GOIERRIKO BEGI BERRIAK

  • Goierri 2005 Ideia Berritzaileen V. Lehiaketa Goierri Telebistaren proiektuak irabazi zuen joan den abenduan. Goiekik emandako saria euskara hutsezko telebista hau abian jartzeko azken bultzada izan da eta apurka apurka programazioa gauzatzen joango da.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Goikom enpresaren Beasaingo egoitzaren leihoan kamera bat dago. Bertatik Usurbe mendia eta bere antena ikus daitezke. Horixe da hain zuzen gela bereko mahai gainean dagoen telebistatxoan ikusten den irudia, Goierri Telebistaren frogako emisioa. Arrate irratia ere entzuten da telebistatik, irrati honi baimena eskatu baitzioten euren soinua erabiltzeko. Hor dago ere behin behineko emisorea, froga garai hauetan oso potentzia txikiz (1 watt) ari dena. Alboan beste emisore bat, behin betikoa (100 watt), hemendik gutxira Ordiziako industrialdetik emitituko duena.

Izan ere, Goiekik Goierri 2005 Ideia Berritzaileen V. saria emateaz gain, Ordiziako industrialdean egoitza eskaini dio Goierri Telebistari, Gipuzkoako eskualde honetan aurrerantzean ikus ahal izango den euskarazko telebistari.
Goikom-eko (Goierri Komunikazioak) arduradun Jabier Txurrukak urte asko daramatza telekomunikazioaren munduan lanean eta urte asko dira, halaber, Goierrik bere telebista izateko eta euskarari beste medio bat emateko ilusioa buruan bueltaka zuela. Goikom abian jarri zuenean, denbora gehiago eskaini zion telebistaren proiektuari. Enpresa honek erredaktatu zuen proiektua baina, Jabier Txurrukaren esanetan, «jende askoren ezinbesteko laguntzaz».
Joan den hilean proiektuari azken bultzada Goiekiren sariak eman zion, baina telebistan ez da Goikom bakarrik arituko lanean. Profesional askorentzat irtenbidea suposa dezake eta lanpostuak sor ditzake. Hori izan da sari jasotzeko aldagairik garrantzitsuenetakoa.

PAUSOZ PAUSO.

Goierri Telebistak ez die goierritarrei, gautik egunera, programazio osatua eskainiko. Euren bidea apurka-apurka pausoak ematea izango da. Hasieran bi lagun arituko dira lanean: Xabier Txurruka eta Nuria Perez kazetaria. Bezeroak erakartzeko lanetan, publizitatean, instituzioekiko harremanetan, diru laguntzetan... arituko dira. Eusko Jaurlaritzari ere behin betiko frekuentziaren eskaera egingo zaio. Oraingoz 37. kanalean eta potentzia gutxiz emititzen ari baitira, baina kokapen honek beste kateren bati arazoak sorraraziz gero, beste frekuentzia bat emango baitzaie. Xabier Txurruka semearen esanetan, «ez dugu inolaz ere baztertzen gu edozein unetan errelebatuak izatea. Bakoitzaren balioaren arabera, profesional onak bilatzen saiatuko gara Goierri inguruan». Javier aitak ere oso garbi du: «Kalitatezko telebista egin nahi dugu». Eta proposamenik behintzat ez zaie falta; dagoeneko kazetari, irudi eta soinuaren inguruko profesional eta bestelako pertsona ugariren eskaintza jaso dute.
Euren programazio propioarekin udaberri honetan hasi nahiko lukete, Beasaingo festetan-edo. Telebistak inplantazio epe bat izango du, urtebete edo bi urtekoa. Teknikoki garatzen joango da epe honetan, ekipamenduetan, unitate mugikorretan, emisioan... Hasieran Usurbe tontorreko antenari esker Goierriko %80ak jasoko du emisioa eta aurrerago Ataun, Zegama... inguruko itzalak betetzeko errepikatzaileak ezartzea dute xede.
Programazioa zehazteke badago ere, garbi dute edukiek lokalak izan behar dutela, eskualdeko jendeari eskualdeko informazioa eskaini behar zaiola. Haurrak ere kontuan hartu nahi dituzte. «Ustiatu gabeko harrobia dugu», dio Javierrek eta Urdaneta edo Murumendi ikastolek dagoeneko euren bideo eta audio praktikak egiten dituztela. Orain egiten dituzten saiotxoak eskualde guztira zabaltzeko aukera emango lieke telebistak. Hasiera batean irudi eta soinu enpresen produktuak erosi edo lortu eta emitituko dituzte. «Doan uzten badizkigute askoz hobe», dio Xabierrek. Javierrek aldiz jendearen aportazioa «denek apur bat jartzea» beharrezkoa dela dio «produkzio propioa egiteko egitura lortu artean».
Publizitatearen bidez dirua lortzeko asmoa badute ere, instituzioen laguntza izango da nagusi finantzaketan: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta bereziki, eskualdeko udalak. Lortzen dena lortzen dela, inbertsioak egiteko orduan malgu ageri dira telebista berriko arduradunak. «Asko badugu, inbertsio fuerteekin hasiko gara, bestela oraingoz profesionalen soldatak ordaintzeko adina besterik ez dugu behar».
Inbertsioetan, aurrekontuetan, programazioan, epeetan... xehetasun gutxi eman digute, eurek ere ez baitakite ziur zein izango den Goierri Telebistaren erritmoa. Ederki dakiguna hasi berri dugun 2002 honetatik aurrera Goierrik euskarazko telebista izango duela da


Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

Jaizkibel konpainia berdinzaleak bi ekintza berezi egin ditu Hondarribiko alardearen egun honetan. Batetik, urte luzez ukatu zaion eta Alarde Tradizionalak baino erabili ez duen espazio oso sinbolikoa bere egin du; bestetik, gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako... [+]


Gida bat Donostiako Zinemaldiaren atarian

Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]


Euskarazko ekoizpen ugari, Zinemaldian

Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.

Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]


ANALISIA
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


Tunisian dira, abiatu eta astebetera
“Flotillaren aurkako eraso bat Palestinaren aldeko greben pizgarri balitz, ongi etorria litzateke”

Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek –abizenik ez du eman nahi– ARGIAren galderak, igande... [+]


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


2025-09-08 | Nagore Zaldua
Itsas izar arantzaduna
Izarren hautsa

Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Eguneraketa berriak daude