TERMOMETROA


2002ko martxoaren 31n
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
HALAKO EGOERA, HALAKO ABERRI EGUNA
EUSKAL Herriko indar abertzaleek beti hartu izan dute erronkatzat Aberri Egun bateratuak egitearena. Bere osotasunean behintzat, hurrengoan gauzatu beharko da helburua. Euskal gizartean banaketa egoera bizi da abertzaletasunean eta horren isla Aberri Egunean ere horixe da, banaketarena. Batzeko eta garai esperantzagarriagoak berpizteko ahaleginak, dena den, hor dira eta ikusi behar orain tamainako ahaleginaren fruitua zein den. Edozein eratan badirudi Abertzaleen Batasuna, bere txikitasunetik, gero eta erreferentzia garrantzitsuagoa bihurtzen ari dela abertzaleen estrategia bateratuei dagokienez.


GUTXI HEDATUTAKO ARGAZKIA

IA astebete iragan da jada Unai Romanoren aurpegi erabat desitxuratua ezagutzera eman zenetik. Argazkiak, ordea, ez du izan halako oihartzunik giza eskubideen urraketaren aurrean horren sentiberak diren komunikabide eta klase politikoan. Berdintsu gertatu zen Iratxe Sorzabalen kasuan eta berdintsu beste tortura salaketa askorekin ere. Oso begibistakoa da giza eskubideen urraketa mota guztien aurrean ez dela berdin jokatzen: kasurik onenean tortura salatzen da, baina ez da berau eman ez dadin edo saihesteko neurririk hartzen.


EUROPAKO BATASUNAKO ENERGIA MINISTROAK IRUÑEAN

ORAINDIK Bartzelonako zalaparten txinpartak guztiz itzali ez direnean, Iruñean egingo da apirilaren 26an Europako Batasunako Energia Ministroen Kontseilua. Bartzelonan legez, kontrol neurri zorrotzak espero dira. Kontseiluari dagokionez, besteak beste, Bartzelonako gailurrean onartutakoaren garapenari ekingo zaio.


ASTE SANTUAREN BUELTAN

AJURIA Enean iragan otsailaren 22an alderdiek hausnartutako neurriak ahalik eta lasterren gauzatzeko ahalegin bizia egiten ari da Ramon Jauregi buruzagi sozialista, modu publiko zein isilean. Eta badirudi behin alderdi sozialistaren kongresua iraganda eta Aste Santuaren bueltan, Batasuna alkatetzetetatik kentzeko operazioa prest izan daitekeela. Jose Manuel Zorrila, EAEko Auzitegi Nagusiko lehendakaria urrutirago joan da Batasuna legez kanpo uzteko eztabaidan, eta ‘El Diario Vasco’n egindako elkarrizketa batean dioenez, hilketen aurrean zinegotziak abstenitzea kontuan hartu behar da alderdi bat legez kanpo uzteko irizpideetan.


ARBELOAREN ONDOREN LOLA EGURENEN TXANDA

LOLA Eguren, Foru Legebiltzarreko lehendakari ohi sozialistak ere iragarri berri du PSN utzi duela eta bere alderdi ohia noraezean ikusten duela, batez ere Batasunarekiko jarreran. Lola Egurenek bere parlamentari kargua utzia zuen jada duela hilabete batzuk eta Victor Manuel Arbeloak joan den astean egin bezala, PSN utzi duela iragarri du. Arbeloak, gainera, egungo Nafarroan bere ideiak ondoen defendatzen dituen alderdia UPN dela jakinarazi zuen. Egurenek orain politikoki umezurtz dagoela aipatu du. Miguel Sanz presidenteak, bestalde, beste proiektu batzuetatik aldendu direnak UPNn ateak zabalik dituztela iragarri du.

PSE-EE: ETA-REN JOMUGA NAGUSIA

Azken bi hilabeteetan PSEko hiru kideren aurkako atentatuak egin ditu ETAk, horietako bi zaurituz eta bat hilez. Une honetan, beraz, alderdi sozialista da ETAren lehen jomuga. Juan Priede, Orioko PSE-EEko zinegotzi bakarra alderdi honen kongresuaren atarian hil zuen, horrek duen esanahi politiko sakonarekin. ETAk argi utzi nahi du PSErekin aritzea zein arriskutsua den, behintzat bere gustuko klabeetan ez bada. ETAk bere zurrunbilo armatu itsuan jarraitzen du, bere jarduera geldiaraztea eskatzen dioten gero eta sektore zabalagoei muzin eginez, eta gertuen duen ezker abertzaleko sektorea politikoki gero eta gehiago zokoratuz.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude