HITZ BITAN


2002ko otsailaren 24an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
- Mikel Herzog abeslari bergararrak dioenez, «kantariak lehenengo sortu egiten dira, eta gero egin. Edonork ezin du kantari izan». Hitzok «Goienkaria»n esan zituen.
- Maialen Lujanbiok zera dio «Bertsolari» aldizkarian: «Gure finaleko exito txikia, perfektua izango zatekeen, zoramenaren ostean, dena lehengora itzuliko balitz. Barkatu, lehengora itzuli ez. Sentitutakoaren, sortutakoaren, eraikitakoaren muina geratuko balitz, eta azalkeria eta espantua haizeak eraman».
- Yolanda Mazkiaran dokumental zuzendariaren aburuz, «Espainian dokumentala gutxietsi egiten da, baina Europan ospe handia du. Agian kultura falta da. (...) Edo agian errealitateaz eta arazoetaz hitz egitea ez zaigula gustatzen». «El Pais»en eginiko adierazpena da.
- Aingeru Epaltza idazleak «Euskaldunon Egunkaria»n: «Egunkariak idazleen labe bilakatzen dira, trebaleku, eskola. Eta hori joan den mendetik hona ari da gertatzen, eta egun, inoiz baino gehiago. Eta hori, euskal literaturan ikusten ari gara. Nolabait ere, ofizioa ematen dio kazetaritzak idazleari: idazteaz bizitzeko aukera ematen dio».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude