GURE HISTORIAREN ISTORIOAK ERE BEST-SELLER

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gurea ez da salbuespena izan nobela historikoaren gorakadan. Aurreko orrialdeetan aipatu bezala, Noah Gordonek birritan lortu du liburu salduenaren Zilarrezko Euskadi saria. Baina arrakasta komertziala ez da kanpoko idazleetara mugatu eta azken urteotan Toti Martinez de Lezea gasteiztarraren nobelek salmenta bikainak izan dituzte. «Señor de la guerra» bere azken lanaren 3. edizioa dago egun kalean. «La calle de la judería» lehen nobela aldiz 11. ediziora iritsi da (edizio bakoitzeko batez beste 3.000 ale inprimatu dira). Bere bosgarren nobela hasi berri dugun urte honetan kaleratuko da. Lizarra inguruan egongo da kokatua eta ez da zaila berriro ere lan honen arrakasta aurreikustea. Hasieran ordea irakurleen erantzunak harritu egin zuela aitortzen du. Erdi Aroan girotutako nobela hauek idazteko bibliografia ugari kontsultatzen du Martinez de Lezeak. Baina bere dokumentazio lana ez da liburutegira mugatzen. Bere nobelan agertuko diren tokiak ongi ezagutzen saiatzen da: «Ez dut mendirik jarri nahi ez dagoen tokian» dio idazleak.

Nobela historikoa historia ikasteko tresna atsegina izan daitekeela dio. «Señor de la guerra»rako erabilitako bibliografiaren ale batzuk erakutsi dizkigu. Liburu mardulak, banderizoei buruzko ikerketa sakon eta zehatzak. «Baina hau ez du edozeinek irakurriko. Nire nobela ordea bai. Lehen banderizoei buruz lauk bazekiten, orain nobela irakurri ondoren, askoz gehiago dira gaia ezagutzen dutenak».
Irakurle bezala ere nobela historikoen zale dela dio, berarentzat ere historia ikasteko modu erraz eta egokia dela. Hori bai, «akats historikoren bat topatzen badut ez dut irakurtzen jarraitzen, dagoeneko ez zait interesatzen».

2002ko berrikuntzak.

Totiren nobelen arrakastak oihartzuna izan du eta Ttarttalo argitaletxean gero eta nobela historiko gehiago jasotzen dira, Antziñe Mendizabal editoreak esan digunez. 2002an, Martinez de Lezearen nobela berriaz gain, Gaizka Arostegiren «El agote» argitaratuko dute, besteak beste. Arantzazu Amezagaren bigarren lana ere kaleratuko da. «Veinticinco cartas para una guerra»n Gerra Karlistetan girotua zegoen bitartean, lan berrian Hego Amerikako euskaldunengana eramango gaitu Amezagak. Iristen zaizkien denak ez dituzte noski argitaratzen eta jasotzen dituzten lanen artean gabezia nabarmenena dokumentazioarena, historikoki ondo girotzearena dela dio Mendizabalek. Abra sailean argitaratutako nobelen arrakastaren arrazoiaz galdetuta zera dio: «Herri honetan bizi dugun egoeragatik euskaldunok interes berezia dugu gure historia ezagutzeko».
Irakurleek Euskal Herriko historian girotutako nobelak irakurtzeko gogoa dute, beraz, eta idazleek horiek idazteko gogoa. Baina ez bakarrik erdaraz idazten dutenek.


Euskarazko nobela historikoak.

Euskaraz ere badira iraganean girotutako nobelak. Genero honetan ahalegin berezia egin zuen idazle bat aipatzekotan Jon Etxaide hautatu genezake. Maila bikainean kokatu zuen Etxaidek euskal nobela historikoa «Alostorrea», «Joanak joan» edo «Gorrotoa lege» bezalako lanekin.
Patxi Zabaletaren «Errolanen harria» eta «Ukoreka»besteak beste, Edorta Jimenezen «Baleen berbaroa», Koldo Izagirreren «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak»... dira azken urteotan kaleratutako adibide batzuk. Baita Joan Mari Irigoienen «Lur bat haratago» ere.
Irigoienek XVII. mendean kokatu zuen nobela hau. Horretarako bibliografia zabala erabiltzeaz gain, Joxe Azurmendi, Lola Valverde eta Xoxe Estevez historialarien laguntza ere izan zuen, detaile txikiena ere zuzen deskribatzeko asmoz. «Adibidez, emakumeak depilatzen al ziren XVII. mendean?» esan digu idazleak, «Bada, haiei galdetu eta baietz esan zidaten». Nobela luze hau Axularren prosa eredutzat hartuta idatzi zuen gainera.
Irigoien gustura ageri da nobelak merkatuan izan duen erantzunarekin. Baina, euskarazko nobela historikoak ez du inondik ere erdarazkoak izandako arrakasta komertziala lortu. Ez dago nobela historikoak soilik idazten dituen Noah Gordon edo Toti Martinez de Lezea bezalako idazlerik. Arrazoia sinplea da zoritxarrez: euskarazko merkatu mugatua. Joan Mari Irigoienek hala esan du eta Antziñe Mendizabalek ere argudio garbi berbera gazteleraz idatziak dauden nobelak euskaratzeko aukeraz galdetu diogunean. Alderantziz egiteko aukera badago ordea eta aurten «Lur bat haratago»ren gaztelerazko itzulpena argitaratuko du Ttarttalok


Azkenak
Weleda kosmetikoen multinazionalak nazien kontzentrazio-esparruetan kolaboratu zuela kaleratu du ikerketa batek

Kosmetiko enpresak azalerako kremak hornitzen zituen Dachauko kontzentrazio esparrua. Naziek presoekin esperimentuak egiteko erabili zuten krema mota bat, eta 80 eta 90 preso artean hil ziren horren ondorioz. Enpresak ikerketa “independente eta osatua” jarri du... [+]


2025-09-11 | Xuban Zubiria
Hondartzan bainua hartzeko ordaindu egin behar

Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]


“Gasteiz Euskararen Hiria ekimena euskara erdigunean jartzeko eguna da”

Larunbat honetan Gasteiz Euskararen Hiria ekimenak hartuko du Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza. Goizean hasi eta gauera arte, “euskararen aldeko festa handia” izatea nahi dute euskalgintzako eragileek, kirol jarduerak, kultur emankizunak edo arratsaldeko... [+]


2025-09-11 | Usurbilgo Noaua
Giza katea igandean, erraustegia itxi eta Gipuzkoako hondakinen gaikako bilketa hobetzeko

Zubietako erraustegia itxi eta Gipuzkoako hondakinen gaikako bilketa hobetzea eskatzeko giza katea deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak eragile gehiagoren babesarekin, azken urteotan bezalaxe, igandean, irailaren 14an Donostiako Kontxan.


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
“Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko”

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Soldaten eta etxebizitzen prezioaren arteko amildegia, sekulan baino handiago Nafarroan

CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.


Errusiako droneak Poloniako aire eremuan sartu direla salatu du Varsoviak

Hemeretzi errusiar dronek Poloniako muga zeharkatu dute, eta Poloniak leherrarazi egin ditu. Poloniako aire eremuari “inoiz egindako erasorik handiena” dela dio armadak.


Poliziarekin istiluak izan dira Baionan, “dena blokatzeko” egunean

Protesta eguna da gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, François Bayrou lehen ministro ohiak egindako aurrekontu proposamenen aurka altxatu dira gizarte eragileak. Goizean goizetik, Baionako sarrerako biribilgunea blokatzeari ekin diote. Jada hogei manifestari atxilotu... [+]


Frantziak lehen ministro berria du
Zein da Sébastien Lecornu? Antinuklearren etsaia, ehiztarien laguna, Macronen zale fidela

François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]


Zinemaldi Alternatiboak zinema sozialaren bidez ehunduko ditu Donostiako auzoak

17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


2025-09-10 | Axier Lopez
Ausardia

Osasuna futbol taldeak bat egin berri du AHTren aldeko enpresarien plataformarekin. Baina, "kirola eta politika ez dira nahastu behar" 'koinatuen' esaldirik gogokoena Bilbon gertatutakoaz besterik ez dugu entzun. 23 hilabetez jarraian estatu genozida batek... [+]


Eguneraketa berriak daude