IZPIAK


2001eko abenduaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Nicolas Redondo eta Jose Maria Benegas Xabier Arzalluz eta Iñigo Urkullurekin mintzatu dira Euskal Herriaren egoeraz eta PSE-EE eta EAJren arteko harremanaz. Bi alderdien buruzagi nagusiek urtebete zeramaten aurrez aurre elkarrekin berbetan aritu gabe. Bilera emankorra izan ei zen, baina gaurkoz egoeraren ikusmolde oso deserdinak dituzte.
Alvaro Amman Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan sailburuak tinkotasunez gogorarazi dio Ezker Batuari Euskal Y proiektuari buruzko eragin-deklarazio berririk ez dela izango, aldaketarik balego, egindako proiektuaren gainean egin beharko litzatekeela.
EITBren aurrekontuak onartu ditu.bere Administrazio Kontseiluak EAJ, EA, Ezker Batua eta Batasunako botoekin. PSE-EEk eta PPk aurka bozkatu dute, eta EAJri galdegin diote Batasunari emandako ordainda zein izan den.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude