BAHEA


2001eko urriaren 28an
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
- Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko lehendakari ohia: «Inork ez du ulertuko HB hemen legezkoa izatea eta Europan legez kanpokoa».
- Joseba Permach, Batasunako Mahai Nazionaleko Koordinatzaileak ‘Gara’n: «Ez alferrik, EAJ Lizarratik urruntzen ari da Ferrazera hurbiltzeko. Baketzeari buruzko -zein termino ikaragarria- aurreko osoko bilkuran PSOEren abstentzioa bizi izan genuen. Estatutoa eta autogobernuari buruzko osokoko bilkuraren egunean bigarren urratsa izango da, eta aurrekontuena hirugarrena».
- Pernando Barrena, Batasunako parlamentariak ‘Egunkaria’n: «Azterketa politiko sinple batetik ondorioztatzen da ETAk aurrera daraman ekinbide armatuak ez lukeela zentzurik euskal herritarrok izango bagenu aitortua erabakitzeko eskubide hori».
- Ramon Rabanera, Arabako Diputatu Nagusia: «Estatutua bete behar bada hala egin dadila, baina horrek ez dezala balio beste inora joteko abiapuntu gisa, eta bestela esan dezatela argi, Estatutua bete dadila lehenengo eta gero independentzia nahi dugu».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...