BAHEA


2002ko otsailaren 3an
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
- Alec Reid apaiz bitartekari irlandarrak ‘Gara’n: «Europako Batasunako Espainiako lehendakaritza garaia une ona izan daiteke Espainiako Gobernuari gatazka bideratzeko hitz egin behar duela adierazteko eta norabide horretan presio egiteko».
- Patxi Lopez, PSE-EEko Kudeaketa Batzordeko kidea: «Buelta eta buelta baina inoiz aurrera egin gabe egiten duen noriaren gisakoa da herri hau, urteak ari baikara nazionalistek mahai gainean jartzen dituzten kontzeptuen gainean: burujabetza, autodeterminazioa, independentzia, euskal esparrua... beste gauza asko, aldiz, iragan egiten dira, oso garrantzitsuak dira, herritarrei benetan eragiten diete, eta horiei minutu erdi ere ez zaie eskaintzen».
- Iñigo Aranbarri idazleak ‘Euskaldunon Egunkaria’n: «Areago, bihotzari loturik ulertzen dugulako egiten zaigu jasangarri, segur aski, herri honetan politika. Ez gara, ez, horretan ere, normaltasunean bizi. Gure kultura politikoa, ez da, zelanbait esatearren, heldua. Baina bizi gara. Kontua izango da zer egin behar dugun, buruak ez eze, bihotzak ere huts egiten digunean».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...