Nafar Erribera. Kulturen mestizajea labirintoan

  • Tutera Nafarroako bigarren hiri nagusia da eta aberatsenetakoa, bai ekonomikoki zein kulturalki. Izan ere, gaur egun bisitatu dezakeguna Erdi Aroan bertan aske bizi izan ziren kulturen arteko mestizajearen emaitza dela esan genezake. Juduak, musulmanak zein kristauak Tuterako kale labirintikoetan bizi ziren eta Euskal Herrian bakarretakoa izan den elkarbizitzaren eta kultura nahasketaren aztarnak bisita ditzakegu. Arrastoak nonahi dira: kaleak, garai batean mezkita izandako oraingo elizak, jauregiak, enparantza...

2007ko otsailaren 21ean

Tuteraldea

Base militarrari itzuli osoa egin ostean (guztira 26 km.), Argetasetik dakargun bidetik itzuliz, errepide nagusia ezkerralderantz hartuko dugu eta handik 10 bat kilometrora Erriberako hiriburua begibistan izango dugu.
Ibilbidearen 69. kilometroan Tuteran sartuko gara, Ebroren gaineko zubi luzetik. Edozeren gainetik katedralaren zilueta nabarmentzen dela. Hiria bera, "Nafarroako jakileku" ere deitua da bertan ekoizten diren baratze produktuak ospetsuak direlako. Hainbat kulturaren mestizajearen emaitza denez, alde zahar labirintikoaren inguruan batik bat sekulako monumentu bilduma (batzuentzat Euskal Herriko plazarik ederrena ere bai) topatuko dugu.
Hirian bertan Zaragoza etorbidea eta hortik aurrera Soria-Tarazona bidea hartuko dugu. Hiritik ateratzerakon berriz, lehenbizi Zaragozarantz hartu, segituan Tarazonarantz eta berehala «Ablitas-Aerodromo» dioen seinaleari jarraituko diogu. Kilometro gutxitan bidegurutze askotxo dago eta Ablitaserako bide zuzena hartzeko oso erne egon behar da.
Herrira hurbilduz joan ahala paisaia hain lehorra ez dela nabarituko dugu. Ablitasen XVI. mendeko Maria Magdalenako parrokia eta XIII. mendeko gazteluaren hondakinak aurkituko ditugu. Herria Cascantera bidean zeharkatu ostean, 500 metrora Lor aintziraren zati bat inguratuko dugu eta pixka bat geroago aparkalekura helduko gara. Berau inguratzen duen bizpahiru kilometroko bidexka atseginetik paseatuz gero, lakutxoa populatzen duten uretako hegazti ugari eta uraren beraren gainetik "sortzen" diren arbola ikusgarriak ikusteko parada izango dugu.
Errepide lauan berehala ikusiko dugu, Cascanteko zilueta, lehenbizi Tutera eta segituan Cintruénigo-Fitero bidean zeharkatuko duguna. Erromatar garaiko herri honek Jasokundeko (XVI. mendea), Victoria (XVI-XVIII. mendeak) eta Romero (XVII. mendea) elizak erakusten dizkigu. Azkena aipatu dugun eliza honetara 39 arkudun galeria barroko eta oso ikusgarri batetik igotzen da. Gainera, begiratoki ederra da.
Zuzenean Fiteroraino eramango gaituen errepide laua, oso lehorra eta bakartia (noizbehinkako bordaren bat azalduko zaigu bidean) ageri zaigu berriz ere, hasieran lakutxo artifizial bat ikusten badugu ere. Azkenik, Nava urtegia igaro eta errepide nagusia eskuin-ezkerrera zeharkatu ostean, kilometro gutxira (Cascantetik 19 km.) Fiteron sartuko gara.
Mugako hiri garrantzitsu izandakoan 1140ko Santa Maria la Real monasterioa nabarmentzen da, zistertarren lehena penintsulan. Bertan atalde erromanikoa, klaustro platereskoa, girolako burua, eta gurutzeria eta izar moduko sabaiak azpimarra ditzakegu. Ibilbidea ezinhobe bukatzeko hoberena Fiteroko bainuetxe ospetsuetara abiatzea izan daiteke, herritik ezkerrerantz (Errioxarantz) 4 kilometrora.

TUTERA
Nafarroako bigarren hiri nagusi eta Erriberako hiriburu, Ebroren albotik zihoan bidearen eta Gaztela Frantziarekin lotzen zuenaren bidegurutze pribilejiatuan kokatzeari esker historikoki garrantzi handia hartu du. Izan ere, alde zahar aberatseko kale labirintikoek erakutsiko diguten moduan, musulmanen garaian eta baita ondoren ere, Tuterak funtzio oso garrantzitsua izan zuen. Juduen, musulmanen eta kristauen kulturen nahasketa aberasgarriaren lekuko nagusi izan zen.


Laburpen historikoa

Historiaurreko eta erromatar garaiko aztarnak badira ere, lehenbiziko berri fidagarriak musulmanen garaikoak dira, mezkita nagusi, zoko eta alkazaba inguruko etxe-multzo handi gisa agertzen denean, 1119an birkonkistatua den arte. Ondorengo lau mendeetan, bakoitza bere auzoan, musulmanak, juduak eta mozarabiarrak elkarrekin arazorik gabe biziko dira. Gune honetan kulturaren alorreko aditu garrantzitsuak sortu ziren.
Bestalde, hiriko biztanleen espiritu liberal eta foruzalea behin baino gehiagotan agerian jarri zen. Esate baterako, 1512ko Gaztelako tropekiko erresistentzia erakutsi zuten eta inkisizioari ere traba ugari jarri zioten. Hurrengo mendeetan ere kulturgune handia izaten jarraitu zuen (1773an Tuterako Herriaren Adiskideen Erret-Elkarte Ekonomikoa sortu zen), baina aldi berean XIX. eta XX. mendeko gerrak jasan behar izan zituen. Azkenik XX. mendearen bigarren erdialdean beste garapen ekonomiko indartsu bat ezagutu du.


Ikustekoak

Tuterarren topaleku eta herriaren erdigunea gaur egun Foruen plaza da, alde historikoa eta modernoa lotzen dituen eta batzuentzat edo askorentzat Euskal Herrian dugun enparantzarik ederrena.
1687an eraikia, 1700 eta 1842. urteen artean zezen plaza izan zen, margotutako armarridun balkoi zabalek erakusten duten moduan. Tamalez, erdiko kiosko ederraren inguruan kotxe piloa aparkatuta ikusteak ez dio plaza zoragarri honi mesederik egiten. Plazaren inguruan, Erlojuaren Etxea, eta albo batean Santa Maria parrokia (XVI. mendeko Graziako Andra Mariren ospitalea).
Alde zaharrean sartu aurretik, azken eraikin hau atzean utzi eta zuzen baina sigi-sagean joanez, Monteagudo kalearen ondoan Mariaren Bihotzaren monumentua eta Monreal dorrea (ziuraski IX. mendeko talaia, XX. mendean berreraiki eta erreformatua) aurkituko ditugun parke batera iritsiko gara.
Orain bai, leku beretik itzuliz, hiriko alde zaharrean sartuko gara. Alde zahar osoa ezusteko txoko ederrez zipriztindutako karrika-labirintoa da, ez baitago ia kale zuzenik. Labirintoaren erdigunean hiriko zilueta ezagunena osatzen duen katedralaren dorre eder-ederra. Hara iristeko, Foruen plazatik Concarera kalea hartu eta San Jaime plazan eskuinera jo.


Santa Maria Katedrala

Antzinako mezkitaren gainean 1168an eraikitzen hasia, orokorrean trantsiziozko erromanikoa da eta Nafarroako eraikin erlijiosoen artean nabarmenetakoa da. Hiru ate ditu. Garrantzitsuena Azken Epaiketaren ate ikusgarria da. Bestea hegoaldeko Ama Birjinaren atea da, zaharrena eta hirugarrena, iparraldeko Santa Maria.
Mezkitaren aztarnak dituen klaustro erromanikoak arreta berezia merezi du (arreta jar ezazue kapitelen apaingarrietan), eta bertan bereziki Kristoren Eskolaren Kapera mudejarrak (XV. mendekoa, Sinagoga Nagusia egon omen zen lekuan egina).
Barruko hiru nabeetan, XV. mendeko erretaula nagusia dago eta Antso VII. Azkarra tuterarrak Navas de Tolosako batailan irabazitako katemaila batzuk agertzen dira. Nabeetan kapera ugari eta ederren artean Santa Anaren (hiriko zaindariaren tailu gotikoak garrantzia hartzen duen itzelezko kapera barrokoa. Arretaz begiratu kupula zoragarria) eta Santa Katalinaren erretaula monumentala azpimarratuko ditugu bereziki.
Baina hauetaz gain ezin ditugu aipatu gabe utzi ondorengo hauek: San Joakin, San Martin (burdinazko langa platereskoa), "Dolorosa" (erretaula barrokoa), Espiritu Santu edota Itxaropenaren Andra Mariren kaperak; XII. mendeko Andra Mari Zuriaren tailua, Villaespesaren mausoleo gotikoa, koru zoragarria (XVI. mendea), organo barrokoa, zilargintzako lan ugariak eta abar oso luzea.
Honen kanpoaldean, esandako moduan, hiriko irudia den XVII. mendeko dorre ederra dugu, aurreko erromanikoaren gainean egina eta gaur egun zikoinak lagun dituena. Katedralari atxikia, XV-XVI. mendeko Dekano jauregia dago (atalde platereskoa), eta Plaza Zaharrean Udaletxea (XVI. mendekoa, geroago erreformatua) aurki ditzakegu.
Honen atzean Rua kalea luzatzen da, hau da, antzinako kale nagusia, XVI. mendeko Almirantearen etxe ederra (Udaletxearen atzean bertan, hegal eta balkoia nabarmentzen diren aurrealde platereskoarekin), Ibañez Luna etxea (XVI. mendekoa, eskuinerago) eta San Nicolas eliza (sekulako tinpano erromanikoa nabarmentzen den tenplu barrokoa) erakutsiko dizkiguna.
Eliza honen kantoian Seralta kaletik ezkerrera egin dezakegu, eta hurrengo kantoian berriz ere ezkerrera, Mercadal plazan osotasun ikusgarria zain dugulako:
1618ko San Jorge parrokia (XVIII. mendeko erretaula nagusia, fatxada manierista, eta Carlos III.aren armarria duen ataldea), atxikita dagoen urte bereko Castel Ruiz kultur gunea (sekulako arkudun etxalde zentrala) eta ezkerrerago dagoen Huarteko Markesaren jauregi barrokoa (gaur egun liburutegia dena eta sarrera atzeko Herrerias kaletik duena). Azken honek izugarrizko eskailera inperiala, kupula artistikoa, XVI. mendeko armadura, margoak eta bestelako altxorrak gordetzen ditu.
Carnicerias kaletik Dekano jauregira itzuli, eta bere ondotik atzean utziz, zuzenean Tuterako arkitektura zibilaren lan gorenarekin topo egingo dugu, Benjamin de Tudela kalearen eta Juderia plazaren artean dagoen San Adrian Markesaren jauregia (XVI.eko Berpizkundekoa), bere hegal, etxalde eta eskailera nagusi ederrekin.
Ebrorantz zuzenduz berriz, 17 arkuz osatutako zubi luzearen sarrera inguruan, XII.eko itzelezko Madalengo parrokia (alboko atalde ederrak, dorre erromanikoa, Berpizkundeko erretaula, margoak eta organo barrokoa).
Azkenik, Ebroren inguru zoragarritik paseatuz, hiria mendean hartzen duen Jesusen Bihotzaren monumenturaino gertura gaitezke, Antso VII.a, Azkarraren gazteluaren hondakinen ondoan dagoena. Bertatik hiriko eta ibaiaren gaineko bista izugarriaz gozatu ahal izango duzue.
Informazio Praktikoa

CASCANTE


Jatorduan:
Meson Ibarra Jatetxea- Vicente Tutor 3.
El Lechuguero Jatetxea- Romero 6.



FITERO


Jatorduan:
Casablanca Jatetxea- K/ Nagusia 123.
Jan eta lo egiteko:
***Hotel Balneario Bécquer- Baños de Fitero. 948- 77 61 00. Logela 41,02-47,78 euro.
***Hotel Balneario Virrey Palafox- Baños de Fitero. 948- 77 62 75. Logela bikoitza 41,02-47,78 euro.
**Pensión Casablanca- Mayor 123. 948- 40 46 30. Logela bikoitza 18,03 euro
TUTERA
Turismo Bulegoa: Plaza zaharra 1. 948- 84 80 58.
Udaletxea: 948- 41 71 00.
Udaltzaingoa: 092.
Larrialdiak: 112.
Reina Sofia Ospitala: 948- 81 70 00.
Gurutze Gorria: Iruñea Pasialekua. 948- 82 74 50 / 11.
Botikak: Arellano de Irizar ( 948- 82 01 33) eta Sarria ( 948- 82 01 83) Gaztanbide kalean.
Jatorduan:
Griseras Erretegia- Baquero Jacoste 17.
Bargorta Jatetxea- V, de la Cabeza 21.
Los Cogollicos Jatetxea- Rua 1.
La Estrella Jatetxea- Carnicerías 14.
Jan eta lo egiteko:
***Hotel Santamaría- San Marcial 14. 948- 82 12 00. Logela 66,11euro.
***Hotel Tudela Bardenas- Zaragoza Etorb. 56. 948- 41 07 78 / 08 01. Logela bikoitza 49,22 -57,22 euro.
***Hostal Morase- Neguko Plaza 2. 948- 82 17 00. Logela bikoitza 47,48-53,49 euro.
**Hostal Delta- Zaragoza Etorb. 29. 948- 82 14 00 / 04 / 08. Log. bikoitza 51,09-56,50 euro.
**Hostal Remigio- Gaztanbide 4. 948- 82 08 50. Logela 22,84-35,46 euro.
*Hostal Nueva Parrilla- Carlos III Noblea. 948- 82 24 00. Log. bikoitza 31,25-40,87 euro


Azkenak
2025-05-19 | ARGIA
Aroztegiako epaiketari jarraipen berezia

Aste osoan ARGIAko kazetari bat dedikazio osoz izango da auzitegi barruan gertatzen denaren berri ematen, baita kanpoan Aroztegiko Elkartasun Komiteak auzipetuen absoluzioa eskatzeko antolatutako egitarau zabala jarraitzen ere. Argia.eus-en aurkituko duzue informazio guztia... [+]


2025-05-19 | Bertsozale.eus
Maiatzaren 23an eta 30ean jokatuko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak

Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.


Gazaren erabateko okupazioari ekin dio Israelek, eta egun bakarrean gutxienez 150 palestinar hil ditu

Maiatzaren hasieran iragarri ostean, Gaza erabat okupatzeko eta hango palestinarrak kanporatzeko plana martxan jarri du Israelgo armadak. Zerrendan jada hasiak dira ofentsibaren ondorioak pairatzen: azken 24 orduetan eginiko erasoetan, Israelek gutxienez 150 palestinar hil ditu... [+]


2025-05-19 | ARGIA
Bridgestoneko erregulazio espedienteak Basauriko fabrikako 232 langileren kaleratzea jaso du

Bridgestone Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko eta Puente San Migueleko (Kantabria) fabriketan dituen 420 langileri eragingo die CCOO, UGT eta BuB sindikatuek astelehenean sinatuko duten erregulazio espedienteak. Ostiralean egindako bozketan, Basauriko plantan... [+]


Etxegabeen kontrako bi eraso egin dituzte Bilbon eta Lekeition

Larunbat gauean gizon batek Bilboko Zorrotzaurreko pabiloi bat erre zuen, bertan bizi diren etxegabetutako pertsona batzuen kontra egiteko. Lekukoen arabera, 33 urteko gizonak errezelei su eman zien bertan zeuden batzuekin eztabaidatu ondoren. Bestetik, pasa den astean... [+]


Beste behin, Israelen inguruko polemika nagusitu da Eurovision jaialdian

Lehiaketan parte hartu izan duten 72 artistak iazko edizioa "historiko politizatuena eta desatseginena" izan zela salatu dute, eta aurtengoa ere ez da salbuespena izan. Online botoari esker gertu izan du garaipena Yuval Raphael Israelgo ordezkariak. Polemikaz beteriko... [+]


Emozioei bai, emotibismoari ez

Sentimenduak izan da gaia Galdera Basatiak podcastaren seigarren atalean, eta horren bueltan zeharkatu dituzte Iñigo Martinezek eta Gari Moyak maitasuna, gorrotoa, tristura, haserrea... Hitz egin dezagun sentimenduen eta emozioen inguruan, baina gogoetatu ere, gogoetatu... [+]


2025-05-19 | Jon Torner Zabala
Koalizio kontserbadoreak irabazi ditu hauteskundeak Portugalen, eta eskuin muturrak gora egin du

Lehen ministro Luis Montenegro buru duen AD koalizio kontserbadorea gailendu da Portugalgo Legebiltzarrerako hauteskundeetan, bozen %61 lortuta –iaz %51 eskuratu zituen–. Irabazleen artean Chega eskuin muturreko alderdiko hautagai André Ventura ere badago,... [+]


ikerketa
Baimenik gabeko etxebizitza turistikoak ustiatzen jarraitzen du PPko Antépararen enpresak

Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]


ikerketa
PPko Antépararen Luxury enpresa zigortu du laugarrenez Gasteizko Udalak legez kanpoko obrak egitea egotzita

Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]


Irakasleak armairutik ateratzea zergatik da garrantzitsua?

Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.


2025-05-19 | Behe Banda
barra warroak
Zeri Kantatzen Diogun

Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]


ikerketa
Gasteizko Hirigintza Saila eta gardentasuna: urtebete eskaera ofizialei erantzunik eman gabe

ARGIAk hamaika aldiz eskatu dio Gasteizko Hirigintza Saileko Eraikuntza Zerbitzuari, urte batez, bi espedienteren inguruko informazioa. Hainbat aldiz ziurtatu zaio hedabide honi informazioa igorriko zitzaiola. Inoiz ez dute egin, eta hainbat hitzordu eta eskaera ofizial utzi... [+]


Mallorca

Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen zara munstroak Mallorcan hartzen duen itxura ez dagoela etxean bertan bizi... [+]


Eguneraketa berriak daude