Gazterian ere, zerutik lurrerainoko aldeak


2002ko martxoaren 17an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Itxura guztien arabera, oraingo heldu askok duen uste bera zeukan 1972an adinean sartutako jende ugarik, alegia, orduko gazteak ontasunera baino gaiztotasunera eroriagoak zirela pentsatzen zuten. Baina orduan eta orain, gaztaroan zein heldutasean, denetarako joera duenik izaki, horren froga nabarmena zeukan Iñaki Eizmendi "Basarrik" kontatzeko Z. ARGIAko irakurleei.


FAMILIAREN ALDAKETA

Aldizkaria, bere aldetik, ahaidetasun hurbilak lotzen dituen lagunen multzoak jasaten ari zen gorabeheraz kezkati genuen aste hartan. Horren inguruan agertzen zen editorialak zioenez, "itsuak ere badakus mundua aldatzen ari dela. Eta alferrik itxiko ditugu begiak gertatzen dena ukatzearren. Munduan, beste gauza askoren artean, familia ari da aldatzen. Agian ez genduke aldatzerik nahi. Baiña guk nahi ez arren ere aldatuz joango da. Dagoeneko ere, garbi dago, zenbait gauzatan asko aldatu dela. Ez dira berdiñak, lehengo eta oraingo senar-emazteen, guraso eta seme-alaben arteko arremanak. Gurasoak, lehengoa ezagutu zutenak, arritu egiten dira gaurko gazteen jokabideez. Seme-alabak, berriz, oraingoak direnak, gurasoen iritziez. Eta ortik orrenbeste iskanbilla eta konpondu ezin gure etxeetan. Baiña auzi au konpontzeko, ezer oberik ez, elkarrekin itzegitea baiño. Zer pentsatzen dute batzuek eta besteek, adibidez, maitasunaz, ezkontza-biziaz, ezkontza-nahasteaz, eta austeaz, aur-galtzeaz, aur-neurtzeaz, gazteen ezieraz, gaurko gizarteaz eta bizimoduaz?".
Batek daki zer pentsatuko zuen hartaz guztiaz zahar eta gazte bakoitzak. Z. ARGIA ere ez zen erantzuna ematera ausartzen. Galdera plazaratu eta aurrera egitea egokiagoa iruditu zitzaion.
"Badirudi gaurko gazteek ez dietela eskerrik ematen beren guraso eta gizarteak eskeintzen dizkien bideei. Diru-zalekeriaz, itxurakeriaz, norgehiagokeriaz eta gogorkeriaz betetako gizartea dakuste. Onek gogaiturik, mundu berria nahi lukete. Mundu berria egin nahi lukete batzutan bide egokiak aukeratuz eta bestetan ez ain egokiak. Asmatuko al dute? Iraungo ote dute burrukan ala aspertuko ote dira?".


NERE BORDATXOTIK

"Erantzuna, maite, haizean dabil" zioen euskaraturiko Bob Dylanen kanta batek… Dena den, gazte denak egongo al ziren gogaiturik munduaren justizia ezaz eta egoera hura aldatzeko borrokari ekiteko prest? Ezezkoan nago, konformagaitzen taldea maiz txikia izan baita, eta edozein egoeratara egokitzen direnena handia… Nolanahi ere, beste mota bateko okerra zuzendu nahi zuen "Nire bordatxotik" sailan Basarrik. "Igazko urtean, "Zeruko Argia"-tik eta beste toki batzutatik, bidegabekeri batzuren aurka mintzatu giñan. Ala egin bearra dago, artarako motiboak gaiñezka daudenean. Urbia-ko gaiñean eta ingurumaritan ardi zintzarriak lapurtu zituzten kupira gabe. Artzaiak, arrazoi aundiz, oso minduak zeuden. Aita Lasa izan zan lenengo, gertatzen zanaren berri eman zuena 'Arantzazu' aldizkariaren orrialdeetatik. Guk lagundu genion ondoren, periodikuz eta irratiz (radioz)".
Honaino Urbian batzuek egindako bidegabekeria salatzeko eginiko ahaleginaren arrazoiak. Zer gertatu ote zen gero?
"Aurreko batean Aita Lasa-ren kartatxo atsegin bat jaso genduen. Urbia mendiko kapillau prestuak berri onak eskeintzen zizkigun. Geuretzat bakarrik gorde genezazkeen berriak dira, baiña naiago degu askozaz zuek ere jakiñean egotea. Gazte danak neurtzeko eztegu neurri bat erabilli bear, Aita Lasa-k dion bezela. Gaztetan ere (nola ez), ba-daude alde ederrekoak. Mendizale talde bat ba-da Donosti-n 'Club Xabier' izenekoa. Talde ortako iru gazte joan omen zitzaizkion Arantzazu-ra Aita Lasa-ri. Lendakaria, sekretarioa ta diru-zaia. Asarre bizia agertu zuten Urbia-n gertatutakoagatik. Baita okerra erremeritzen saiatuko zirala agindu ere, al zuten aldetik".


OPERACIÓN CENCERRO

Ez zebiltzan zurikeriatan, Basarrik zioenez: "Itzen ondoren egintzak, obrak, izan dira. 'Operación Cencerro' izenekoa aurrera eramanaz, lau milla ta lareun pezta bildu, ta Aita Lasa-ren eskutan jarri dituzte gazte txalogarri auek. Diru aldetik begiratuta, ezin esango degu beste munduko gauza danik, baiña jokabidea da goraltzekoa. Urbia gaiñeko ta beste tokitako artzaiak ez bezate pentsa gazte danak berdiñak diranik. Batzuren ergelkeriak min ematen dute beste batzuren biotzetan. Batzuk zintzarriak lapurtzen, artzaien kaltetan; besteak diru biltzen, berriro zintzarriz osa ditezen eta poztasunak indar artu dezaien.
Zerutik lurreraiñoko aldea dago batzuetatik bestetara, danak gazteak izanarren. Aita Lasa-k ezin ezkutatu bere atsegiña, eta ezta guk ere.
Donosti-ko 'Club Xabier' ezta izango bakarra. Talde artako mendizaleak bezelaxe, beste talde askotakoak naigabetuko ziran Urbia-n gertatutakoaz. Gazte asko ta asko dira oraindik, zorionez, burua bere tokian daukatenak eta zentzua erabat galdu eztutenak. Aurrera ere izan ditezela, Euskalerriaren onerako. Beste gaiñontzean, 'gureak egin du’»

Zenbat gara 72
Gizona ezik, ez omen da harri kozkor berberaz topo egiten duen abererik. Halakoren bat gertatu zaigu guri ba. Oraindik gogoan dugu Xabier Kintanaren "Linguistika orain arte" zeritzan liburuxkak sorrerari zigun atzerakada eskutan artu genduenean. Hala ere, zer gogotsu irakurri genduela hasiez gero… Halaber esan dezakegu Larresororen "Hizkuntza eta Pentsakera" liburuaz. "Petardo" samarra izango zelakoan ekin genion beldurrez. Baina, besterik gero… Nonbait euskaldun guztiak gara apur bat hizkuntzalari eta era honetako liburuek, dirudien baino harrera onagoa aurki dezakete gure irakurlego urriarengan. Ez duzu, noski, saiakera hau, hiru xemeikotako nobelatxo bat bezain erraz irakurtzekoa, baina hala ere, aitzitik, baditu zenbait orritan eta kasutan nobela gutik duen atrazio nabarmena (...) (1972-III-19)

Lehen aroen agerketa
Erromatarren aztarrenak badire Euskal-Errian. Hoietan batzuek: Iruña (Naparroako iri-buruan), Oiartzunen, Irun-en… Irun-en agertu berria den aztarren-toki batean Kristo aurreko lehenen gizaldiko agiriak azaldu dira, oso garrantzizkoak gainera. Idatziz ezagutzen ditugun zenbait liburuetan "Oiasso" erriaz berriak baditugu. Liburu hoien egilleak Estrabon, Plinio, eta Ptolomeo dira. Ez dakigu gaurkoz "Oiasso" erri hori non den. Erromatarren garaiako azterketa egitekoz liburuen azterketan ere sar beharko genduke (...) (1972-III-19)

Irakurleak mintzo
Sei haurren ama nauzue. Hamairu urtekoa zaharrena, laukoa, berriz, txikiena. Beroien seksu ezierak aztoratzen nau beste gauza askoren artean. Ez nuke nahi gauza hoien berri jakiterik, nik bezala, etxeko morroi mutil-zaharrak erakutsita. Ez nago gure erretorearen iritziaz bat ere ados. Oraindik orain sekulakoak entzun nizkion "Seksu-ezibidea" liburuaz. Ez omen dago honelako liburuak euskeraz ateratzeko eskubiderik. Are gutxiago eliz-irratietan hoien zabalkundea egiteko. (...) Nik uste garaian garaiko eziera eman behar diegula haurrei gauza hoietaz. Ez dut uste ezjakiñean eduki behar ditugunik. (...) Baiña zearo harriturik utzi nau honako berri honek. Hala esan omen du gure ballarako ikastolako batzar batean norbaitek: "Seksu jotzen erakutsi behar zaie haurrei behin hamabi urtez gero". Ez dut uste egia izan ditekeanik. Ez dut siñesten. Ez dut siñestu nahi. Dena den, badago gaztetxoak bide hoietatik bortxatu nahia zenbaiten aldetik. "Maitasun askea" behar omen da, "taldeko maitasuna". Honelako maitasunak maitasunetik zer duen eta askatasunetik zer gelditzen zaion galdetu beharko litzake. (...) Bai pozik ikusiko nituzkeela honelako gaiak Zeruko Argian. Ez dut euskeraz ia ezer aurkitzen. Gure eziera, berriz, estua, itxia, iñoxentea izan zen. Eta behar beharrezko zait gure haurrei eziera on bat ematea. Iñoxentekeriarik gabe, baiña zor zaien lasaitasunez, begirunez eta jatortasunez. (1972-III-19)


Azkenak
2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


Mirene Begiristain Zubillaga (Ekonomialari feminista):
“Ekonomia zientzia sozial bat da; hortaz, badaukagu aukera nondik joan erabakitzeko”

“Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloaren helburua emakume zientzialarien ibilbidea ezagutaraztea da, baita ikertzen duten arloari buruz daukaten ikuspegia gizarteratzea ere, kultura zientifikoa hedatzeko eta eztabaida kritikoa sustatzeko. Elhuyarrek eta... [+]


Marieneko lurren alde, Kanbon mobilizaziora deitu dute larunbaterako

Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.


Valle de Odieta makroetxaldeari 2.272 abelburu gehiago izateko baimena eman dio Nafarroako Gobernuak enpresaren aurkako epaiketaren atarian

Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]


Pentsioak osatzea “ez da beharrezkoa” Jaurlaritzaren esanetan, eta herri ekimen legegilea eztabaidatzearen aurka egin du

Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Lurrikara Afganistanen: gutxienez 1.400 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


2025-09-02 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zer ari da gertatzen Indonesian?

Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Eguneraketa berriak daude