LITERATURA ETA IRAGANA MODAN

  • Eta, hala ere, bat-batean, bideseinaleak irakurtzeko ere gogorik ez zuen bizilagunak Noah Gordonen ia 1.000 orrialdeko liburu bat irakurri duela aitortzen digu. Nobela historikoen milioika kopia saldu eta irakurtzen dira gero eta gutxiago irakurtzen den mundu honetan. Zer dela eta? Historiarekiko jakinmin bizia al da azken urteotako modaren arrazoia? Ala, besterik gabe, iraganeko kokaleku exotikoetako kulebroiak nahi ditu irakurleak? Ez historia eta ez literatura, ez dira izan berez diru iturri oparoegiak, baina biak uztarturik negozio biribila osatu dute azken urteotan. Irakurzaletasuna eta iraganaren ezagutza bultzatzeko balio badu, bejondeiola nobela historikoari.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Azken urteotan nobela historikoa modan dagoen generoa da. Noah Gordon eta Ken Follet bezalako idazleak eta euren argitaletxeak iraganean kokatutako best-seller mardulei esker aberastu dira eta nobela historikoko idazleak onddoak bezala ugaldu dira non nahi.

Nobela historikoa ez da, noski, genero berria. Hor ditugu, adibide gisa, Sir Walter Scott-en «Ivanhoe» edo «Redgauntlet» eleberriak. Eta azken hamarkadako boom-a baino lehen ere, Mika Waltari finlandiarraren «Sinuhe, egiptiläinen» (1945) esaterako best-sellerra izan zen bere garaian.
Espainiako estatuan, 80ko hamarkadan hainbat nobela historikok oihartzun handia lortu zuen. 1986ko Planeta saria Terenci Moixek eraman zuen Cleopatra eta Marco Antonioren amodio istorioa kontatzen zuen«No digas que fue un sueño» nobelari esker. Hurrengo urtean sari berbera lortu zuen Juan Eslava Galanek «En busca del unicornio» lanarekin. Erdi Aroko Afrikara egindako bidaia xelebrea kontatu zuen bertan.

Noah Gordonen itzala.

Urte horietan argitaratu zen Noah Gordonen «The Physician», Massachussetts-eko idazlearen lehen arrakasta. Zabaldu, ordea, beranduxeago zabalduko zen mundu osora. Lehenik Alemaniako argitaletxe batek sartu zuen Europan. Herrialde horretan nobelaren 6 milioi ale saldu ziren. Espainiako Estatura Bartzelonatik sartu zen liburua, bertako liburudenda batek eskaparate osoa eskaini zionean. Bi puntu hauetatik zabaldu zen ondoren Cole sendagilearen itzala. Gurera ere iritsi zen, noski, eta bi urtez irabazi du Noah Gordonek egile salduenari dagokion Zilarrezko Euskadi saria.
Salmenta kontuetan Ken Follet britainiarra ez dago Gordonengandik urrun. «Pillars of the Earth»en egileak dagoeneko bere liburuetako 60 milioi ale baino gehiago saldu ditu mundu guztian. Azken urteotan Erdi Aroko katedralak alboratu eta II Mundu Gerra izan du hizpide bereziki Folletek. Lau nobela kokatu ditu garai horretan, baina, irakurleek hala eskatuta (Folletek berak onartu du hau) «Pillars of the Earth»en bigarren zatia prestatzen ari da.

«Les enfants de la terre» bilduma bereziaren bosgarren alea aurki kalean izango du, halaber, Jean M. Auel-ek. Historiaurreko gorabeherak nobela bihurtu dituen emakumeak Euskal Herriko kokalekuak hautatu ditu, gainera, lan berrirako.

Hiru adibide esanguratsu ekarri ditugu lerrootara, baina generoaren arrakastak aniztasuna ekarri du. Historiaurretik hasi eta atzo arte, Txinatik Argentinara bitarte, denetik deskribatu da azken urteotan merkaturatutako nobelatan. Estilo zuzen, bizi eta arinez idatziak izan ohi dira, nahiz orrialde askokoak izan. Iraganean biztanleen gehiengoa bizitza osoan kilometro batzuetatik haratago mugitzen ez bazen ere, nobelotako protagonista ugari ibiltariak izan ohi dira oso. Batzuk gai dira euren bidaia harrigarrietan Egiptoko faraoiak, Erromako enperadoreak eta Jesukristo bera topatzeko. Oraintxe polbora asmatzen dute eta geroxeago lurralde urrunetako gatazka odoltsuaren erdian dira. Nobela batzuetan iraganeko elementuak inguru hutsa dira, bestetan pertsonaia historiko errealak dira protagonistak.
Ezaugarri hauek, noski, ez dira nobela historiko guztietara egokitzen. Izan ere, finean, iraganean kokatuta dauden nobela guztiak dira berez nobela historiko. Ezaugarri jakin batzuk betetzen dituzten nobela historikoak soilik idazten dituzten idazleez gain, badira beste hainbat lanen artean iraganean kokatutako lanak ere idatzi ditutzen idazleak ere. Azken hauen bi adibide eder dira, esaterako, Marguerite Yourcenar-en «Mémoires d’Hadrien» edo Gabriel García Marquez-en «El general en su laberinto» Simon olivar-en inguruko nobela historikoa.

Historia ikasiz.

Balio literarioari dagokionez, denetik topa daiteke beraz nobela historikoari dagokion apalean, obra onak eta txarrak, beste hainbat esparrutan gertatzen den bezala. Eta historia? Nolako zehaztasun eta objektibotasunez hurbiltzen digute iragana nobela hauek? Nobela horien xedea eta erantzukizuna ez da historia zehatz azaltzea, baina ukaezina da historiaren gorabeherak publiko zabalari helaraztea ekarri duela nobela mota honen boomak. Historiagile gehienek behintzat ez dute hori ukatzen eta, hala ere, edo hain zuzen horrexegatik, errezeloz begiratu ohi diote modako genero literario honi. Irakurle ez adituarentzat historia ikasteko modu erakargarria da nobela hauek irakurtzea, eta askotan bakarra. Arriskua idazleak garai historikoa deskribatzeko orduan akatsak egitean datza. Nahita edo nahi gabe, garaiaren bere ikuspuntu «bereziak» eraginda edo behar bezala dokumentatu ez delako. Jean Plaidy-ren lanak horren adibide garbi batzuk eskaintzen ditu. Idazle honek errege normandoen eta Plantagenetekoen inguruko nobelak idatzi ditu. Bada, Gillermo Konkistatzailearen garaitik Rikardo III.aren aginteraino ez du gizartearen ohituren aldaketarik deskribatzen (esan dezagun Gillermo Konkistatzailearen garaitik Rikardo III.era 400 urteko alde dagoela).
Akats nabarmenak alde batera utzita, nobela historiko dokumentatuenak ere gertakizun eta pertsonaia errealak eta fikzioa nahasten ditu. Eta historian aditua ez denarentzat gaitza da errealitatea eta fikzioa bereiztea. Hots, nobelagileak dioen guztia hala gertatu zela sinets dezake. Beraz, nobela historikoak historia hurbiltzen dio irakurleari, baina modu nahasi batean, sarritan. Honi aurre egiteko, hainbat historiagilek irtenbide posible bat ikusten du: historiagileak berak idatzi dezala nobela historikoa.

Historialariak idazle.

Zentzu honetan, Norbert Rouland izeneko historialari batek historia eta nobela historikoaren arteko harremanen inguruko hausnarketa egin du eta kalitatezko fikzio historikoa idazteko irizpideak ere proposatu ditu. Irizpide horiek praktikara eramanez, Roulandek berak nobela historikoa ere idatzi du. «Les lauriers de cendre» bere azken nobelak ez du ordea kritika onik jaso: gabezia literarioak dituela eta eruditoegia dela diote.
Orohar historiagilea publiko akademikoarentzat idaztera ohitua dago eta nobela historiko salduenen artean zaila da historiagile profesionalak topatzea. Nobela historikoko idazleek asko zor diete historiagileei eta hauen ikerketei, euren lanak girotzeko iturri gisa erabiltzen dituztelako. Baina historiagileek idazleengatik zer ikasia ere badute. Askotan ikerketa historikoaren prozesuan emaitzak publikoki zabaltzeko orduan huts egiten da. Diskurtso historikoa itxi egiten da eta ez da aditu gutxi batzuen zirkulutik irteten. Akatsak akats, nobela historikoak asmatu du iraganarekiko interesa izanik ere historia liburu espezializatuegiak irensteko gai ez den publikoarengana iristen.

Interesa ala morboa?

Baina, publikoari benetan interesatzen al zaio historia? Hori al da nobela historikoaren arrakastaren arrazoia? Publikoaren zati batek memoria historikoa berreskuratzeko asmotan egingo zuen, beharbada, nobela historikoaren aldeko hautua, historiagileen ikerketak hain urrun ikusita. Baina izango da liburuotara duela mende batzuetako errege-erreginen amorante kontu morbosoak erakarrita hurbildu denik ere. Eta hori guztia irakurleak bere irakurgaiak marketignaren atzaparretatik aske aukera ditzakeela pentsatuz gero, noski.
Arrazoiak arrazoi, nobela historikoa, idazle eta editore askorentzat negozio biribila izateaz gain, publikoa literaturara eta historiara hurbiltzeko tresna erakargarria da. Batzuetan kulebroi itxura hartzen dutela eta garrantzia gehiegi ematen zaiola pertsonaien intimitateari? Fikzio lanen aurrean gaudela ezin dugu ahaztu eta, gainera, eskolako liburu aspergarrietan aipatzen ziren pertsonaia aseptiko eta lehorrak humanizatzen ere lagun dezake horrek


Azkenak
Weleda kosmetikoen multinazionalak nazien kontzentrazio-esparruetan kolaboratu zuela kaleratu du ikerketa batek

Kosmetiko enpresak azalerako kremak hornitzen zituen Dachauko kontzentrazio esparrua. Naziek presoekin esperimentuak egiteko erabili zuten krema mota bat, eta 80 eta 90 preso artean hil ziren horren ondorioz. Enpresak ikerketa “independente eta osatua” jarri du... [+]


2025-09-11 | Xuban Zubiria
Hondartzan bainua hartzeko ordaindu egin behar

Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]


“Gasteiz Euskararen Hiria ekimena euskara erdigunean jartzeko eguna da”

Larunbat honetan Gasteiz Euskararen Hiria ekimenak hartuko du Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza. Goizean hasi eta gauera arte, “euskararen aldeko festa handia” izatea nahi dute euskalgintzako eragileek, kirol jarduerak, kultur emankizunak edo arratsaldeko... [+]


2025-09-11 | Usurbilgo Noaua
Giza katea igandean, erraustegia itxi eta Gipuzkoako hondakinen gaikako bilketa hobetzeko

Zubietako erraustegia itxi eta Gipuzkoako hondakinen gaikako bilketa hobetzea eskatzeko giza katea deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak eragile gehiagoren babesarekin, azken urteotan bezalaxe, igandean, irailaren 14an Donostiako Kontxan.


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
“Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko”

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Soldaten eta etxebizitzen prezioaren arteko amildegia, sekulan baino handiago Nafarroan

CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.


Errusiako droneak Poloniako aire eremuan sartu direla salatu du Varsoviak

Hemeretzi errusiar dronek Poloniako muga zeharkatu dute, eta Poloniak leherrarazi egin ditu. Poloniako aire eremuari “inoiz egindako erasorik handiena” dela dio armadak.


Poliziarekin istiluak izan dira Baionan, “dena blokatzeko” egunean

Protesta eguna da gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, François Bayrou lehen ministro ohiak egindako aurrekontu proposamenen aurka altxatu dira gizarte eragileak. Goizean goizetik, Baionako sarrerako biribilgunea blokatzeari ekin diote. Jada hogei manifestari atxilotu... [+]


Frantziak lehen ministro berria du
Zein da Sébastien Lecornu? Antinuklearren etsaia, ehiztarien laguna, Macronen zale fidela

François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]


Zinemaldi Alternatiboak zinema sozialaren bidez ehunduko ditu Donostiako auzoak

17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


2025-09-10 | Axier Lopez
Ausardia

Osasuna futbol taldeak bat egin berri du AHTren aldeko enpresarien plataformarekin. Baina, "kirola eta politika ez dira nahastu behar" 'koinatuen' esaldirik gogokoena Bilbon gertatutakoaz besterik ez dugu entzun. 23 hilabetez jarraian estatu genozida batek... [+]


Eguneraketa berriak daude