Labriteko Juanaren mamua basoan

  • Nafarroako Irati Ipar Euskal Herrikoa baino arbolatsuagoa da eta Iparraldean mendietan soiluneak badira nagusi, Nafarroako aldean pagoz eta, batez ere, izeiez beterik daude basoak. Aste honetako ibilbidean zuhaitzez inguraturik doi-doi ikusten den Irabiako urtegirantz hurbilduko gara, hori bai, euskal Pirinioko herririk ederrenetakotzat jo dezakegun Otsagira derrigorrezko bisita eginez. Azkenik, bere garaian armen ekoizpenean garrantzi handikoa izan zen Orbaitzetako ola ikusiko dugu, Iratiren bihotz-bihotzean.

2001eko azaroaren 11n
Nafarroa Garaiko Iratiren bihotzerantz
Orhiren ikuspegietaz gozatu ostean, Otsagabia-Otsagirako bidean jarraituko dugu. Alde honetatik ere paraje eder eta basatiak ikusiko ditugu, ez baita animalia edo gizaki aztarnarik ikusten. Mendiak, landaretza, izeiak, pagoak... besterik ez. Beti Otsagirako bidean, 16. kilometroan lehen herria aurkituko dugu, Itzaltzu. 1034ko San Salbador eta San Migel monasterioaren babespean sortua, eliza gotiko berantiarra du (XVI. mendea) eta baita gurutzeria-sabai eta XIV. mendeko birjina gotiko bat ere.
3 km. geroago, Otsagiko sarreran, eskumara Muskildako Andra Marira doan bidea ateratzen da, 4 km. igo ostean. Baseliza dagoen menditik bailara mendean hartzen dugu. Jaitsi eta berehala Otsagin sartuko gara, seguraski euskal Pirinioetako herririk politenean, bere harrizko kaleez eta lau aldetara makurtu teilatuez.
Zeharkatu eta eskumara Elurretako Andra Marira doan bidea hartuko dugu, berriz ere Iratiko bihotzerantz. Asfaltaturik dagoen arren, bidezulo askotxo ditu; beraz, lasai eta beti zuzen joanez paisajeaz luzaroago gozatuko dugu. Hortik gutxira igotzen hasiko gara eta panoramikak ere hobera egingo du.
10. kilometrorako Abodi mendatea igaroko dugu, eta dagoeneko ikustaldiak paregabeak bihurtzen hasten dira, lehenbizi soilunez eta gero pago eta izeiez beterik. Euskal Herrian gutxi izango dira hau bezalako mendi errepide ederrak. Otsagitik 23 kilometrora agerrune batera iritsiko gara, eta bertatik eskuinera Elurretako Andra Mari baseliza txiki eta zuria ikusiko dugu.
300 metrora Iratiko etxoletako hondakinetara iritsiko gara. Hemen aparkatuz hondakin hauek eta pixka bat aurrerago baseliza bisita ditzakegu, baina batez ere, Irabiako urtegiari itzulia eman ahal izango diogu. Dagoeneko Iratiko bihotzean bertan gaude, eta edonora joan gaitezke, ikusiko dugun guztia eder-ederra izango baita.
Bide beretik itzuliko gara Otsagiraino, eta bertan eskuinera, Iruñeara doan bidea jarraituko dugu. Ezkarozen eskuinera egingo dugu, Auritz-Burgueterako bidean. Pirinioar herri polit honetan San Roman eliza, hainbat jauregi eta armarridun etxea dira azpimarratzekoak. Bi baseliza ere badira: Santa Luzia eta Madalenarena.
Gorantzako errepide atsegin batetik Eiaurrietara iritsiko gara. Zaraitzu bailarako herririk garaiena da. 1880an sute batek ia osorik txikitu zuen. San Bartolome Apostoluaren elizan zenbait zurezko tailu interesgarri dugu. Remendia mendatea pasa ostean, Abaurregaina zeharkatuko dugu. Hau Euskal Herriko herririk altuena da (1.032 m.). Zatoiako lezean aztarna arkeologikoak eta espeleologia praktikatzeko aukera dago. San Migel gainetik bista ederra.
Aurrerago, Abaurrepea (San Martin Tours-eko eliza gotikoa) ingurutik, Iratiko beste zati handi bat ikus dezakegu, eta 5 km. aurrerago Garaioan (elizataria, Udaletxea eta aletegi bat), paisaje politak edonon ikusiko ditugu. Hemendik 3 kilometrora Ariben ( aletegi bat eta Erdi Aroko zubi "erromatarra") sartuko gara. Bertan 180º eskuinera, Orbaitzetarantz goaz.
Berriz ere Iratiko bihotzerantz goazela nabari da, paisajeak gero eta ederragoak direlako, Orbaratik pasatzen gara (San Roman eliza, Erdi Aroko zubia eta aletegi bat), eta handik 2 kilometrora Orbaitzeta herritik. Irabia eta Iratirako sarrera den herri honek hiru aletegi eta zenbait trikuharri ditu, eta harrizko San Pedro Apostoluaren eliza gotiko berantiarra, erretaula txurrigereskoarekin.
Azkenik, 3 km. aurrerago bidegurutzean ezkerrera egin, "Fábrica de Orbaiceta"rantz, eta gero zuzen jarraituz, beste 2 kilometrora Orbaitzetako olara helduko gara (kartela duen zubitxo bat igaro eta berehala ezkerrera eginez); berriz ere Iratiko bihotzean gaude. Olaren hondakinak ibaiaren gainetik pasatzen dira. XV. mendetik burdinola zen, baina 1784an Carlos III.ak Arma Errege Lantegi izendatu zuen, trukean aezkoarrek bere mendiak estatuari lagaz (1988an itzuliak). Ola 1873an geratu zen.


IRATIKO OIHANA (Irabia)
Irabiako Urtegia

Iratiko oihanaren erdialdean alde guztietatik zuhaitzez inguratuta dagoen urtegi zahar eta bitxi hau dugu, landare itsaso baten erdiko ur irla bailitzan. Urtegi honek, Iratiren bihotza ezagutzeko aukera eskainiko digu, berau inguratzen duten bidezidorrak existituko ez balira oso-oso zaila gertatuko bailitzaiguke baso eder honetan hainbeste barneratzea.
Urtegiak 13,5 Hm kubikoko edukiera dauka, eta presak 158 metroko luzera eta 44 metroko altuera ditu. Itxurari dagokionez, mapan ikusten baduzue hiruhortzeko bat dirudiela ikusiko duzue, hortzak elkarrekiko urrun dituena.
Kondairak dioenaren arabera, inguru hauetan eta haizete egunetan Parisen pozoindua izan zen Labriteko Juana erreginaren mamua agertu ohi da, sorgin eta lamiek bere hondakinak hartu eta bere lurraldeak (Iratiko oihana) izandakoetatik beldurgarriki paseatuz. Horregatik, ekaitz egunetan aezkoarrak etxeetan babesten omen dira, mamuak harrapatu eta desagertarazi ez ditzan.


Ibilbidea

Oinezko ibilbidea Elurretako Andra Mari ermitatik hurbil ditugun Iratiko etxoletako hondakinetatik hasiko dugu. Erreka ezkerrean eta Zabaleta mendia eskuinean ditugula, aparkaleku batetik ateratzen den txarto asfaltatutako (sekulako zuhaitzarren artean joango gara hala ere. Gaitzerdi) bidetxoa jarraituko dugu. Sei bat kilometrora urtegiaren iparraldeko muturrera iritsiko gara, Egurgi zubitxotik ezkerrerantz segituko dugularik. Orain hegorantz zuzenduz, beti ere urtegia ezkerrean dugula, beste sei kilometro eder egin ostean presara iritsiko gara.
Orduan egin beharreko guztia zera da, hau zeharkatu eta ezkerrerantz ateratzen den bidezidor ederra hartu, orain ere ura ezkerraldean dugula urtegiari bira osoa emateko, eta hasierako aparkalekuaren inguruan amaitzeko. Guztia egun erdian egin daiteke.
BARRUNTA>

OTSAGI

Herrialdea: Nafarroa
Iruñera: 85 km.
Altitudea: 765 m.
Biztanleak: 701
Euskaldunak: % 7
Azalera: 130 km2
Dentsitatea: 5 bizt./km2
Jaiak:
Ama Birjinaren eguna (irailak 8)

Otsagabia edo Otsagi Anduña eta Zatoia ibaiek bat egiten duten lekuan kokatzen da. Hortik aurrera bailara osoari izena ematen dion Zaraitzu ibaiaren ur garbiak isuriko dira. Haran horretako populatuena, Otsagabia Euskal Herri osoan topa daitekeen herririk politenetakoa da; euskal Pirinioko kutsu nabarmena dauka.

Gainera, Irati deitzen den mirari horretan sartzeko nafar ate eta zerbitzugune nagusia da, berau bisitatzea derrigorrezkoa bihurtuz. Horrela, naturzaleak bazarete, ondo legoke herriko Naturaren Interpretazio Zentrotik bira bat egitea. Zabalik: apiriletik iraila artean egunero (astelehenak ezik) 10:30etatik 14:00tara eta 16:30etatik 20:00ak bitartean. Urtean zehar, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:30ak arte. Helduentzako sarrera 200 pezetakoa da.
Herrian nabarmentzen den eliza San Joan Ebanjelizatzailearena da. XVI. mendean altxatua, hurrengo bi mendeetan zenbait aldiz berritua izan zen, eta barruan Berpizkundeko eta Barroko estiloko erretaula ederrak ikus daitezke.
Halere, Otsagiko xarma monumentu bat edo batzuek baino, herri osoak gordetzen du: pirinioar estiloko harrizko etxeak, hauetako ateburu, balkoi edota hegal landuak, arbel gris-beltzezko edo teila gorrizko teilatu maldatsuak, galtzada harrizko karrika aldapatsuak, ibaien gaineko harrizko zubiak, herria bitan banatzen duten ibaietako ur garbiak...
Berau bisitatzea zoragarria bihurtzen duten hainbat eta hainbat xehetasun, bertako kaleetan zehar paseatzera gonbidatzen duten mila detaile. 1794an Konbentzioko Gudaren erdian frantziarrek su eman ostean, inoiz baino ederrago azaltzen den herri honen ikuspegi orokorra Iratirantz joateko bidegurutzetik lortuko dugu. Leku horretan bertan XVI-XVII. mendeetako kalbario edo gurutze platereskoa dago, atzean eliza nabarmentzen den herria duela, ezin hobeto kokatua.

Muskilda Baseliza

Otsagiko elizaren atzealdetik (antzinako bidetik) edo herriaren sarreran igotzen den errepidetik, herria bera eta haran osoa mendean hartzen dituen mendixkan kokatua, santuario ospetsua dugu.

Berehala, Muskildako Ama Birjinaren dorretxo bitxiaren egur beltzeko teilatu biribil edo konikoak zuen arreta deituko du, eta baita bere atalde erromanikoak ere, gainjarritako puntu erdiko lau arku erakusten dituena. Urtero, irailaren 8ko erromeriara jende asko hurbiltzen da, bestelakoen artean herriko dantzarien mugimendu koloretsuak ikusi asmoz. Ermitaren alboko begiratokitik bistak ere oso politak dira.
INFORMAZIO PRAKTIKOA

ITZALTZU


Jan eta lo egiteko:
**Hostal Besaro II- K/ Irigoien z/g. 948- 89 03 50. Logela bikoitza 5.500 pzta.



EZKAROZE


Osasun-Zentrua: 948- 89 05 17.
Botika: Muruzabal- Kale Nagusia 18. 948- 89 03 95.
Lo egiteko:
Esparz Nekazal Etxea- Ezkaroze. 948- 89 01 46. Logela bikoitza 3.500 pzta.
Jauregi Nekazal Etxea- Ezkaroze. 948- 89 00 93. Logela 3.500 pzta.


EIAURRIETA

Jan eta lo egiteko:
Posada Eseverry- Llana 35. 948- 89 03 48. Logela 7.000-8.000 pzta.
Lucuj Nekazal Etxea- 948- 89 01 65. Logela 3.000-3.400 pzta.



ABAURREPEA


Lo egiteko:
Hostal Sarobe- San Martin 1. 948- 76 90 60 / 61. Logela 5.400-6.800 pzta.
Maisterra Nekazal Etxea- Abaurrepea 948- 76 90 92. Logela bikoitza 3.800-4.800 pzta.



ARIBE

Lo egiteko:
Txikirrin I Nekazal Etxea- 948- 76 40 74. Logela bikoitza 4.300 pzta.



ORBAITZETA


Jatorduan:
Bar Asador Pardix Etxea- San Pedro 18.
Jan eta lo egiteko:
Sastrearena Nekazal Etxea- 948- 76 60 93. Logela bikoitza 4.500 pzta.
Alzat Nekazal Etxea- 948- 76 60 55. Logela bikoitza 3.600 pzta.
Mendilatz Aterpetxea- 948- 76 60 08. Alojamendua 1.100 pzta.


Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


2025-05-22 | ARGIA
Bizilagunekin plataformak ‘Donostia Tropikala’ festa egingo du maiatzaren 30ean

Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.


Eguneraketa berriak daude