AHANTZITAKO IRAULTZAK KOMUNETAKO ATEETAN


2002ko apirilaren 28an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ametsak etengabe eraikitzen eta itotzen ditugu bizitzaren karruselean. Batzutan, errealitate bilakatuta, euren kabuz iraultzen dira. Besteetan, ordea, guk botatzen ditugu zakarrontzira, jada ezertarako balio ez dutela konbentzituta. Iraultza horietaz mintzo da Antzerkiola Imaginarioaren azken muntaia: egunerokoan edonork dituen barne gatazkez, alegia.

Mundo, jatorri poloniarreko pailazoa, borroka galduetatik dator, etsipenak jotako trotskista da. Garai batean mundua aldatzeko kementsu sentitzen zena kontsigna antzuen predikatzaile bilakatu da orain, "utopia baino muga gehiago dagoela" argudiatuta. "Pailazo bat da zentzu guztietan. Patetikoa izan daiteke batzutan, eta zozokeria handienak egiten dituena besteetan. Oso panfletarioa eta demagogikoa bada ere xarma handiko galtzailea da", pertsonaia gorpuzten duen Na Gomes-en aburuz. Poloniako komun galdu batean barrenak husten ari den bitartean Mika ezagutuko du, bortizki alaia den neska euskaldun iraultzailea. Miren Gaztañagak bere pertsonaia su baten parekoa dela dio: "Eszenatokian jaiotzen den indar handiko pertsonaia da. Alaitasunaren iraultza egin nahi du eta horretarako Mundo idolo gisa hartuko du". Mikak ozen abesten du zoriontsuen erreboltak izango duen leloa: "Eusko pailazoak gara Euskadi alaitzeko...". Estropada honetan, baina, arraunerako sasoi betea duen neskatxak ziabogarako garaia heldu zaion pailazoarekin egingo du topo. Mundo eta Mikaren arteko talkek pertsonaien garapena eragingo dute irudikatutako munduan.
Era berean, antzezlan honek ikuslearen eta obra beraren arteko hirugarren espazio bat proposatzen du, Tragedia Grekoetan egiten zen moduan. Eszenatokiaren atzealdean dauden manikiek koro greko bat iradokitzen dute eta honetatik bereizten den Korifea hitzontziak publikoari taula gainean jazotzera doana iragartzen dio, bere erratzarekin gertaerek uzten duten zikinkeria garbitzen duen bitartean. "Pertsonaia betierekoa da", dio Miriam Martxantek bere pertsonaiaz, "alde batetik Mundo bezalakoen porrota desilusioz bizi du eta badaki sortzen diren indar berriak ere, guztiak garapen bat duelako, beherantz egingo dutela. Dena den, indar berri horien jaiotzeak ilusionatzen du".
"Mundopolski" istoriorik gabeko antzezlana da. Taldearen estiloari jarraiki pertsonaiek naturalismotik ihes egiten dute, irudimenezko mundu bateko izaki teatral bilakatuta. Ikusleak, berriz, eszenatoki gainean mementoan gertatzen ari denarekin gozatzen du, irribarrez batzuetan, pentsakor bestetan.

TESTUA ABIABURUA.

Antzerkiola Imaginarioarentzat sormen prozesuak berebiziko garrantzia izan du 1998an sortu zenetik, eta beraz, kasu honetan ere muntaia prestatzeko erabili dituzten lau hilabeteetan arlo guztiak tentu handiz landu dituzte. Orain arte pilatutako esperientziak -aurretik sei muntaia egin ditu taldeak: "8 olivetti poetiko", "Kutxa XXI" eta "La niña que sueña lunas también se mea en la cama" horien artean- bide ezberdinen bilaketan aurrera pausoak emateko beta eman die.
Taldearen aurreko lanak aktoreen inprobisazioan oinarritutakoak izan badira, "Mundopolski"k Jon Gerediaga eta Unai Garatek idatzitako testua izan du abiaburutzat. "Kasu honetan prozesu guztia neurtuagoa izan da. "8 olivetti poetiko", esaterako, esperimentu gisa sortu zen, ikuskizun bilakatzeko asmorik gabe. Azken lan honetan, aldiz, hasieratik bagenekien italiar erako eszenategi batean egingo genuela ikuskizuna, diru laguntzak eskatu genituen...".
Antzerkiola Imaginarioaren premisetako bat jatorrizko obrak sortzea denez, goitik behera taldeko kideek gauzatutako ikuskizuna da "Mundopolski". Hala, Arkaitz Lasaren eta Aritz Merinoren eszenografiak, Aida Ulibarri eta Asegiñe Urigoitiaren jantziek, Aitor Agirianoren musikak zein Oier Bengoetxea eta PCes de Colores-en argiztapenak antzezlanari etxeko marka ezartzen diote. "Lan egiteko modu hau oso ederra da, ekintza eszenikoko arlo guztiak luparekin zainduta daudelako. Gauza guztiek dute euren izateko arrazoia" , dio Na Gomes-ek.
Taula gainean dauden elementu guztiek funtzio bat baino gehiago betetzen dute gehienetan, eszenografia zerbait bizia bezala erabiltzen baita. Dekorazioak ez du tarterik. Ikuskizunaren hasierako komuna, esaterako, obran zehar hilkutxa, pulpitu edo itsasontzi bilakatzen da. Jolas honek ikuslea irudimenean barrena bidaiatzera gonbidatzen du. Batzuetan testua nahiko korapilotsua bada ere, ez du ikusleak jolasean jarrai dezan eragozten.

PROPOSAMEN IREKIA.

Otsailean Barakaldon gazteleraz eta martxoan Durangon euskaraz estreinatu zen "Mundopolski". Hizkuntza bakoitzarekin muntaia bat egitearena taldeak hartu beharreko erabaki garrantzitsuenetako bat izan zen, jatorrizko testuak ez baitzituen bi bertsio aurreikusten. Taldeko idazleek sortutako testuan pertsonaia bakoitzak hizkuntza batean hitz egiten zuen- Mikak euskaraz, Mundok gazteleraz eta Korifeak bi hizkuntzetan-. Alde komertzialari begira, ordea, nahiko hautu desegokitzat jo zuen taldeak eta, azkenean, bertsio bitan eszenaratzea erabaki zuten.
Tristeziaren tiraniaren kontrako borroka adierazten duen antzezlanak ez du ideia konkretu bat azpimarratu nahi, taldekideen hitzetan, "Cortázarrek dion bezala ‘discurso’ bat baino ‘decurso’ bat litzateke. Denboran zehar doazen ideiak dira, poesien moduan noizbait zulo beltz batera jausiko direnak". Na Gomesek garbi du Antzerkiolaren azken lana proposamen ireki bat dela: "Horrela jendeak ikusitakoa interpretatu egiten du, taula gainekoa bere begiradarekin aberastuz".
Proposamen berri hauek ezagutu nahi dituenak datorren udazkenean izango du aukera, orduan eskainiko baititu talde bizkaitarrak zenbait emanaldi Euskal Herrian zehar

«Antzerki sorkuntza da benetan krisian dagoena»
Antzerki eskola ezberdinak ezagutu ostean Antzerkiola Imaginarioaren proiektuarekin topo egin zuen Alex Gerediagak, baita buru-belarri murgildu ere. "8 olivetti poetiko"n aktore aritu bazen ere "Mundopolski"n zuzendari lanak burutu ditu. Bilbotar honek antzerkian dena asmatuta dagoela dio, eta gakoa ikasitakoarekin alkimia egitea dela.

Zein da gaur egun Euskal Herrian ikerketa-antzerkiaren egoera?
Ia ez dago aukerarik ikerketara eta esperimentaziora dedikatzeko. Ez dago inolako beka edo dirulaguntzarik. Antzerkiari buruz ikertu nahi duenak ikuskizun salgarriak egin behar ditu aurrera jotzeko. Prestakuntza falta ere handia da. Gainera, ez dakit halako lanak bultzatzeko interesik badagoen.

Egun antzerki mota hau gutxiengo batek egiten du. Hala izan behar du?
Hautsi nahi duen guztia minoritarioa izango da, gehiengoarekin apurtzeko beharraz sortzen delako. Hala ere, hausten edo ikertzen duen antzerkia ez da "bitxikeriak" egiten dituen antzerkiarekin nahastu behar. Publikoarengana iristea ezinbestekotzat jotzen dut, baldin eta nire antzerkia esperimentala kontsideratuko bada. Adibidez, lan performatibo asko daude oso modu kontzeptualean landuak daudenez jendeak ulertzen ez dituenak. Lehenik jendeak antzerkia gustuko izatea lortu behar da.

Zer iruditzen zaizu euskal konpainia nagusiak azken urtetan hartu duten dinamika?
Duela hiru bat urtetik hasi dira funtzionamendu horrekin: Tanttakako aktore bat Maskaradan ikusten duzu, Tanttakako bat eta Txaloko beste bat Tentazioan eta abar. Niretzat fenomeno hau euren produktua saltzeko duten beharragatik sortu da, izan ere, aurpegi ezagunak behar dituzte, telebistako jendea... Niretzat akats larriena sortzen diren konpainia berriak aipatu ditudanen antzera funtzionatzen hastea litzateke.

Egiten diren antzezlanak zer iruditzen zaizkizu?
Nire ustez antzerkia bera baino antzerki sorkuntza da krisian dagoena: nork idazten du antzerkia gaur egun? Azkenaldian egiten diren ikuskizun gehienak ez dira berez antzerkirako sortuak. Komikietako pertsonaiak, nobelen adaptazioak eta halakoak dira nagusi. Taldeak produktore bilakatu dira eta beraz produktuak nahi dituzte, ez antzerkia. Ez dago sormenerako pazientziarik

Etengabeko bilaketa
Funtsean aktore teknikari buruzko ikerketak eta lan metodo berrien bilaketa gauzatzea du xede Ander Lipus eta Aitor Agirianoren ekimenez sortutako Antzerkiola Imaginarioak. Horretarako erreferente teorikotzat Grotowski, Barba, Artaud, Meyerhold eta, batez ere, Tadeusz Kantor dituzte. Etengabeko bilaketa horretan ikerketa prozesu berri bati ekingo dio datozen hilabeteetan hemezortzi bat lagunek osatutako taldeak. Danimarkako Odin Teatret antzerki laborategiak gauzatutako esperientzien ildoari jarraiki, eta antzerki-antropologia landu asmoz, herrietako plaza eta kaleetan murgilduko dira, kultur elkartrukatze baten bila. Aktoreak pertsonaiak eraikitzetik abiatuko badira ere ez dute ikuskizun bat eskaintzea helburu izango, antzezpen bide berriak ezagutu eta ikertzea baizik


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude