«Itzulpena, hizkuntzarekin bidaia egitea izan da»


2001eko urriaren 28an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Elkarlana izan omen da liburu honen emaitza...
Kultura elkarlanaren emaitza baino ez da, azken batean, eta kasu honetan ere liburu hau Jon Arretxe eta bion lanaren ondorioa da. Lan itzela izan da, luzea eta sakona, Jon Arretxek bere euskarazko libururako erabiltzen duen hizkuntza errazaren joera horrek ez baitauka zerikusirik gero itzulpena arinago-edo egin ahal izateko. Beraz, lan luzea izan da, baina oso atsegina, kontatzen dena oso ederra delako.

Zer esango zenuke «Tubabu»ren inguruan?
Benetan ari zaigula idazlea, eguneroko kronika askotan gordin, besteetan umoretsu, maiz ausart eta beti maitasunezko hori egiten. Alde horretatik, itzulpena, hizkuntzarekin bidaia egitea izan da. «Tubabu»k dituen osagarriak kontuan harturik -abentura, intriga, maitasuna, geografia, herri baten sekretu ezkutuenak ere agerian uzteko nahia eta horretaz guztiaz ikasteko gogoa-, nire ustez «best seller» izatera deitua dagoen idazlana da.

Gaztelerazko bertsioaz, zer azpimarratuko zenuke?
Felix Marañak estilo zuzentzaile gisa egindako lana aipatu nahi nuke, testu batean komak noiz jartzen diren jakitea oso garrantzitsua delako eta horretan asko lagundu didalako. Nik uste dut itzulpen batean komak ere soinua izan behar duela, hau da, azken taupadaraino behar duela itzulpenak, gazteleraren bihotzetik bertatik kontatzea euskarazko liburuak dioen hori eta kasik berbera.

Pozik zaudela dirudi lortutakoarekin...
Oso gustura aritu naiz, hizkuntzak maite ditudalako, eta maitasun istorio baten aurrean egon naizelako. Askatasun osoz aritu naiz, eta uste dut hori dela lanean aritzeko erarik hoberena.



Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...