LIBURUAK


2001eko irailaren 30ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

BURUAK
I.U. ETA BERE LAGUNAK
(m)
BALEIKE
48 orrialde
500 pezeta
20 libera


JON MANZISIDORREN AZKENENGO KOMIKIA

Komiki baten sinadura gisa (m) xume bat ikusiz gero, Jon Manzisidor zumaiar gaztearen marrazki lan baten aurrean zaudete. Eta hain zuzen Zumaian argitaratzen den "Baleike" aldizkarian ekin zion bere zeregin honi, duela zortzi bat urte, herri horretako gazte batzuek euskara bultzatzeko asmoz plazaratu zuten hilabetekarian. Testuen lagungarri izango ziren marrazkiak egiten zituen hasiera hartan, baina arian-arian animatu, eta komiki zerrendak eta binetak egiteari ekin zion. Harrera ona izan zuen aldizkariak oro har -laster bilakatuko zen hamabostekari- eta beste hainbeste esan daiteke Jon Manzisidorren marrazkiez ere: herriko gorabeherak jasotzen zituztenez, bertako gazteen hizkera mota erabiliaz, oso ezagunak egin ziren Zumaian... eta baita urrutixeago ere. Hainbeste, halako batean, "Euskaldunon Egunkaria"koen deia jaso zuela, eta geroztik haren orrialdeetan ere ikus daitezke. Orain Baleike kultur elkartearen eskutik kaleratu du bere azken emaitza, "I.U. eta bere lagunak" komikia, non Izaki Unizelularra, Gafosua, Juan Andres eta Maria Eugenia bezalako pertsonaiak agertzen diren, gauza orori eraso egiten ohituak egon arren, aldi berean samurrak izaten dakiten horiek.

AMODIOA BATZUETAN
Juan Ramón Madariaga Abaitua
EUSKALTZAINDIA/
BBK FUNDAZIOA
97 orrialde
800 pezeta
32 libera


FELIPE ARRESE BEITIA OLERKI SARIAREN IRABAZLEA

Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak urtero burutu ohi duten Felipe Arrese Beitia olerki saria Juan Ramon Madariaga Abaituaren "Amodioa batzuetan" poemarioak irabazi zuen iaz. Nolanahi ere, ez da hau poeta honek sariren bat eskuratzen duen lehen aldia: 1988an, Bizkaiko Foru Aldundiaren olerki saria jaso zuen "Imentzioaren Pergamuak" poema bildumarekin, eta 1997an, kritika saria, "Argia sortzen den izartegia"rekin. Oraingo honetan, udazkena zer den ulertzen saiatzen da poeta, uste oso hau duelako: "Udagoienean nola, hala agitzen da amodioaren estratan ere". Eta ezustean amodioaren eszenak identifikatzeari ekin zion, derrotaz, aladurez, sofrikarioz, poztasunez beterik agertzen zaion amodioa sailkatzeari, ahalik eta "Amodio batzuetan" poemarioa sortu zuen arte.

JOXE TAKOLO
Enekoitz Esnaola
UZTARRIA
188 orrialde
1.000 pezeta
40 libera


"TAKOLO", KONTRARIORIK GABEKO GIZONA

Hauxe da Azpeitiko Uztarria kultur koordinadoraren eskutik Enekoitz Esnaolak plazaratu duen liburuaren izenburu zehatza: "Joxe Urbieta 'Takolo', kontrariorik gabeko gizona". Eta bertan, Xoxote mendiaren magalean datzan Takolo baserrian jaio eta bizitza osoan mendizale sutsua izandako Joxe Urbieta "Takolo"ren bizitza kontatzen zaigu. Hamalau urterekin lanean hasi zenekoa, Lagun Onak Mendi Bazkunean lortutako dominak, Auñamendira hemezortzi urterekin eginiko irteera, soldadutza Ferrolen, mendian serio hasi zenekoa, 1967an Mont Blanc, Pako Lertxundiren "desgrazia", Urrejolan egindako eskapada, erreskateetan izandako parte hartzeak, iheslariei emandako laguntza, Everestera zihoan espedizioan onartu zutenekoa, hartan bizitakoak, Himalayako beste une bereziak... eta "Takolo"ren adioa, besteak beste.

Edorta Jimenez
TXALAPARTA
345 orrialde
2.300 pezeta
92 libera


HIZKUNTZA EUROPARRETAKO IDAZLEEN BIDAIA BITXIA

Ehun eta hiru idazle bildu ziren "Literaturaren Expressoa Europa 2000" trenean, Europan bizirik dirauten hizkuntza ezberdinen ordezkari gisa. Euskal literaturak, Edorta Jimenez idazlea izan zuen ordezkari. Begi-belarriak erne zeramatzan gizonak, hainbeste ezberdintasunetatik jaso zezakeena atzeman eta gero guri kontatzeko asmoz. Izan ere, Lisboan hasi eta Berlinen amaitu zen bidaia hartan, makina bat herrialde bisitatu zituzten eta egoera aldaketa ugari ikusi eta bizi. Eta idazle bidaiariei dagokienean ere, beste hainbeste esan daiteke, hizkuntzen arteko ezberdintasunaz gaindi bakoitzak jasan eta gozatutakoa ez zelako berdina. Alde handia behar, Haitiko idazle frantziarraren eta duela gutxi bonbardaturiko Serbiatik datorrenaren artean, adibidez... Eta horren guztiaren berri ematen digu Edorta Jimenezek bere liburuan.

HATSARREAK ETA PARAMETROAK LANTZEN
Xabier Artiagoitia
ARABAKO FORU ALDUNDIA
446 orrialde
2.000 pezeta
80 libera


GRAMATIKA UNIBERTSALA IKERTZEN DUEN LIBURUA

Aldez aurretik ohartarazten zaigu: Xabier Artiagoitiaren "Hatsarreak eta Parametroak lantzen" ez da euskararen gramatika bat, gramatika unibertsala ikertzea helburu duen euskarazko liburua baizik. Hizkuntzari begiratzeko modu bat aurkezten du, hain zuzen Noam Chomskyk eta bestek azken hogei urteotan bultzatu duten ikuspegia. Horren arabera, hizkuntza gizaki guztiok jaiotzez bereizten eta definitzen gaituen berezko gaitasun edo sena da. Horregatik esaten da hizkuntzak esaera biologikoa eta unibertsala daukala. Baina nola ez dugun guztiok hizkuntza bera geureganatzen, hortxe dago hizkuntzalarientzako erronka ere: berdintasunaren eta aniztasunaren berri ematea, hizkuntzatik hizkuntzara dauden molde eta egitura desberdinen berri emanez. Eta hain zuzen horixe egiten saiatu da Xabier Artiagoitia euskaraz.

JOSU AZALAREN ABENTURAK
Iñaki Zubeldia
IBAIZABAL
175 orrialde
1.250 pezeta
50 libera


. MISIOLARI IZAN NAHI ZUEN MUTIKO BARRABASA

Bihotz onekoa eta jatorra izan arren, astakilo samarra eta nahiko barrabasa ere bazen Josu Azala, handitzen zenean fraide egin eta Ameriketako indioengana joatekotan zen mutikoa. Eta fraide izan nahi horretan, hasieran Arantzazun eta Urbian, Foruan gero, berriro Arantzazura itzuli arteko haren abenturak kontatzen dizkigu Iñaki Zubeldiak, Ibaizabal argitaletxean kaleratu duen gazteentzako nobela honetan. Bidaniako Aritzeta baserrian sortua zen Josu Azala. Zortzi seme-alabetatik zortzigarrena, sasoi handiko mutila eta akerra baino arinago saltatzen zekien omen, nekerik edo beldurrik ezagutzen ez duten horietakoa. Horrela bada, onerako edo txarrerako, harekin abenturak bizi izatea eguneroko ogia zen Pello, Koldo eta Imanol bezala lagun zituenentzat.

OIHALA GORA!
Paco Capdevila
AIZKORRI
24 orrialde
395 pezeta
15 libera


HAURREZ OSATUTAKO ANTZERKI TALDEA

Haurrak antzezle agertzen dira "Oihala gora!"n, Aizkorri argitaletxeak hiru-sei urte bitarteko irakurleei eskaintzen dien Paco Capdevilaren ipuin honetan. Josu Lartategik euskaratua izan da. Jone, Jon eta bere laguntxoak eskolan daude. Halako batean, zera bururatzen zaio maistrari: antzezlan bat egin behar dutela. Zein ote gustuen egingo luketen papera? Nola bakoitzari antzerki mota bat gustatzen zaion eta den-denak protagonista izan nahi duten, berak erabaki behar izaten du zer antzeztu: Txanogorritxo antzeztuko dute. Hortik aurrera, haien artean iskanbila gehiagorik ez da sortzen. Izan ere, badute nahikoa lan maistrak banatu dizkien paperak ikasten, funtziorako jantziak josten, mozorroak eta apaindurak prestatzen, dekoratuak pintatzen... eta behin eta berriz antzeztu behar dutena entseatzen.


Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude