2.000 URTE BAINO GEHIAGO PLAZA BAKAR BATEAN

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Erromatarkuntza garaiko termak topatu dira Gazteluko Plazan. Karlos III inguruan topatu diren aztarnak Fernando Aragoikoaren gazteluarenak (1513) direla baieztatzen baldin bada, argi dago aztarnategi hau oso zabala dela kronologikoki. Eta tarte hau are zabalagoa da indusketako arduradunek jakitera eman ez duten datu bat kontuan hartuz gero: Beriaingo zabortegian topatutako zeramika batzuk euren ezaugarriengatik Brontze Arokoak (K.a. 3000-800) omen dira nabarmen. Zabortegian erraz topatu zituzten zati horiek eta, beraz, pentsa daiteke Gazteluko Plazan garai horretako askoz material gehiago azaldu dela. Horrekin zer gertatu den ez dakigu, ordea.


Iruñea eta Pompaelo. Lehenengo Iruñea inguruko hiririk garrantzitsuena izan zen Burdin Aroan. Estrabonek «baskoien hiri nagusi»tzat jo zuen. Toponimiari dagokionez badirudi hiriaren izenak honako egitura hau duela: hiri + on + e = Iruñe(a). Euskal filologia historikoko adituen artean tesi zabalduena da bederen.
Pompaelo izenaren jatorriaren inguruan zalantza gehiago dago. Pompeyotik datorrela esan izan da, baina beste hainbat tesi ere badaude izenaren inguruan. Ziur dakiguna da Cneo Pompeyo general erromatarra K. a. 74-75eko neguan iritsi zela Iruñera eta bertan kanpamendu militar bat ezarri zuela, Sertorioren kontrako borrokan Galiarekin harremanetan egoteko toki estrategikoa baitzen Iruñea. Iturri klasikoen arabera, Pompaelo civitas garrantzitsua zen Erromatar Imperioaren barruan.
Iturri horiek arkeologiarekin osatzen dira eta Erromatarkuntza garaiko Iruñearen azterketa arkeologiko nagusiena Maria Angeles Mezquirizek burutu zuen 50eko hamarkadatik aurrera. Navarrería auzoan, katedralaren inguruan hainbat indusketa egin zuen eta lan horien ondorioz Pompaeloren egitura oinplano batean irudikatu zuen. Hiri erromatarren arrazionaltasuna jarraituz, Pompaelok ere bere Decumanusa eta Cardusa (kale nagusiak) zituen hiriaren ardatz gisa. Termak ere bazituen eta foroa katedralaren inguruan zegoen kokatua. Hiriaren mendebaldeko muga Estafeta kalean zegoen Mezquirizen arabera; beraz, egungo Gazteluko Plazak Pompaeloren mugaz kanpo behar luke. Roldan Jimeno historialariak dionez, «egia esan, oso lan interesgarria egin zuen. Orain arte bere ondorioak ontzat eman ditugu historialari guztiok».

Orain Gazteluko Plazako erromatarkuntza garaiko aurkikuntzek Pompaelo pentsatu baino civitas handi eta garrantzitsuagoa zela erakutsi dute. Iruñea gune estrategiko ezinbestekoa zen bere kokapen geografikoagatik. Ab Asturica-Burdigalam bidea (hots, Astorgatik Bordelerako bide garrantzitsua) bertatik pasatzen zen, Kantauriko kostaldera iristeko ere handik pasa behar zen eta beste hainbat bideko erreferentzia puntua zen.
«Horrek esan nahi du inbasioak ere erraz sartzen zirela bertara» dio Jimenok. Horregatik hiria behin eta berriro izan zen suntsitua. Hori ederki ikus daiteke arkeologian, suaren mailak nabari baitira estratoetan, III. mendeko inbasio bisgermanikoak eragina bereziki. «Baina hori guztia hondatuta dago Gazteluko Plazan» gogorarazi digu historialari nafarrak.
Erromatarkuntza garaiko arrastoak topatuko zituztenik ez zela espero onartu digu Roldan Jimenok, sorpresa handia izan dela hori. Baina garbi omen zegoen beste garai batzutako arrasto garrantzitsuak zeudela aparkalekurako aukeratutako orubean.

Garai iluna argitu gabe.

«Indusketa honek oso garrantzitsua beharko luke izan Erromatarkuntza amaieratik VIII-IX. menderako pausoa hobeto ezagutzeko» Jimenoren ustez (eta ez da izango aurreko orrietan azaldu ditugun arrazoiengatik). V-IX. mende tarte horretan parentesi moduko bat dago Euskal Herriko historian. Garai ezezaguna da, iluna, iturri dokumental urrikoa. Badakigu Iruñeak inbasio ugari jasan zuela mende horietan. Godoak penintsulara sartzeko pasabidea izan zen V. mende osoan eta VI. eta VII.ean frankoen saiakerek izan zuten eragina Iruñean (531, 541 eta 631ean erasotu zuten hiria). Kanpotik ezezik, arriskuak barrutik zetozen, bagauda baskoiak behin eta berriro altxatzen ziren eta horrek Toledoko erregeen erantzuna ekartzen zuen.
Hainbat historiagileren arabera, hirientzako krisi garaiak izan ziren eta populazioa sakabanatzeko joera nagusitu zen. Zentzu askotan Burdin Arora jo zuen baskoien bizimoduak.
Iturri dokumentalek dagoeneko ez dute gehiagorako ematen eta azken urteotan gero eta gehiago arkeologiara jo da garai ilun horiek ezagutzeko helburuarekin. Agustin Azkarate EHUko irakasleak lan handia egin du eremu honetan, Aldaietako aztarnategi garrantzitsua industu da eta Gasteizko Santa Maria katedralean ere ari dira. Aldaietako (Araba) nekropolian arrasto ikusgarriak agertu dira, armak-eta. Baina estratuen azterketarako Gazteluko Plaza askoz interesgarriagoa izan zitekeen Roldan Jimenoren aburuz. «Hain ikusgarriak ez diren datu ezinbestekoak galdu dira. Garai hori ikertzeko Nafarroa osoan dagoen orube garrantzitsuena suntsitu dute».

Musulmanen ezustekoa.

Gazteluko Plazatik etorri zaigun azken berri arkeologikoak musulmanak ditu hizpide. Duela aste pare bat, otsailaren amaieran, eman zen ustezko nekropoli musulmanaren berri (aurkitu, ordea, lehenago aurkitu ziren, eskuratu ahal izan ditugun argazkietako batean, otsailaren 4an egina, ehorzketa musulman horietako bat ageri baita). Hamabi bat hobi topatu dituzte eta denak Mekako hiri santura begira daude. VIII edo IX. mendekoak izan daitezkeela diote. Baina kronologia hori zehazteko eta ehortziak daudenak musulmanak direla baieztatzeko datazioen emaitzen zain egon beharko da oraindik.
Hipotesiak ontzat emango balira, aurkikuntza honek sekulako garrantzia izango luke. Euskal Herriko lehen nekropoli musulmana izango litzateke.
Dokumentu idatzirik iritsi ez bazaigu ere, badakigu musulmanak Euskal Herrira iritsi zirenean, 714. urte inguruan, baskoiekin paktu bat sinatu zutela. Hitzarmen honen ondorioz, baskoiek leialtasuna zor zieten musulmanei eta tartean zor ekonomiko bat ere bazen. Baina horren truke, Iruñeko botereak nolabaiteko independentzia mantendu zuen, erlijio askatasuna, egitura juridikoa... gordez. Hitzarmen hori une jakin batzuetan eten egin zen eta garrantzi gutxiko gatazka batzuk izan ziren baskoi eta musulmanen artean. Baina, oro har, eta Jimenoren hitzetan, «historiagileok beti uste izan dugu, paktu hau zela medio, musulmanek ez zutela presentzia nabarmenik izan Iruñean». Hortaz, nekropoli honek aldaketa handia ekar dezake: musulmanek garai hartako Iruñean garrantzia handia zuten eta pentsatu baino finkatuago zeuden hirian. «Baskoiak independenteak zirela pentsatu izan dugu. Eta agian bai, euren independentzia nolabait gordeko zuten, baina musulmanak bertan zirela». Beti ere hipotesiak zuzenak badira.


Gazteluak gazteluko plazan.

Bere izenaren jatorria garbi utziz eta hainbat historialarik garbi ikusten zuenari arrazoia emanez, gazteluen arrastoak ere topatu dira Gazteluko Plazan.
Egun plazan nabarmen ikusten diren harresi eta dorreak Nafarroako errege Luis Hutinen garaian eraikitako gazteluarenak dira. 1308an hasi ziren lanak eta hiru urte beranduago amaitu. Gazteluaren inguruan egituratu zen euskaraz Larrañeta bezala ezagutzen zen auzoa (latinez Areis).
Karlos III. hiribidean aldiz beste harresi batzuk topatu dira. 1513an eraikitzen hasi zen Aragoiko Fernandoren gazteluaren arrastoak izan daitezke, oraindik baieztatzeke badago ere.
Mende hauek ezagutzeko arazorik ez du ekarri, zorionez, iturri dokumentalen eskasiak. Hortaz, garai hauetako aztarnak gaizki industu eta galtzeak baino aztarna zaharragoekin egin dutena da larria.
Azkenean, Brontze Arotik hasi (gutxienez K.a. 800. urtea) eta Aragoiko Fernandoren garairainoko (XVI. mendea) 2.000 urtetik gorako tartea hobeto ezagutzeko altxorra zen Gazteluko Plaza. XVI. mendetik hona bertan eraikuntzarik egin ez izanak eta lur mugimendu mugatua ezagutu izanak, are aberatsagoa egiten zuen aztarnategi hau. Zabortegia baino leku hobea merezi zuen altxor historiko honek


Azkenak
2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


Mirene Begiristain Zubillaga (Ekonomialari feminista):
“Ekonomia zientzia sozial bat da; hortaz, badaukagu aukera nondik joan erabakitzeko”

“Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloaren helburua emakume zientzialarien ibilbidea ezagutaraztea da, baita ikertzen duten arloari buruz daukaten ikuspegia gizarteratzea ere, kultura zientifikoa hedatzeko eta eztabaida kritikoa sustatzeko. Elhuyarrek eta... [+]


Marieneko lurren alde, Kanbon mobilizaziora deitu dute larunbaterako

Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.


Valle de Odieta makroetxaldeari 2.272 abelburu gehiago izateko baimena eman dio Nafarroako Gobernuak enpresaren aurkako epaiketaren atarian

Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]


Pentsioak osatzea “ez da beharrezkoa” Jaurlaritzaren esanetan, eta herri ekimen legegilea eztabaidatzearen aurka egin du

Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Lurrikara Afganistanen: gutxienez 1.400 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


2025-09-02 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zer ari da gertatzen Indonesian?

Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Eguneraketa berriak daude