«BRASSENS ERREBELDE BAT ZEN»


2001eko azaroaren 25ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Aspaldidanik agertu du Anje Duhaldek kantari handi honenganako interesa. Georges Brassensen heriotzaren hogeigarren urteurrena joan den urriaren 29an bete zen. Baionako Luna Negra aretoan zuzenean grabatua, "Georges Brassensen kantari" lapurtarrak artista frantsesari egiten dion omenaldia da. Estrainekoz Sète-eko musikariaren hitzak euskaraz biltzen dituen lan osoa.

Zergatik «Georges Brassensen kantari»?
Joan den mendeko kantu egile, olerkari, musikari, konposatzaile eta azkenean kantari handi bat izan delako. Oso eraginkorra izan delako, batez ere, mendearen bigarren partean, 1950etik aurrera. Pertsona zorrotza zelako, oso kritikoa, humanista ere bai eta gai sozialak nik uste bere muinetik aztertzen zituela. Era oso xumean kantatzen eta grabatzen zuelako. Orotara, uste dut hamahiru-hamalau disko grabatu zituela, era oso sinplean, hots, oso akustikoan, gitarra bi eta kontrabaxu batekin. Behartsuen laguntzaile sutsua izan zen eta gutxiengo guztien aldekoa. Errebelde bat zen azken finean. Urteak joan oro gero eta gehiago onartua izan da. Irratietan boikot zuzena zeukan, ez zituzten bere abestiak jartzen 62-63. urteak arte, zeren botereak ekartzen zituen ideien aurka zegoen. Adibidez, 54an heriotz zigorraren aurkako "Gorila" kanta atera zuen. 1952an kantu bat argitaratu zuen militarren aurka, bakearen alde. Tipo oso zorrotza, argia zen eta pertsonaia bezala koherentea guztiz. Herritik atera zenez herrian bizi zen, herriarekin bizi zen eta ez zen batere sartu "show business"ean. Tipo marginal bat, baina azken finean herriak atera zuena eta onartu zuena.

Hogei urte dira Brassens hil zela, makina bat jendek itzuli eta abestu ditu bere kantak.
Itzultzea ez da hitza, gauza horiek guztiak ezin dira itzuli, astakeria litzateke, ezin baita. Pertsona baten espiritua ezin duzu itzuli. Orduan, gelditzen den gauza bakarra egokitzea da. Oso errotua zegoen Brassens frantses kulturan, baina ez kultura ofizialean, baizik eta karrikako kulturan. Orduan, alde horretatik ere bere kantuak oso iraultzaileak izan dira, hizkuntzari kristorenak ematen baitzizkion. Noski, kalean hitz egiten zen hizkuntza bera kantatzen zuen, bertsotan jartzen zuen. Horren inguruko kritikak jaso zituenean boterekoei zera esaten zien: "Kaleak ulertzen banau are errazago ulertuko nauzue zuek, kalekoa ondo ulertzen baituzue". Horregatik diot oso zaila dela hori itzultzea, ezin da. Orduan egokipena, adaptazioa gelditzen da. Ez dakit zenbat hizkuntzatan egokitua izan den, 42-43 hizkuntzatan. Niri egokitze lan hau Paco Ibañezek hasiarazi zidan batez ere. Zuzenean grabatutako disko bat argitaratu zuen eta lehen zatian Brassensen kantak egokitu zituen. Hori entzutean etorri zitzaidan ideia. Hor hasi nintzen. "Fama txarra" lehenik, gero "Gorila" eta beste hainbat kantu. Baina ez nuen hori argitaratzeko asmorik. Gogoratzen naiz 87an IZn nengoela eta diskoa grabatzera nindoala, estudioan jolasean Brassensen kantu bat jo nuela. Eta Kaki Arkarazok esan zidan: "Zer duk hori? Hori grabatu behar duk!". Handik urte betera bi kantu grabatu nituen. Baina hanka sartze galanta egin nuen, bere musika konponketa batzuekin apaindu nahi izan bainuen. Kantu horiek ez dute apaindura horren beharrik eta nik uste askoz ere ederragoak direla berak egiten zuen era sinplean.

Kantautoreen tankerako formazioa erabili duzue.
Bi gitarra eta kontrabaxua, berak erabiltzen zuen moduan. Hori da Brassensen kantak interpretatzeko erarik egokiena, dudarik gabe. Hitzak garrantzia oso handia duelakoan musikaren laguntzak oso arina izan behar du, bestela musikak hartzen baitu hitzaren tokia. Zuzenean asmatu zuen hori egin zuelarik, nahiz eta jende anitzek erran modu zaharkituan kantatzen zuela. Berak asmatu zuen estiloa eta geroztik beste hainbat jendek erabiltzen du. Horrela hasi zen abentura. Hamabost-hamasei kantu baneuzkan eta denek disko bat grabatzeko erraten zidaten, baina ez nuen horrelako munstro bati eraso egitea nahi. Azkenean erabaki bat hartu behar nuen eta Amurizarekin grabatu nuelarik zehaztuago ikusi nuen. Apustuan sartu eta zuzenean eta toki itxi batean grabatuko nuela erabaki nuen. Brassensek esaten zuen bere helburua ez zela diskoak egitea, baizik eta zuzenean jotzea, oso gaizki pasatzen zuen estudioan. Horretaz gogoratuz egin dut modu honetan.

Zuzenean grabatu izanak ukitu pertsonalagoa edo intimoagoa eman dio diskoari, ezta?
Bai, hori alde batetik; beste alde batetik, halako berotasun bat ere ematen dio, beste eremu batera ekartzen zaitu. Jendeak ez zekien zer kantatuko nuen, Brassensen kantua eta bere interpretazioa zen zeukaten erreferentzia bakarra. Horregatik, jendea hirugarren kantutik aurrera hasi zen askatzen, nahiz eta melodiak denek bazekizkiten. Gainera, kantatzen eta txalotzen hasi ziren eta hori niretzat izugarri lagungarria izan zen, konplizitate bat sortu baitzen. Nik uste diskoan orokorrean hori agertzen dela eta horrek beste kolore bat ematen dio. Bestetik, musika laguntza oso ona izan dut, bi gazte dira: Mathias Lopez kontrabaxuan eta Remy Gachi gitarran. Nire semearekin taldea osatzen duten bi lagun dira. Ideia proposatu nien eta gustatu egin zitzaien. Beren fede eta bihotz guztia jarri zuten lanean. Nik uste lan polita egin dugula elkarrekin. Gainera, gazte horiekin gertatzen da ez dutela aurreiritzirik. Musikari konfirmatuek, esperientziadunek beti nahiko lukete inposatu beraiena eta nik ez nuen borroka horretan sartu nahi. Orduan, hauekin oso natural, oso sinple, azken finean, oso emankorra izan da harremana eta hori nabari da diskoan.

Diskoa 2000ko otsailean grabatu zenuten. Nolatan argitaratu da orain hainbeste denbora pasa ostean?
Badakizu egokitzapenak egiten direlarik baimen batzuk eskatu behar direla, normalean kantari guztiek editorial etxe bat daukatelako. Eta orduan bi kasu daude, edo egiten duzu eta ilegala da; edo baimen horiek eskatu behar dituzu. Nire kasuan ez dut zorte handiegirik izan bi munstrorengana jo behar izan baitut: Universal eta Warner. Orduan prozesua oso luzea baino aspergarria izan da, egun batean baietz esaten zizuten, beste batean ezetz eta gero hor sortzen diren milaka detaile. Adibidez, ezin dugu sartu ahal izan "Gorila", preseski. Hastapen batean oinordekoa ez zutelako aurkitzen, gero "eta" hitza askotan agertzen zela ere esan ziguten. Esplikatu nion eta neska barrezka gelditu zen. Horrelako gauza asko izan dira, baina azkenean lortu nituen. Warner-ek nahiko azkar eman zizkidan eskubideak, baina Universalekin urte bete pasa da. Gero enteratu naiz beste kantari batzuekin ere nola portatu direla. Baina hor dago, eta azken finean bere heriotzaren urteurrena orain denez, beste alde batetik ongi etorri zait.

Hitzak egokitzerakoan, besteak beste, Txomin Artola eta Jon Sarasua izan dituzu lagun.
"Ttiki ttikia" egokitzen hasi nintzenean gogoratu nintzen Txominek egina zuela zerbait. Baina, nola ez nekien ziur egokipen libre bat egin zuen ala testuari lotuz egin zuen, deitu egin nion. Testua bidali zidan eta konturatu nintzen oso ondo egina zela, oinarrizko testuari lotua. Orduan, hitzetan ez zegoenez ezer egiterik horrela grabatzea erabaki nuen.
Brassensek kaleko hizkuntza erabiltzen zuen, hots, espresio bereziak, argota erabiltzen zuen, non ez duzun bilatzen horren araberako beste zerbait gure hizkuntzan. Horregatik, erabili dudan hizkuntza ez da ez batua, ez lapurtera. Ezagutzen ditudan ingurumen guztietan hartutako espresio batzuk atera ditut testuari fidela izateko.
Bat aukeratzekotan, beharbada, "Testamentua" da Brassensen kantu onenetarikoa. Egokitzen hasi nintzenean ikusten nuen beti metafora berdinak etortzen zitzaizkidala gogora eta beste norbaitek gainbegirada bat eman behar ziola pentsatu nuen. Joni deitu nion, nire trama eman eta egun batzuetara bidali zidan. Denok dakigu nor den Jon, ez da bakarrik bertsolaria, idazle fina ere bada, eta izugarrizko lana egin du. Ez da bera goraipatzeko, ez du nire beharrik horretarako. Seguru asko disko honetan agertzen den kantu egokipen onena da.

Inoiz esan duzu Brassens Euskal Herrian jaio izan balitz Txirritarekin konparatuko zenukeela.
Txirritarekin ez dut esan, baina bertsolari oso ona izanen zela bai, dudarik gabe. Brassensek kantu guztiak bertsifikatuak egin zituen, nahiz eta bere neurriak bereziak izan. Eta horrek ere nahiko lan eman dit, bertsifikazioa zehazki errespetatu dudalako, horrek dakarren oztopo mordoarekin. Brassensek izugarrizko ostikadak ematen baitzizkion frantses hizkuntzari. Nik ere kristoren ostikadak eman dizkiot euskara ofizialari. Azken finean, hori baita erabiltzen dugun hizkuntza, kaleko hizkuntza. Eta bertsotan egiteak hori du. Horregatik diot Brassens hemen jaio izan balitz, dudarik gabe, bertsolari on bat izanen zela.

Luzerako haria du oraindik Anje Duhaldek. Rockero zaharrak ez omen dira inoiz hiltzen.
Ez, hiltzen dira, bai noski. Rockero zahar batzuk ez dira hilko, betirako hor geratuko dira. Ez dut uste ni horien artean sartuko naizenik, aipamenen bat egingo dute tarteka. Espresio hori oso polita izan zen bere garaian. Batez ere, hori atera zuten Eric Clapton oso gaizki zegoenean, hilzorian bezala zegoenean, droga munduan murgiltzen zelako. Bere egi zatia ere badu. Baina rocka asko aldatu da, rockaren espiritua aldakorra da eta aldatuko da. Ni, hala ere, ez naiz entzungor egun egiten diren gauzei, oso irekia naiz


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Eguneraketa berriak daude