaletik Turkiara, Europa hegoaldea sutan

Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.


Eguneraketa berriak daude