ASMA KRONIKOA


2002ko apirilaren 14an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
EAEko 5 urtetik gorako umeen % 10ak asma kronikoa du, ikerketa batek dioenaren arabera. EAEko umeek badute alderik Espainiako Estatuko gainerakoekin konparatzen baditugu: sintomak jasaten dituzte kritikoak ez diren sasoietan (esaterako neguan edo udan), eta ume asmatikoen lautik batek hilean krisi bat edo gehiago dituzten bitartean, Estatuko batez bestekoa % 15ekoa besterik ez da.

Gurutzetako ospitaleko Haur Alergia saileko medikua den Juan Miguel Garcia Martinezek, Espainia osoan gaixotasun asmatikoa duten umeen 500 gurasoren artean egindako inkestaren emaitzak ezagutzera eman zituen. Ikerketa horren gauzarik nabarmenetako bat zera da, hamar gurasotatik lau bakarrik direla beren seme-alaben gaitza "asma" bezala aitortzen dutenak, gainerakoak beste izen batzuk ematen dizkioten bitartean (bronkitisa edo bularreko katarroa esate baterako). Dena den, asma hitza erabiltzen dutenak arazoarenganako sentikortasun handiagoa erakusten dute, eta gehiagotan erabiltzen dituzte urgentzia eta larrialdi zerbitzuak, nahiz eta normalean ume horiek, hilean behin-edo medikuari bisita bat egiten dioten.
Tratatutako umeak asko diren arren (hamarretik zazpi, gutxi gorabehera), krisialdietatik kanpora umeek eduki ohi dituzten sintomei begira (gaueko eztula, errinitisa, txistu hotsak eta arnasteko zailtasunak aipatzen dira gehienbat), adituek diotenez gaitza ez dago behar bezala kontrolatua. Eta horren arrazoien bila hasiz gero, tratamendua ongi egiteko zailtasunak eta medikazioaren zapore txarra agertzen dira botikak hartzeko orduan huts egiteko kausarik ohikoenak bezala


Azkenak
Eguneraketa berriak daude