HIRUGARRENEAN, IDAZKERA ARGIA JOMUGA


2002ko urtarrilaren 06an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Irakurlearen arreta pizten ez duen komunikabideak jai du. Eta hori lortzeko, argitasuna da giltza. Hara zergatik eskaintzen duen "Euskaldunon Egunkaria"k bere hirugarren "Estilo Liburua", euskaraz behar bezala idazteko arauak biltzen dituen liburua, etxeko kazetarientzat ez ezik, euskaraz argi idatzi nahi duen edonorentzat hizkuntza egokia erabiltzeko aholkuak ematen dituena. Patxi Petrirena, Jaione Alberdi, Jose Luis Aranguren, Irene Arrarats, Arkaitz Goikoetxea eta Beatriz Zabalondoren ahaleginen emaitza da 2001eko "Estilo Liburua". Guk, hura egiterakoan izan dituzten buruhausteen berri jakin nahi-eta, "Euskaldunon Egunkaria"ko euskara zuzentzaileen talde hori koordinatu duen Patxi Petrirenarekin hitz egin dugu.


LEHEN URRATSAK.

"Euskaldunon Egunkaria" kaleratzen hasi zenerako, bazuten oinarrizko arauak biltzen zituen orri sorta bat. Izan ere, hasi aurretik, ikastaro bat egin zen kazetariekin, idazterakoan sortzen diren oinarrizko arazoak eta idazten eskarmenturik ez duenak gauzak itzultzean egiten dituen huts tipikoak egokitu eta arrasto batzuk emateko. Dena dela, behin egunkaria martxan, hasierako paper sorta gehituz joan zen, oharrekin, erabakiekin eta gainerakoekin. Eta halako batean, hura guztia landu eta liburu moduan argitaratzeko mementoa iritsi zitzaiela erabaki zuten, interesgarri izan zitekeelakoan, bai "Euskaldunon Egunkaria"n erabiltzeko, bai kanpora begira ere. "Halaxe sortu zen gure lehen ‘Estilo Liburua’, 1992an. Funtsean, oinarrizko irizpideak ziren. Hizkuntza aldetik, gramatikako huts tipiko batzuen azterketa, zalantza hiztegi bat, izendegia, sigla zerrenda eta beste. 'Hiztegia' atalean, guk hartutako erabaki mordoxka agertzen zen, kalean zeuden hiztegiek eskaintzen zituzten aukeretatik bat hartuta. Izan ere, forma bat baino gehiagotan agertzen ziren hitzak, ‘Euskaldunon Egunkaria’n behintzat modu berean agertzeko asmoa genuen, eta gure arrisku eta guzti, ‘Hiztegi Batua’ren aurrekaria-edo egin genuen".

BIGARREN ESTILO LIBURUA.

Hiru urte beranduago, bigarren «Estilo Liburua» kaleratu zuten: "Oker ez banago, Euskaltzaindiaren arau berri mordoska bat sartu zen: munduko izendegia, gramatikako beste arau mordoska bat ere bai…", esan digu Petrirenak. Horrez gain, hiztegian ere ordurako ba omen zen Euskaltzaindiak emandako zerrendaren bat, eta hori ere nabaritu omen zen beraienean. Nolanahi ere, "Euskaldunon Egunkaria"ren hiztegiak ez zituen bakarrik hitzen formetako zalantzak argitzen, erabilera txar askoren ordezko proposamenak ere egiten zituen. "Hasiera batetik, informazio asko agertu da gure hiztegian. Irakurtzen baldin bada goitik behera… Beno, badakigu inork ez duela hori egiten, baina kontsulta askoren erantzuna aurki daiteke bertan".


HIRUGARRENAK, IDAZKUNTZA ATALA EKARPEN.

Eta bide bertsua jarraitu omen dute hirugarren "Estilo Liburua" egiterakoan ere. "Sei urte hauetan gehien landu duguna sintaxia izan da, erraztasuna eta argitasuna bilatu nahian. ‘Egunkaria’n bada 6-8 pertsonak osatutako talde bat, egunero testuak orrazten dituena. Lan handia egiten da hor. Beti ari gara esaldiak egokitzen, argitasuna bilatzen. Eta zuzenketa lan horretatik ere atera ditugu ondorio batzuk".

Beste teorialari batzuetatik ere jaso dituzte ekarriak. Esnal eta Zubimendik idazkerari buruz egindako lanetik, kasu; edo Juan Garziaren "Joskera lantegi", Ibon Sarasolaren "Euskara batuaren ajeak" edota Koldo Zuazoren "Euskararen sendabelarrak" liburuetatik. Zera adierazi digu Patxi Petrirenak: "Kanpoko teoria liburuetan agertzen zena, gure eguneroko praktikan egiaztatu dugu. Lan horiek guztiak oso ongi etorri zaizkigu, eta gure lanean frogatu ahal izan dugu haien balioa, gainera".
Ahalegin horren guztiaren ondorioa, Idazkuntza deitu atalean islatua dago, non idaztean ulermena errazten duten egiturak eta joskerak sartu dituzten. "Hori da, ziur aski, liburu honek duen ekarpenik handiena", dio Patxi Petrirenak.
Atal horretan, puntuazioa ere landu dute, oro har, gutxi puntuatzeko joera dagoela sumatu dutelako. "Eta gainera zenbaitek dio hainbeste puntuatzeak etena eta traba dakarrela. Hori ez da horrela. Zeinu guztiak erabiltzeak ez du irakurketa trabatzen, kontrakoa egiten du, irakurleak ez duelako egin behar izaten idazleak egin ez duen lana", gaineratu du liburuaren egileak.



AKATS OHIKOENAK.

Idazketaz ari garela, zeintzuk ote dira kazetariok egiten ditugun akats ohikoenak? Bada, itzulpen txarretatik omen datoz gehienak, inguruan dauzkagun erdaren oihartzun asko irensten dugulako konturatu gabe, eta zenbait topiko txarren kalko gordin-gordinak idatzi: adibidez, ‘alderdi ezberdinen arteko bilera bat’, ‘alderdien arteko bilera bat’ esateko orduan; edo ‘zelaia baldintza onetan dago’, ‘zelaia ongi dago’ jarri beharrean… Gainera, gauzak esateko moduan ere egiten ei ditugu akatsak. "Eta horren guztiaren ondorioz, esaldi ordenamendu nahiko arraroak sortzen dira, nekez ulertzen direnak bukaerara ailegatu arte, eta irakurlea behartzen dutenak, ulertzekotan, puntu jakin batera ailegatu eta berriz atzera buelta egitera…", diosku Petrirenak. Bada, hutsune horiek guztiak saihesteko adina adibide dago "Estilo Liburua"n.


IZENDEGIAK ETA TOPONIMIA.

Izendegiari eta toponimiari dagozkion atalak ere eguneratu dituzte. Petrirenak dioenez, "Euskal Herrikoak lan handia eman du, baina mundukoa baino errazagoa izan da: azkeneko urtean berrituak izan diren izendegiak hartu ditugu -EAEkoa, Nafarroakoa, eta Euskaltzaindiak emandako Zuberoako eta Lapurdiko izendegi berritua-, guztiak batu eta ahalik eta informazio gehiena eman dugu. Badauka zer osatu oraindik ere, baina pozik gaude".

Munduko izendegiari dagokionean, berriz, asko ei dago egiteke oraindik. Herrialdeen eta hiri nagusien izenak erabakita daude, hainbat uharte eta mendirenak ere bai, baina herrialde bakoitzeko hirietan sartuz gero, gorabehera gehixeago omen dago: "Guk Elhuyar-en lana hartu dugu oinarri, baina hala ere gelditzen dira zalantzak".


ERANTZUNIK EZ.

Lana egiten duenak espero du saririk, eta "Euskaldunon Egunkaria"koak ere irrikaz daude "Estilo Liburua"k nolako harrera izan duen jakiteko. "Oraindik ez dugu ezer jaso, ordea. Agian ikusteko denborarik izan ez dutelako, edo gauza berririk ez dela egongo pentsatu dutelako. Baina horrela balitz, oker daude, aski berritua eta osatua dago. Gu iritzien esperoan gaude, eta jakiteko gogoz gainera"

Idaztean probatu
Eltzea sutan jartzean probatzen den bezala, idaztean probatuko da estilo liburu honen balioa. Zalantza edo argibide beharra dagoenean erantzunik ematen badu, ona izango da. Horixe besterik ez baita lan honen helburua: behar jakin batzuei erantzutea; hainbat gauza idatzi behar dituenak kontsultak egin eta erantzunak topatzea.

Beraz, kazetarientzako prestatua baldin badago ere -eta hedabide jakin bateko kazetarientzat, bereziki-, idatzi behar duen edonori hainbat laguntza eman diezaiokeen liburua dela uste dugu. Ez baita lan teorikoa, praktikoa baizik: maiz egiten diren hutsegiteak, hiztegiko zalantzak (hitzen formakoak nahiz erabilerakoak), izendegiak (Euskal Herriko udalerri, herri, kontzeju, auzo, mendate eta mendiak, baita munduko izen eta datu asko ere), letra larriak eta xeheak, puntuazio zeinuak…
Adibideen bidez azaldu ditugu puntu guztiak, arau nahiz gomendio. Adibide horietan nahiz azalpenetan, Egunkarian egunero-egunero egiten dugun azterlanaren eta orrazketa lanaren ondorioak ageri dira. Ez genuke ahantzi nahi, hala ere, urte hauetan hainbat pertsona eta lantaldek egin duten ekarpena ere, hainbat arrasto eskaini baitizkigute idazkera argia eta zehatza (hitzetan nahiz joskeran) iristeko lagungarri direnak.

Badakizue, beraz: jar ezazue eltzea sutan; probatu, frogatu, eta esan


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude