HAURRA NOLAKOA, JOSTAILUA HALAKOA


2001eko abenduaren 16an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Paseak ziren, dirudienez, intxaurrak neska-mutikoen jostailu ia bakar ziren garaiak. 1971ko Eguberrien atarian, ZERUKO ARGIAk ere bazekien janari-edariak, etxebizitzak eta abar oso garesti egon arren, bere irakurleen gehiena etxeko txikienei zer edo zer oparitzekotan zebilela. Horregatik eskaintzen zion bere lehen orrialdea jostailuaren gaiari. Eta "Aurrari zer jostailu eman?" galdetzen zion Errialdek bere buruari. Dena den, horren erantzuna ere bazuen, horregatik. "Galdera zorrotza. Zorrotza bezain beharrezkoa. Eguberri. Urteberri. Errege eguna. Noizpait behar eta jostailuen garaia! Inoiz ez da saltzen ainbeste jostailu. Urte osoan saltzen den % 80 jostailu, urte aro onetan saltzen da. Denok dakizkigun arrazoiengatik -konsumo gizartea dela kausa- jostailu-erosketa orduan ez dugu gurasook zuzen jokatzen. Noren kaltetan? Aurraren kaltetan".


EROSI AURRETIK, HAUSNARKETA

Guraso bakar batek ere ez ziola bere umeei apropos gaitzik egin nahi emanda, ezer erosten hasi aurretik, honoko galdera hauei erantzutea proposatzen zien Errialdek:
"Jostailu au bai, ori ez, zergatik erosi dut? Zer komeni zaio aurrari? Aurraren onari baino gehiago ez ote nago neure gustoari begira? Jostailu onetaz baliatzeko eta txukun gordetzeko, aurra konpon ote liteke? Jostailuaren beharrik bai ote du nere umeak? Jostailutan onenbeste txanpon botatzea, gisa ote da?".
Izan ere, Errialderen aburuz, gurasoek ez ei zuten jostailu kontuetan oso zentzuz jokatzen. Arrazoiak? Izan, baziren. Hauexek, adibidez:
"Bada zenbait, gehienetan etxetik kanpo bizi direlako eta diruz ondotxo dabiltzalako, beren aurrei jostailu gehiegi ematen dionik. Profesio aldetik pozik bizi denari, au sarri askotan gertatzen zaio: agian aurtzaroan ez zuen jostailu gehiegi eduki, eta orain, frustazio artaz oroiturik, frustazio ori berori aurrak zer-nahi jostailuz inguraturik eta beterik, ase nahi du. Bere aurtzaro triste ura berritu nahi luke, oroitzapenaren tristura momentu alaiez eta zoriontsuez ezabatuz. Bada, aurrei jostailuak emateko orduaren zai dagoenik ere. Ordu orren zai daude... aurraren begitarte pozkariozkoa ikusi nahi dute, eta orretxek eraginik erosiko dituzte jostailuak. Aurraren onari ez baina momentu artan sentituko duten pozari daude".


UTIKAN ARDURAGABEAK!

Adi, beraz, horrelako gurasoak. Gainera, Errialdek zioenez, "jostailu gehiegi kaltegarri da". Haur gutxik onartuko zion axioma hori bota eta gero, beste gogoeta hau luzatzen zien ordurako erabat kezkati behar zuten guraso-erosleei: "Aurraren Gabonak eta opariak eskutik datoz, eta Errialdek jostailuen haritik hausnarketa bat luzatzen zien gurasoei urte amaierako ale hartan:Haurrari zer jostailu eman?
Haurra nolakoa, jostailua halakoa
behar bati erantzun, ori da jostailuen egitekoa eta elburua. Aurraren behar natural bati erantzuten zaiolarik, aurrari azten laguntzen zaio. Demagun jostailuz inguraturik dagoen aur bat. Zaletasuna galdu du, ez da ezertaz arritzen, ez zaio ikasteko gogorik sortzen. Kaltegarri zaizkio, beraz".
Are gehiago. "Jostailua jostailu delako bakarrak ez du aurra zoriontsu egingo. Gustokoak eta egokiak zaizkiolako bai ordea".
Jostailuren bat edo beste onartzeko prest zegoela, antza. Baina "nolako jostailuak?" galdetzen zuen gero. Eta erantzunak bazituen, ez pentsa: "Urte batekoari", kasu, "animalia iledunak" oparitu behar zitzaizkion. Zergatik? Hona arrazoia: "Oraintsu arte gomazkoak bezala, orain iledunak maite ditu. Ez eman burniazko eskeletoa duen jostailurik, are gutxiago erdoitzen denik. Lehenbiziko panpiña edo anderea eskuartean artzeko garaia etorri zaio. Oihalezkoa, ahal delarik".
Urte eta erdikoa izanik, berriz, "abilidade eta maiña piska bat artzen asi zaigu aurra" eta "zuloan sartzeko txotxak, giltzaz irekitzen diren kutxatilak: ari eta oni gauzak lotzeko eta eransteko garaia etorri zaio. Kamioi aundi bat ere egoki etor lekioke. Osorik egon dadila kamioia eta ez puskabanatuta, eta ahal dela material biguñez egina. Orri bakoitz, marrazki edo dibujo bat duen liburuxka edo ipuia ere gustatuko zaio. Soka bati lotu, eta eraginerazi diezaiokeen jostailua ere, berdin".
Bi urtekoen txanda. "Balantzaka ibili ohi diren animaliak ditu maiteenik. Animalia aundi badira, obe, gainera igo baititeke. Ezi-jostailu errazenen garaia da. Besterik gabe zulotan sar ditezkeen txotxak eta puskak, mailu txikiz sar daitezkeenak... eta orrelakoxeak".
Ondoren, "iru urtetik zazpitara gabe denari" oparitu beharrekoak. "Sikologoek iru zatitan banatzen dute aro au. Iru-lau urte dituen aurrari, jostailuak bereak direla, ez beste inorenak iruditzen zaio. Jostailuen nagusi dela konturatzen da, eta ez dizkio inori utziko. Den-denak ezkutatzen, erabiltzen eta ukitzen ditu". Lau-bost urte bete dituenean, ordea, "batetik bestera mugitzeko premia senti du. Lagungoa maite du, besteez arremanetan artzea: itzeginaz, marrazki-dibujoak eginaz, idatziaz, irakurriaz. Ahal dudarik besteak imita". Eta sei-zazpi urtekoentzat "ibiltzen, korri egiten, igotzen, pedalei eragiten lagunduko diotenak" gomendatzen zituen. Zazpi urtetik aurrerakoentzat ere bazituen aukeratuak, baina guri ez zaizkigu kabitzen. Hala ere, esanak esan, bukaeran honoko gomendioa ematen zuen.
"Zerbait erosi baino lehen gurasoek gauza bat egin behar dute: zeri elduko dioten ondo pentsatu. Eta ori dena, gainera, seme-alabei erosi dien jostailua errita-bide gerta ez dakien! Entzutekoak entzuten baitira eta ikustekoak ikusten: Puskatu egingo duzula! Ai ama, puskatu egin duzu! Zaude geldi, ume mukizu! Ixo! Au da otsa eta abarrotsa! Jainko maitea... ume purtzilok! Eta aurrak: Ortarako ez eta zertarako ekarri dizkidazue bada?"

GAUZAK GORA
Ala dira otsak. "Dana gora, dana gora doa" esanaz ateratzen da jendea denda guztietatik. (…) Ehuneko amairu-ta erdi igo dira esnekiak. Ehuneko amaika aragia. Ehuneko amairu janari-edari eta gantzukiak. Ehuneko bost autoak. Gasolina eta tabakoa ere igoko ote diran zurrumurroak ba dira. Eta bideetako ibilliak besterik gabe. (...) Ongi daki saltzailleak eroslearen berri. Au da illik onena gauzak garestitzeko. Eta gehiago ez da izanen il onik merkatzeko. Urtero agindu da Eguberriak igarotakoan gauzak merkatuko direla. Ez dira, ordea, sekulan lehenera bihurtu. Eta jakiña, lehenera bihurtuko direlakoan egingo dituzte nagusi-langilleak lan eta soldata tratuak. Gora igoko dira soldatak, noski. Baiña soldata eta erosi behar diran gauzen tartea gero eta aundiagoa izango da zalantzarik gabe (...) (1971-XII-19)

"EIBARTARRA"RI GUTUN AGIRIA
Agur aberkide ezezagun hori: Zure artikulu mamitsua irakurri dut Z. ARGIAn (1971-XI-28); eta zure kezkak noraino ulertzen ditudan azaldu beharrik ez dago. Zure kezkak, "Eibartarra", eneak dira; eta, sinetsita egon, euskaldun bihotza dugun guzion kezkak dira. Utz dezagun alde batera Eibarko euskera jatorra den ala ez den, eta sasi-problema horiek. Eibarko euskera oso jatorra da, euskalki guziak bezala (zure artikulua lekuko); (…) Euskerarik txarrena (txarra den bakarra hobe) ERDARA da: hauxe da oraindik euskaldunok sinetsi nahi ez dugun egia garbia. Bestek hunkitu nau halere zure artikuluan. Eibarko haur-jolasak aipatzen dituzularik, hau diozu: "Orduango gaztiak euskeraz bizi giñan". Hauxe da, ene ustez, zure artikuluan oharrik gogoangarriena. Egia latza bait da! 1940ren inguruan, "juan dan gerra ingurutxuan bertan" zuk diozunez, Eibarko haurrak euskaraz egiten zituzten beren jolasak. Eta gaur ez. Harrez gero 30 urte pasa dira. Eta zure hitzak gogoraraziz, "ni eta neure sasoikuak izan gariala euskeraz azkenengo jolasak egin ditutxugunak kalian". Karkulu txiki bat eginez, hau da ondorioa: 40 urtetik gorako eibartarrak direla euskeraz jostatu diren azkenengoak. Hau, ordea, ez da Eibarren bakarrik gertatu. Aldaketa berbera ikusia dut Donostian bertan, Antiguako hauzoan (...) (1971-XI-28)

EUSKAL MEZA
Aita Barturen-ek atera du espero genduen diskoa. Oso osorik adituz gero... zer? Nahaspilla ugari. Ene ustez, meza batek, nahiz eta diskoan grabatzeko izan, lehenbizi meza izan behar du eta ez musika-tresna pilla baten erakusgarri, folklore mota guztien agerketa. Presentazioa, oso ona da -ogeita lau orrialde, ogeita zortzi argazki-. Meza bera, konziertu bezala eskasa eta rito bezala, erlijiotasunik gabe (...) Ala ere, argazki ederrak ikusi eta txalaparta, dultzaina, panderu, txistu; bertsolari, koro, ume kantari, apaiz-irakurle eta abarrak entzuteko gogoa izanez gero, ordubetetxo pasatzeko era. (1971-XII-19)


Azkenak
“Txosnetako beto politikoaren aurkako” kanpaldiaren aurka oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


2025-07-24 |
Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


Sektore publikoan gurasotasun baimena luzatu eta seme-alaba bakoitzeko diru laguntza handituko duela iragarri du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren Familia, Haur eta Nerabeen V. plana aurkeztu du Nerea Melgosa sailburuak asteazkenean. Hamazazpi "trakzio-neurri berritzaile" jaso ditu planak, baina ez dute zehaztu noiz jarriko diren indarrean.


CAFek giza eskubideak errespetatzen dituela “baieztatu” beharko du, Belgikako kontratu milioiduna eskuratzeko

Beasaingo enpresak 1.695 milioi euroko kontratua lortu du Belgikako SNCB-NMBS tren konpainia publikoarentzat 54.000 plaza dituzten bagoiak egiteko. Baina aurretik, belgikar konpainiak eskatu dio bere jarduerek nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak errespetatzen dituztela... [+]


2025-07-24 | Gedar
Aurka kolektiboa
“Auzi politikoa da: zertarako egiten dugu musika?”

Musika-eszena antikomertzialean alea jartzeko asmoz sortu dute Aurka kolektiboa. Martin eta Katalin kideekin hitz egin dugu arlo horretako kolektiboen loraldiaz, musika politizatuaz eta musikaren potentzialitateez, industria musikalaz, makrojaialdiez eta beste.


Euskarafobia ari du beste behin Lizarrako Udalean

Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]


2025-07-24 | El Salto
Israelek Marwan Al-Hams doktorea bahitu du, Gazako kanpaina-ospitaleetako arduraduna

Abu Youssef Al-Najjar Ospitaleko zuzendari Marwan Al-Hams kanpainako ospitaleen arduraduna da eta Gazako Osasun Ministerioko bozeramailea. Uztailaren 21eko arratsaldean atxilotu dute Israelgo Indar Armatuek.


Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu dira entzuketa prozesuan

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta eta Agirre Lehendakaria Center erakundearen eta New Yorkeko Columbiako Unibertsitatearen gidaritzapean egindako entzuketa prozesuaren emaitzak aurkeztu dituzte uztailaren 23 honetan. Museoa eraikitzearekin sustatuko... [+]


Prep botika farmazietan eskuragarri jartzeko asmoa iragarri du Espainiako Osasun Ministerioak

GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.


2025-07-24 | Estitxu Eizagirre
Beste itzalaldi bat saihesteko eta negozio elektrikoa berpizteko dekretuari ezezkoa eman dio Espainiako Kongresuak

7/2025 Errege Lege-Dekretua ekainaren 24an onartu zuen Espainiako Ministroen Kontseiluak baina atzera bota du Diputatuen Kongresuak, uztailaren 22an.


2025-07-23 | Onintza Enbeita
Aloña Erauskin. Biziraulea
“Sortzetiko gaixotasunak ditugunok ez daukagu erabakitzeko aukerarik gauza askotan”

Bihotzak eztanda egin arte biziko da Aloña Erauskin (Berrobi, 1999), beste guztiok bezala. Besteon aldean, ordea, presente dauka aukera hori.


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


Desobedientzia praktikatzen

Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


Eguneraketa berriak daude