IZPIAK


2001eko azaroaren 4an
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Nicolas Redondo Terrerosek PSE-EEko idazkari nagusi gisa jarraitzen duen hala ez datozen hilabeteetan ikusiko da, eta abenduko konferentzian gertatzen dena erabakiorra izango da horretarako. Edozein modutan, jadanik argi dago Redondo Terreros ez dela berriz lehendakarigai izango.
Xabier Arzalluzen ustez, hedabideek egiten dituzten gehiegikerietatik defenditzeko prentsa auzitegi bat beharko litzateke.
Antoni Batista Kataluniako 'La vanguardia'egunkariko kazetariak Euskadi sin prejuicios liburua kaleratu berri du. Bertan Lizarra-Garaziko Ituna sinatu zenetik maiatzaren 13ko hauteskundeetako tartean komunikabideek egindako lanaren azterketa oso kritikoa egiten du.
Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiak Gernikako Estatutua hilda dagoela berretsi du, eta honen berrosatze ahaleginetatik ez dela onurarik izango. Elorrietaren ustez, soberaniaren aldeko indarren arteko akordiotik eraiki behar da alternatiba, eta horretarako oinarriak Lizarra-Garaziko akordioan daudela irizten dio.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...