HITZ BITAN


2002ko martxoaren 17an
- Josu Monterok honakoa idatzi zuen «Artez» aldizkarian: «Antzerkiak gero eta beharrezkoagoa den zerbait gogoratzen digu: gizaki batzuek aktuatzen dutenean besteengan nahitanahiez duten eragina».
- Mikel Mendizabalek «Euskaldunon Egunkaria»n: «Bertsolariak, kirolariak bezala, bere garaia, bere sasoia du; nirea joan da».
- Andolin Eguzkitzak «El Pais» en egin zioten elkarrizketan adierazitakoa da honakoa: «Euskaltzaindiak indar morala du eta euskaldun jendeak ematen dion indarra. Euskal erkidegoak Euskaltzaindia euskararen gotorleku kontsideratzen du. Zentzu horretan euskaldun jendeak ematen digun indar morala dugu».
- Mikel Hernandez Abaituak zera zioen «Euskaldunon Egunkaria»n: «Gure belaunaldiko idazleentzat eta gu baino lehenagokoentzat gutxien ikusten denaren azterketarako bide bat izan da beti literatura. Gaur egun, aldiz, aise ikusten dena nagusitzen da eta gutxien ikusten denaren inguruko lanek ez dute interesik pizten».


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude