Manuel Gimenez de Parga izango da Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko lehendakari berria, eta bere lehenengo adierazpen publikoek errefusapen maila handia eragin dute euskal klase politikoan, nagusiki alderdi abertzaleen artean, baina baita beste sektore batzuetan ere. Gimenez da Pargak epai ditzakeen auzi arantzatsuetan orekarik ezin dela egon oso zabaldua dago jada.
Agurtzane Ezkerra presoaren baldintzapeko askatasuna eskatu dute bere abokatuek. Ezkerrak tumorazio txar bat du ezkerreko bularrean, ebakuntzak izan ditu eta kimioterapia tratamendupean dago Martuteneko espetxean.
Frantxua Maitiaren hitzetan, Euskal Departamendua izan dadin arrazoia indartsu mantentzen da oraindik. Berak suprefeta bat begi onez ikusiko luke Baionan, Ipar Euskal Herriak botere gehiago ukan dezan eta erabakiak hemen berean hartuak izan daitezen.