ZUMARRAREN ALBISTEA

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Lagun on batek bere sagardoa dastatzeko aitzakiarekin bazkaritara konbidatu gaitu. Kaletarra da jaiotzez gure laguna, baina antzinako ola eta erroten usain hezea duen paraje batera zeharraldatu zen aspaldi samar. Bizitoki eta lantegi duen txoko horretan, bere sagarrondoen izerdia muztio bihurtu du lehenik, eta ondoren honi bakean laga dio, bera bakarrik barrikatxoan sagardo izatera iritsi dadin.

Kaleko gure etxeetan ametituko ez genizkiekeen ate-hotsak eta zalapartak eginez ibili dira lau familiotako haur eta gaztetxoak. Eta amaren bati txikien arteko bandidoenari purrustada egitea otu bazaio, "utzi'iozu lasai, emakumea" esango zion, desbarajuste guztiak guk aldegindakoan konpondu beharko dituen lagunak. Ordainetan, hain eskuzabal hartu gaituenari "Donostiako auzo bateko kalekumea izateko, nahiko sagardo edangarria atera zaik" esan diogu konbidatuok, irribarre txikiz.
BETE ditugu estrainekoz basoak eta batek esan du "Abiadura Handiko Trena eraikitzeko planoetan etxe hau salbatu duen marra berriagatik". Eta sagardo tragoak eztarritik bidea irekitzen zigun unean, urrutiko bulego batean imajinatu ditugu politikari, ingeniero eta kargudun handiak mila planoetako milioi bat marraren arteko bat milimetro bat haruntzaxeago berriro markatzen
Bigarren tragoarekin, tren horrek zoko hauen gainetik hegan egin dezan eraikiko duten zubia gutxi gorabehera nondik joango den galdetu diogu elkarri, matxoiek betiko itzalpean utziko ote gaituzten, obretan egingo dituzten txikizioen ondoren paraje hauek ezagutzeko moduan geratuko ote diren, karril gaineko boieng horrek zer nolako burrunda aterako ote duen.
Ondorengo tragoak errejimen estuan ez daudenek egin dituzte, eta denek zerabilten buruan etxe hau salbatu duen milimetro horrek berak kondenatuko zuela besteren bat. Bizia beti ying eta yang.
Biharamonean Donostialdetik Iruñerako txangoa egin dugu. Hemen, nire hezur eta giharrak ordenean jartzen lagunduko didala agindu dit emakume nafar batek, eta liburu oso interesgarri bat oparitu. Honetan, gure gorputza ingeniero baten begiz aztertu duenaren hainbat ideiaren artean, Tibeteko egungo Dalai Lamak esana biltzen du, itxaropentsu: "Ia beti txarra bada albiste, egunerokoa ona delako da". Esan behar diot hurrengoan Nekane Ripodasi: Dalai Lama hain optimista bada, Euskal Herriko hirigintza ezagutzen ez duelako da, seguru.
Gure autopista, trenbide eta hirigintzan, mendiurraketa, lur xahutze erraldoi, itsusikeria monumental eta arrisku-tranpak dira nagusi. Jadanik hondatua geneukan paisaia erabat suntsitu eta gure herrien urteetako memoria apurra birrintzeko lanean sutsu lehiatzen da buldozerra edonon. Txikizioan, berdin hondazale ikusten ditut orohar erabakitzaile gehienak, izan daitezen ezkerreko edo eskuineko, politikari edo tekniko, unionista, autonomista zein independentzizale.
Txarrera ohituta, alboan daukagun edertasun alea ez ikustera iritsi gara azkenean. Eta ilunabar berezi bateko argitasuna egokitu behar zaigu hondamendiari desafio egiten dion albiste ona gozatzeko. Egunotan, Iruñetik Donostialderako bidean, Leitzaran eta Oriako autobideak lotzen dituen gunera hurbiltzean aurkitu dut nik. Zuk ere, Amasako maldan behera zatozela, frenuak sutan datozen kamioiek beta ematen badizute, bide bazterrean ikusiko duzu: izurriteen gainetik berpiztu den zumarraren miraria. Onddo hiltzailearekin borrokan dirauen zumarraren loria. Zumar horrek berak egin zion agur, beste batean, galga guztiak kixkalita Aduna pareko zuloan familia bat txirtxilatzera kontrolik gabe amildu zen kamioi hari ere. (Eta ondoren diputazioak bidegurutzea hobetu egin zuen). Egunotan, Sorabillari begira, bere lore-hazi arin berde-horia eskainiko dizu zumarrak, horko hormigoi, galipot, eskonbro eta seinaleen aldameneko muntotik. Sistemaren ondoan eta bazterrean loratzen dira albiste onak


Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude