BAHEA


2002ko urtarrilaren 27an
- Joseba Egibar EAJko EBBko bozeramailea Udalbiltzaz: «Nazio baten izaera islatzen du, euskal nazioa eraikitzeko programak gauzatu ahal ditu, lurraldetasunaren lekukotasuna ematen du eta, azken batean, udal hautetsien elkarlanaren bidez era guztietako oztopoak gainditzen ditu».
- Estibaliz Urkia, Zornotzako EAko zinegotzia ‘Egunkaria’n: «EAk Eusko Jaurlaritzan boroako zentrala defendatzen duela gogoratu dit EAJk, eta hala da. Baina, nik hautatu nauen herriarentzat egiten dut lan eta bere borondatea defendatzen dut. Gure kontraesanak alderdi barruan konpontzen ditugu, beste inor inplikatu gabe»
- Ramon Jauregi, PSE-EEko Kudeaketa Batzordeko burua: «Ezinezkoa da batasun demokratikorik terrorismoaren aurka erabiltzen diren metodo eta printzipioekin bat egiten ez duen gobernu batekin ulertzea».
- Iñaki Anasagasti, EAJko diputatua ETAren azken bonba-kartei buruz: «Batasuna da honen guztiaren benetako erruduna».


Eguneraketa berriak daude