Gaztetako kontuak gogoratuz


2002ko otsailaren 24an
Garai guztietako auzia dugu, antza denez. Adinean sartutakoek jende gazteagoari mesfidantzaz begiratzeko joera hori, alegia. Gaur bezala, 1972an ere gertatzen zen, Z. ARGIAk plazaratutako "Bidea irekia utzi gazteei" editorialak agerian uzten duenez. Gaztetan, haritzak eta pagoak babesa nahi omen dute, baina bi oinen gainean zuzen ibiltzen ikasitakoek ez dute hainbeste eskertzen. Edo batzuetan bai eta askotan ez, haien urratsak zuzentzeko irrikitan dauden bolondres amorosentzat txundigarriago dena. Hortik dator komedia ugari. Hortik, eta garai bakoitzak dakarren ohitura aldaketatik, jakina.


BIDEA IREKIA UTZI GAZTEEI

Zahartzarora heldu den guztiak bere gaztaroa izan du, bistan da. Beraz, itxura batean ondo baino hobeto daki zer den gazte izatea. Haatik, bere mutil edo neska denborako uste, iritzi eta sinisteak ez daukate, derrigor, bere ondorengoko gazteek dituztenen pareko izan beharrik… Behintzat badirudi, 1972ko gazteen eta beren aurrekoen ohituren artean bazegoela aldea, eta ez makala!
Horrela zegoen auzia, Z. ARGIAren ikuspegiz: "Iñoiz baiño gehiago itzegiten da gazteriaz. Batzuk diotenez kaskariñak, zentzugabeak eta erantzunkizunik gabeak ditugu. Eta onen errua gurasoek eta ezitzaillek omen dute, ez omen dituzte bide latzean ezi eta. Ezin uka arinkeria asko duten gazteek badaudela gure artean. Jana, edana eta jolasa beste ametsik ez duten gazteak. Baiña bestelakorik franko ere bada, zalantzarik gabe".
Arazoa konpondu beharra zegoen, nola edo hala, eta helduenen bihotz barrunbeetara ailegatzeko zailtasunak ikusiz-edo, haien buruak zentzatzen saiatzen zen editorialgilea.
"Denok jabetu gara gazteriak duen indarrez. Onen eskuetan dago etorkizuna. Eta denok gure esku eta gure alde nahi genduke indar au. Eta denok ari gera losintxa edo iritzi aurrerakoiz edo maltzurkeriaz gazteria gureganatu nahian".


GAZTEAK ESTU LOTZEN ZITUZTEN ELKARTEAK

Erasoaren ondoren, barealdia, grina hori aspalditik zetorrela azaltzen zuen segidan: "Aurreko gizaldian ere izan ziran gazteen ardura zutenak. Don Bosko esate baterako. Gure artean bertan gazte talde osoak eduki ditugu gure esku 'Luistar' eta 'Mariaren alaba' izeneko lagundietan. Baiña orduan ez zuen gazteriak gaur duen garrantzi eta indarrik. Oso garaiz uzten zuten eskola eta berealaxe sartzen ziran gizon elduen artean lantokietan. Gizon elduen iritzi, jokabide eta moldeak, gazte auek ere gizon elduen antzeko bihurtzen zituen".
Harrigarria! Frankismoak eta Elizak bere menpean zeuzkaten guztiei ezarritako lege zorrotzak hartan guztian zuen zerikusia aipatzea ahaztu bide zitzaion editorialaren egileari. Tira, aurrera lehengo eta 70eko gazteen artean zeuden aldeekin: "Gaur ez da onela gertatzen. Ikasten jarduten dute luzaroan. Indarrean datoz. Orregatik gabiltz denok gazteen atzetik. Politikariak batez ere".
Behin hori esan, eta badaezpada-edo, urrutira begira jartzen zen editorialgilea. "'Konsomol' izeneko elkartea sortu zen Errusian gazteak eskuratzeko. Emezortzi urtetatik hogei-ta zortziraiñoikoak biltzen zituzten. Gaztetxoak, berriz, 'Zveno' izenekoan artzen zituzten. Zortzi urtetatik hogei-ta bat arte bitartekoak faszismoan ezitzen zituzten Italian. Alemanian, berriz, 'Hitler Jugend' sortu zen gazteak eskolatzeko. Toki guztietan daude gazteak zaitzeko, ezitzeko eta eskuratzeko elkarteak".
Zergatik ote? Hura guztia idatzi zuenak argi zeukan: "Oien eskuetan dago guk amesten dugun geroa. Oien bidez egin nahi genduke guk nahi eta ezin dugun mundu berria. Baiña ona emen gidari edo maixu ustekoan errua, pekatu zaharra. Ez diegu egiaz askatasunik eta nortasunik opa gazteei. Guk ipiñitako bidetik joatea nahi genduke. Argi egin eta eragin gazteei, baiña ez beraiek aukeratzen duten bidetik joan ditezen, guk ezartzen diegun bidetik baizik. Eta orixe da ain zuzen lehengoek egiten zuten eta guk ere egiten dugun pekatu zaharra: gazteak zapaldu, gazteak menderatu".
Gogorregi ari zela? Bada, erantzun ziezaiotela zintzoki bere galderei. "Ez al da, bada, egia talde bakoitzak bere ikuspegi eta leihotil txikitik ematen diela gizartearen berri? Ez al da egia ahal denik eta azkarren egi-zati batzuk buruan sartu nahi dizkiegula? Ez al gara 'buru garbitze' bat egiten ari ausnartzeko eta barruan egosteko betarik eta askatasunik eman gabe? Ez ote dizkiegu alderdi batzuk bakarrik erakusten? Ez ote gera itxumen batzuk kendu eta beste batzuk jartzen ari?".
Esanak esan, jabetzen zen jende helduaren arazoaz, ez pentsa: "Bai zailla dela garbi jokatzen! Bai zailla gazteei aukera ematen! Egia utsaren eta arrazoi soillaren janariz bakarrik gereganatzen!", zioen mantsoki… azkenengo makilkadaren aurretik. "Baiña orixe da bide bakarra. Beste guztiak, zapaltzaille, itsutzaille eta uztartzaille dira". Eta kitto

Ezinezko pluralismoa
Liberal tradizioak baditu berarekin zenbait ondoren eder: kontzientziaren askatasuna, lagun urkoarekiko errespetoa, dogmakerietatik urrutiratzea eta alderatzea… eta abar. Mugimendua, esan genezake alderdikeriz jokatzen ba-dugu ere, Elizaren dogmakeriaren aurkako joera bat zela, naiz eta bestalde kristauen Ebanjelioaren seme jatorra izan. Gertaera onen ondoren politiku garrantzitsuenak zerak lirake: USAko Konstituzioak duen pentsamolde eta Europa-Sartaldeko errien Konstituzio formulak. XIX-garren gizaldiko seme jatorra dugu pentsamolde au eta ideoloji au. Ideolojia esan dut, naiz eta "liberalak" ideoloji ororen aurkako izan. Dudarik ez tradizio onek on ederrik egin duela, gure artean oraindik ortara iritxi gabe egon arren, arnasa artzeko giroa sortu dezake. Frantziako Erreboluzioaren izengoitiak edo sloganak praxisera eramaten saiatu dira, itzez gutxienez. Marx-ek, Nietsche-k eta Freud-ek ondo jorratu dituzte, jorratu ere, formalkeri onen faltsokeriak. Kritika onen oinarria emen datza: itzak direla, errealitatearen manipulazio biurtzen direla. Gehien-gehientsuenetan agintea dutenen manipulazio eragin bide gertatzen direla (…)

Bermeo: arrantza arazoak
Iñozko goxeen ari dira gure itxas langilleak antxoaren atzean. Len, "San Xose" inguruan juaten gintzan arraiñ onen billa. Baño gaur, arek eta orrek zirikatuta edo, otsaillaren lenengo egun bietan itsasoratu ziran ontzi batzuk, baiño arraiñ ibilketa utsa egin da biurtu ziran kai barrura. Lau kostera dituz urtero gure Kantauri itxasoak bere sabel emokorratik arrantza egiteko. Bestera ibiltzea, "aldrabes" egitea lez da. Lengoen esanak onexek ziran: Itxasoako urak berotu; Gero arraiña agertu; Eta arrantzale guztiak antzoa asko koxu. Ori bai egia. (1972-II-27)

Irakurleak mintzo
Irakurri dut Otsaillaren 13-ko Z. Argian "Euskaltzaindia" izeneko lana. Nik ere bearrezkotzat jotzen dut Euskaltzaindia gidaritzat artu bear gendukean zerbaitzat. Baiña ez duzue azpi-azpiko auzia aipatu ere egiten. Errezegi eskatzen duzue Euskaltzaindiaganako begirunea eta menpetasuna. Izena eta izana bear ditu ortarako. Zintzilik dauden galdera auei erantzun bear diozue: Legez al daude barruan Euskaltzaindia osatzen dutenak? Bete al dituzte "oso-osoko euskaltzain autarkidun" izateko Euskaltzaindiaren arauak? Egin al dute guziek sarrerako itzaldia? Zeintzuk ote euskaltzain oso-osoko eta zeintzuk ez? Nola bete, esanik bete ez dutenen esana? Barkatu, baiña ez duzue argirik egiten illun dauden arazoetan. (1972-II-27)


Azkenak
EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude